Berengela Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
{{Agintari infotaula
| trataera =
25 ⟶ 24 lerroa:
[[1191]]n Berengaria printzesa [[Saladino]]ren aurkako [[Hirugarren Gurutzada|Gurutzadako]] ontzidian ontziratu zen, Siziliako erregin Joanarekin batera (Rikardo Lehoi Bihotzaren arreba). [[Marsella]]ko portutik 200 ontzi baino gehiago irten ziren, baina handik bi egunetara ekaitz batek multzoa banandu eta hiru ontzi [[Zipre]]ra iritsi ziren, Berengaria eta Joana zeramatzana barne. [[Isaak Ia, Komneno|Isaak]] enperadorea zen orduan uhartearen agintean eta ontzietako bidaiariak atxilotzeari ekin zion, hauek lurra zapaldu orduko. [[Palestina]]n zegoen Rikardo Lehoi Bihotzek egoeraren berri jaso eta hirutan eskatu zion enperadoreari atxilotuak aska zitzan. Berengaria eta Joana itsasontzian ziren artean. Azkenean Ingalaterrako erregeak Isaaken kanpamendua eraso eta menpean hartu zuen enperadorea. Eta Rikardoren arrebak eta Berengariak Zipreko lurra zapaldu ahal izan zuten<ref name="irazusta">Nagore IRAZUSTABARRENA: [http://www.argia.eus/argia-astekaria/2057/erresuma-zapaldu-ez-zuen-erregina ''Erresuma zapaldu ez zuen erregina''] Argia.eus. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentziarekin argitaratua</ref>.
 
Urte bereko [[maiatzaren 12]]an ezkondu ziren Rikardo Lehoi Bihotza eta BerengelaBerengaria, Zipren bertan, [[Limasol]]en. Egun berean erregeak koroatu zuen emazte berria. Nafarroako printzesa zen Ingalaterrako erregin berria. Ezkontzan, besteak beste, Bernard Lakarra Baionako apezpikuak hartu zuen parte<ref name="irazusta"></ref>.
 
Berengaria senarrarekin batera zen azken horrek Kreta menpean hartu zuenean, baita, ondoren, [[Akre (Israel)|Akka]] hiriarekin gauza bera egin zuenean ere. Rikardok Gurutzadan jarraitu zuen orduan, baina berehala lehentasunak Frantziara eraman zuen, bere aurkako erreboltak itzaltzera. Baina [[Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Henrike VI.a]], Alemaniako enperadoreak Rikardo atxilotu eta [[1194]]a arte giltzapean izan zuen. Orduan Berengaria erreginak eta Joana koinatak erroman bilatu zuten babesa, baita [[Zelestino III.a]] aita santuak eman ere. Sei hilabetez han izan ondoren, bidaia luze eta neketsua egokitu zitzaien biei: [[Pisa]]ra iritsi ziren lehenik, handik [[Genova]]ra joateko. Marsella izan zen hurrengo geldialdia; handik [[Tolosa Okzitania|Tolosako]] mugetara iristea lortu zuten eta azkenik, Saint Guilleseko kontearen babesean, [[Poitou]]raino iritsi ziren<ref name="irazusta"></ref>.
 
Berengaria [[1199]]an geratu zen alargun, Rikardo [[Châlus]]ko gazteluaren erasoan hil zutenean. Hori bai, lehenago Ingalaterrako erregeak bere agintepean zegoen [[Nafarroa Beherea]] emaztearen anaiari, [[Antso Azkarra]]ri, eman zion. [[Nafarroako Erresuma]]ren parte izan zen handik aurrera lurralde hau. Alarguna ere ez zen esku hutsik geratu: Boyac[[Bayeux]] hiria eta bertako lur guztiak beretzat ziren, [[Anjou]]ko bi gaztelu ere bai, eta mila marka esterlinako errenta jasoko zuen bizi artean<ref name="irazusta"></ref>.
 
[[1230]]eko abenduaren 23an hil zen erregin ohia [[Le Mans]]en (Anjou, Frantzia). Bertako katedralean dago nafarraren hilobia eta kale batek bere izena darama, inguru horietako etnografia museo batek bezalaxe. Itsasoz edo lurrez, Berengariak hiri eta lurralde ugari ezagutu zituen eta garaiko gertakizun garrantzitsuen lekuko izan zen. Baina zortzi urtez Ingalaterrako erregin izan zenak ez zuen bizi guztian Ingalaterra zapaldu<ref name="irazusta"></ref>.