Inflazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
img
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Inflazioa''' ondasun eta zerbitzuen [[prezio]]en maila orokorraren igoera iraunkorrari deritzo. Inflazio egoera batean, soldatak eta diru sarrerak maila berean gehitzen ez badira, familiek eta pertsonek ondasun eta zerbitzuak [[erosteko ahalmen]]a galtzen dute, salneurriak igotzean [[moneta]] unitate bakoitzarekin ondasun eta zerbitzu gutxiago eskura baitaitezke. Inflazioa neurtzeko, [[Kontsumorako Prezioen Indize]]a erabiltzen da. Indize horrek gehien kontsumitzen diren ondasun eta zerbitzuak biltzen ditu bere baitan eta prezioen maila orokorraren bilakaera erakusten du. [[Inflazio tasa]] Kontsumorako Prezioen Indizeak denboran zehar dituen aldaketak neurtuz kalkulatzen da.
 
Batzuetan, [[energiaenergi]]a eta landu gabeko elikagaiak ez dira kontutan izaten inflazioa kalkulatzeko, gai horien prezioak oso ezegonkorrak izaten baitira. Izan ere, sektore hauek nazioarteko merkatuek prezioarengan eragiten duten gorabeherekiko eta eguraldi-baldintzekiko menpekotasun handia dute. Gai horiek baztertuz, kalkulatzen den inflazioari [[azpiko inflazio]]a deritzo.
 
== Adibide bat, Alemaniako hiperinflazioarenondorioak ==
 
Behean idatzita dagoen moduan eta azken parrafoan ondo azalduta dagoen moduan, inflazioaren ondorioak latzak izan ahal dira gizarte mailan:
 
[[Rhur]]eko [[okupazio]]a arte, inflazio-politikaren kezka nagusia langabeziazen. Orduan, [[langabezi]]a erruz hasi zen, eta naziotasun-izpirituaren berpizteak neurri batean haren ondorioak arindu bazituen ere, inflazioak inoiz baino indar handiagoa zuen (...).
 
Delitu txikiak, etsipenezko delituak, edonon gertatzen ziren (...). [[Alemania]]ko leku gehienetan, teilatuetako [[hodi]]ak desagertzen hasi ziren, gauez. Gasolina ere autoen tanketatik atera egiten zuten, gomak baliatuz. [[Truke]]a bihurtu zen merkataritza modurik ohikoena, eta metalak nahiz erregaiak erabiltzen hasi ziren, ohiko dirutzat eta ordainketak egiteko. Zinemarako sarrera batek ikatz zati bat balio zuen. Botila bat [[petrolio]]arekin alkandora bat erosi zitekeen, eta alkandora batekin familia batek behar zituen patatak eros zitezkeen. 1922. urtean, Herr von der Ostenek hilean libera erdi bat [[gurin]] behar zuen bere lagun baten etxea ordaintzeko, probintziako [[hiriburuan; baina 1923ko udan, jada libera osoa ordaindu behar zuen. "[[Erdi Aro]]ra itzultzen ari ginen", esaten zuen Erma von Pustauk.
 
(...) Lapurretak izan zituzten merkatari batzuk ohartu ziren lapurrek eramandako diruzorro eta maletetako [[billete]]ak lurrean botata utzi zituztela.
 
 
A. Fergusson, "Dirua hiltzen denean. Weimarko Errepublikaren erorialdia", 1984.
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}