Odol-hodi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
57. lerroa:
 
== Odol hodietako eritasunak ==
[[Arteriosklerosi]] jeneroizen izenagenerikoa ematen zaie arterien loditzea eta elastikotasuna galtzea ezaugarri duten eritasunei. Arteriosklerosi motarik ezaguneta [[aterosklerosi]] izenekoa da. Arterien barnean [[lipido]]ak pilaturik hodia gogortzea eta, horrenbestez, husgunearen diametroa txikitzea dira eritasun honen bi ezaugarri nagusiak. Eritasun hau ia arteria guztietan gertatu ohi da, [[aorta]]n eta bihotzeko eta garuneko arterietan batez ere. Garuneko arterietan gertatuz gero, garuneko krisia eragiten du.
 
Lipidoak, gantza edo [[kolesterol]]a esaterako, ezin dira uretan urtu. [[Digestio-hodi]]an sartu ondoren linfabideetara iristen dira, eta hodi horiek odolaren [[zirkulazio sistema]]n husten dira. Zirkulazio sisteman, [[odol-plasma|plasman]] igeri iraunarazten dituzten garraiatzaile proteikoekin bat egiten dute lipidoek. Aterosklerosia denean, lipidoak arterien paretetako [[muskulu liso]]ko zeluletan pilatzen dira eta barne estalkia loditu egiten da. Arterien paretetako lipido kopurua gero eta handiagoa egiten da aldi berean, kaltziozko gatzak jalkitzen dira eta zuntz sare bat eratzen da. Horren ondorioz xafla aterosklerotiko bat eratzen eta arteriaren husgune aldera hazten da. Arteriak elastikotasuna galtzen du eta itxi egiten da pixkanaka. Zenbat eta gehiago estutu edo txikitu husgunea, orduan eta odol gutxiago igarotzen da arterietan zehar ehunetara, eta ehunak [[Iskemia|iskemiko]] bihurtzen dira, hau da, behar adina odol iristen ez zaiela gelditzen dira. Gerta daiteke, halaber, odolaren [[plaketa]]k ere xaflan harrapatuta gelditzea, odolbildua sorraraztea eta [[Tronbosi|tronbo]] bat eratuz arteriaren barrunbea estutu eta ixtea ere.