Tunisia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
87. lerroa:
2011. urtean izandako matxinadak Ben Ali agintetik kendu zuen. Ondoren, prozesu demokratiko bati ekin zitzaion. [[2014]]ko [[urriaren 26]]an, Tunisiak 2011ko iraultzan demokraziarantz hasitako bidea hauteskunde legegile bidez amaitu behar zuen. [[Nida Tunis]] ezkerreko alderdi laikoa zen faborito inkestetan; [[Ben Ali]]ren garaiko politikari eta enpresariak ere batu zitzaizkion. Baina ez zuen urruti [[Ennahda]] alderdi islamista moderatua<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1835/020/001/2014-10-25/xarma_galdua_eta_polarizazioa.htm «Xarma galdua eta polarizazioa»], ''Berria'', 2014-10-25</ref>. Bestalde, Alerta egoera gorenean zegoen Tunisia, jihadisten mehatxuagatik. [[Ansar al-Xaria (Tunisia)|Ansar al-Xaria]] talde salafistaren jarduna txikiagoa zen Tunisian, [[Estatu Islamikoa]] sortu zenetik. Baina segurtasun indarrak alerta gorenean ziren hauteskundeengatik, bereziki azken egunetan izandako erasoen ondorioz. [[Urriaren 24]]an, bezperatik etxe batean gotortuta zegoen ekintzaile talde baten kontrako operazioan sei pertsona hil zituen —tartean bost emakume— Terrorismoaren aurkako Brigadak<ref>R. Gonzalez, [http://www.berria.eus/paperekoa/1848/021/421332/2014-10-25/alerta_egoera_gorenean_jihadisten_mehatxuagatik.htm «Alerta egoera gorenean, jihadisten mehatxuagatik»], ''Berria'', 2014-10-25</ref>. [[Urriaren 27]]an, [[Al-Nahda]] Tunisiako alderdi islamistak hauteskundeak galdu izana onartu zuen, eta [[Nida Tunis]] alderdi laikoa zoriondu zuen garaipenagatik. Emaitza ofizialak eman ez zituzten arren, inkesta guztiek zuten garailetzat Nida Tunis. Al-Nahdak azaldu zuen ez zizkiola «trabak» jarriko gobernu berriari, eta haiekin eta beste alderdiekin elkarlanean aritzeko prest zeudela, «herrialdearen interesen alde»<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5101878/016/003/2014-10-28/tunisiako_al_nahda_alderdi_islamistak_hauteskundeak_galdu_izana_onartu_du.htm «Tunisiako Al-Nahda alderdi islamistak hauteskundeak galdu izana onartu du»], ''Berria'', 2014-10-28</ref>.
 
[[Urriaren 30]]ean, koalizio sekularra edo islamistekiko aliantza, aukera bakarrak ziren Tunisian. [[Nida Tunis]] alderdi laikoak irabazi zituen hauteskundeak, baina ez zuen gehiengo absolutua lortu<ref>Mikel Rodriguez, [http://www.berria.eus/paperekoa/1736/018/001/2014-10-31/koalizio_sekularra_edo_islamistekiko_aliantza_aukera_bakarrak_tunisian.htm «Koalizio sekularra edo islamistekiko aliantza, aukera bakarrak Tunisian»], ''Berria'', 2014-10-31</ref>. [[Azaroaren 23]]an, 2011ko [[matxinada]]rekin hasitako erregimen aldaketari azken oinarria jartzeko presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten<ref>Mikel Rodriguez, [http://www.berria.eus/paperekoa/1926/024/001/2014-11-23/trantsizioa_bukatzeko_helburuz.htm «Trantsizioa bukatzeko helburuz»], ''Berria'', 2014-11-23</ref>. Azkenik, bigarren itzulia egon zen, izan ere, [[Beji Caid Essebsi]], [[Nida Tunis]] koalizio sekularreko hautagaiak lortu zuen boto gehien, baina ez zuen %50ko muga igaro. Bigarren itzulian, [[Moncef Marzuki]] azken presidentearekin aurrez aurre izango zen<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/105705/datu_ofizialen_faltan_bigarren_itzulia_izanen_da_tunisian.htm «Datu ofizialen faltan, bigarren itzulia izanen da Tunisian»], ''Berria'', 2014-11-24</ref>.
 
== Kultura ==