Henrike VIII.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
31. lerroa:
[[1509]]ko [[ekainaren 11]]n, koroatu baino aste batzuk lehenago, Arturoren alarguna [[Katalina Aragoikoa]]rekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituzten, baina [[Maria I.a Ingalaterrakoa|Maria Tudor]] ez beste guztiak haurtzaroan hil ziren. Katalina Espainiako [[Errege-erregina Katoliko]]en alaba zen, [[Karlos V.a]] enperadorearen izeba, eta ezkontza hark indartu egin zuen Ingalaterrako erregeak Frantziaren aurka egiten ari zen politika<ref name="irazusta">Nagore IRAZUSTABARRENA: [http://www.argia.eus/argia-astekaria/2204/dibortzioa-ala-zisma/osoa?ids=argia-astekaria/2204/dibortzioa-ala-zisma/osoa ''Dibortzioa ala zisma''] Argia.eus. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentziarekin argitaratua</ref>. 1513an, [[Guinegatteko gudua]]n, frantsesak mendean hartu zituen.
 
[[Fitxategi:Anneboleyn2.jpg|thumb|left|200px|<small>[[Ana Bolena]], Henrike VIII.aren bigarren emaztea.</small>]]
Baina [[1525]]ean frantziarrek porrot gogorra jaso zuten [[Paviako gudua]]n. Ondorioz, Karlos V.aren botereak hazten jarraitu zuen eta mehatxu bihurtu zen Ingalaterrako erregearentzat. Henrike VIII.a Frantziarekin aliatu zen orduan. Arrazoi politikoak eta pertsonalak, bietakoak nahasi ziren erregearengan, garai hartan guztiz maitemindurik baitzegoen [[Ana Bolena]] izeneko gorteko damaz. Katalina Aragoikoak alaba bakarra eman zionez gero, Henrikek dibortzioa eskatu zion Klemente VII.a aita santuari. Espainiako koroarekin nahiz enperadorearekin zeukan lotura etengo zuen horrela eta, bide batez, Ana Bolenarekin ezkonduko zen. [[1530]]eko uztailaren 15ean gutuna bidali zuten erregea banantzeko baimena eskatuz, 85 pare britainiarrek sinatuta. Baina [[Klemente VII.a]] aita santuak uko egin zion Henrike eta Katalinaren arteko ezkontza baliogabetzeari<ref name="irazusta"></ref>. [[1532]]an, [[Thomas Cranmer]] eta [[Thomas Wolsey]] artzapezpikuen adostasunez, ezkontza hautsi eta Erromarekiko banakuntza aldarrikatu zuen Henrike VIII.ak. [[Eliza Anglikanoa]] sortu zuen eta haren buru bihurtu zen ([[1534]]).