Rikardo I.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
35. lerroa:
[[Henrike II.a Ingalaterrakoa]]ren eta [[Leonor Akitaniakoa]]ren hirugarren semea zen. [[Oxford]]en (Ingalaterra) jaio arren, gurasoak frantziarrak zituen. Bi anaia bera baino helduagoak ziren, eta horren ondorioz ez zen uste errege izateko aukerarik izango zuenik. Hori zela eta, historialariek pentsatu izan dute behin bere gurasoen arteko harremanak okertzen hasi zirenean, haurtzaroa bere amarekin pasa zuela Akitaniako dukerriko hiriburu zen [[Poitiers]]en, non Leonorrek gorte distiratsu bat eratua zuen. Rikardok oso hezkuntza ona jaso zuen: [[frantses]]a, [[latin]]a eta [[okzitaniera]] idazten eta irakurtzen ikasi zuen. [[Ingeles]]a ordea, garaiko ohiturei jarraikiz, ez zekien ongi. Gorteko finezia guztiak ere ikasi zituen, hala nola, musika kantatzen eta konposatzen eta poema eta kantak idazten baina, bestalde, gerrarako ere prestatu zuten<ref name="guru">Fiona MACDONALD, John JAMES: ''Gurutzadetara Rikardo Lehoi Bihotzarekin''. Madril: Grupo Anaya, Denboraren makina, 1991</ref> Hain zuzen ere, izaera oldarkor eta gerrazalea izategatik egin zen, batez ere, ezagun.
 
[[Fitxategi:Richard Löwenhez, Salbung zum König.jpg|thumb|left|Rikardo I.aren koroaketa [[WestminsterrkoWestminster abadia]]n, [[XIII. mendea|XIII. mendeko]] kronika.]]
 
Hamaika urte zituela jaso zuen amarengandik Akitaniako duke titulua. Aitak semeen artean banandu zituen bere menpeko lurraldeak. Rikardori [[Poitouko konderria|Poitou]], [[Périgord]], [[Limousin]] eta [[Gaskonia]] egokitu zitzaizkion. Ondorengo urteetan eraso latzak bideratu zituen duke ingelesak [[Lapurdiko bizkonderria|Lapurdiko bizkondearen]] aurka (1177an bereizi zuen [[Baiona|Baionako hiria]] gainerako Lapurditik eta 1193an geratu ziren Lapurdiko lurrak Akitaniako dukearen mendean. [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako koroaren]] esku geratu ziren, ordea, ordura arte Lapurdiri loturik egonak ziren [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko lurraldeak]]).
44. lerroa:
 
[[1190]]ean [[Filipe II.a Frantziakoa]]rekin [[Hirugarren Gurutzada|gurutzada]] egitera joan zen, boterea [[Leonor Akitaniakoa]] amaren esku utzita. Ekialdean, [[Zipre]] eta [[Akre (Israel)|Akre]] hartu zizkion [[Saladin]]i. [[1191]]ko [[maiatzaren 6]]an, Zipreko [[Limasol]] hirian, [[Berengaria Nafarroakoa]]rekin ezkondu zen. Denbora luzez uste izan da Leonor Akitaniakoak bultzatu zuela ezkontza hori baina orain badakigu 1185 eta 1189 bitartean Rikardok eta [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a Jakintsuaren]] artean erabaki zutela,<ref>http://berengueladenavarra.blogspot.com.es/2010/03/ricardo-corazon-de-leon-y-el-retablo-de.html</ref> hala ingelesen menpe zegoen Akitaniaren hegoaldea babestuta geratzeaz gain bere etsai Frantziari presioa egin ahalko zion<ref name="guru"></ref>. Une horretan Rikardok 34 urte zituen, Berengariak berriz 21 eta 26 urte artean egon behar zuen. Nolanahi ere, historialari batzuen arabera, Rikardo [[homosexual]]a zen, [[sodomia]]ko bekatua egotzi baitzitzaion.
 
[[Fitxategi:Richard coeurdelion g.jpg|thumb|right|Rikardo Lehoi Bihotza [[XII. mendea|XII. mendeko]] kodex baten arabera.]]
 
Frantziako errege Filipe II.a Augusto Hirugarren Gurutzada hartan ari zen, halaber, baina bertan behera utzi zituen hango guztiak Ingalaterrako erregearekin inola moldatzerik ez zeukala. Frantziara itzuli eta [[Joan Lurgabea]]ren alde jarri zen, anaiari Ingalaterrako koroa ken ziezaion. [[1192]]an, anaia azpijokoan ari zela jakin orduko, Saladinen aurrean kristauen aldeko hainbat pribilejio lorturik baina [[Jerusalem]] konkistatzeko asmoetan porrot eginda, Ingalaterrara itzuli zen Rikardo Lehoi Bihotza. Bidean preso hartu zuen Leopoldo dukeak [[Viena]] hirian eta, bahitura sari izugarri handi bat ordaintzeaz gainera, omenaldi egin behar izan zion Rikardo Lehoi Bihotzek [[Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Henrike VI.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako enperadoreari]], alegia bere menpean ibili.