«Kurdistango Langileen Alderdia»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Fix URL prefix)
 
Turkiako gobernuak PKKko ustezko kideen kontra hartutako neurriak indartu egiten zuten kurduen atxikimendua PKKrekin, eta protesta handiak egin ziren Turkiak giza eskubideak zapaltzen zituelako. Turkiako gudarosteek Kurdistango ehunka herri hustu eta erraustu zituzten, eta herri horietako nekazari xumeak hirira, lanik gabe, joatera behartu. Gobernuak Kurdistango 70.000 herritar armatu zituen beren herriak PKKren erasoetatik «babesteko» eta su ematen zieten gobernuaren «laguntzari» uko egiten zioten herriei. Gerrillaren eta herrietako guardien arteko erasoez gainera, droga-trafikoarekin lotura izateko salaketa egiten hasi zitzaizkion elkarri.
 
 
 
Kurdistango langile eta iheslari asko Europako Mendebaldean bizi da egun. Alemanian indarkeriazko ekintzak izan ziren 1984an, eta Alemaniak PKK debekatu zuen 1993ko azaroan, zenbait erasoren ondoren. 1994 eta 1995. urteetan PKKk bonbaz eraso zien Alemaniako turkiarren negozio, egunkari, eta bestelako zentro eta kultura-erakundei. 1996ko martxoan, kurduen manifestazio handi baten ondoren, borroka gogorrak izan ziren alemaniar polizien eta kurduen artean: 100 polizia inguru zauritu ziren, eta 600 manifestari atxilotu zituzten.
 
Turkiako gobernua giza eskubideen inguruan zuen irudia hobetzen saiatu zen, eta PKK bakartzen ahalegindu zen, kurdu-talde moderatuekin negoziatuz eta erradikalak indarrez garaitzen saiatuz. Öcalanek alde bateko su-etena deklaratu zuen 1995eko bukaeran eta ostera 1996ko udaberrian. Gobernuak ez zuen elkarrizketarik onartu, eta 1997ko hasieran PKKren baseen kontrako erasoa jo zuen Irak iparraldean. 1999an, zenbait egunez desagertuta egon ondoren, [[Kenya]]ko agintarien esku utzia izan zen Öcalan, eta Turkiako segurtasun-indarrek atxilo hartu zuten. Heriotza-zigorra ezarri zioten, baina PKKko buru eta erantzule zela onartu, hildakoen senideen barkamena eskatu eta indarkeria alde batera uzteko deia egin zuen berak. PKKk protesta baketsuak egiteko deia luzatu zien beren jarraitzaileei. 2000. urtean Giza Eskubideen Europar Epaitegian onartu egin zituen Öcalanek Turkiaren kontra aurkezturiko helegiteak.
 
[[2014]]ko [[azaroaren 24]]an, PKKk, 36. urteurrenean, «borroka epikoa» egin zuela eta [[Kurdistan]]go askapen mugimendua «Ekialde Hurbil osoko herri zapalduentzat esperantza» bilakatu zela ekarri zuen gogora<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5201903/017/005/2014-11-25/36.htm «36»], ''Berria'', 2014-11-25</ref>.
 
[[Turkia]]k, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]], [[Europar Batasuna]]k, [[Kanada]]k, [[Australia]]k eta [[Zeelanda Berria]]k PPK talde terroristen zerrendan dute.
4.650

edits