Elkarrekintza sinboliko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Elkarrekintza sinbolikoa''' soziologiaren teoria nagusietakoa da eta 1930eko hamarkadaren inguruan sortu zen [[Chicagoko Unibertsitatea|Chicagoko Unibertsitatean]]. Lotura handia du mikrosoziologia eta gizarte-psikologiarekin. Bere sorkuntzan eragina izan zuten [[John Dewey]]-ren [[pragmatismo]], [[John Broadus Watson|John Watson]]-en [[konduktismo]] eta [[Georg Simmel]]-en soziologiak. Teoria honen oinarriak [[George Herbert Mead]]-en lanek, eta neurri apalagoan, [[Charles Horton Cooley]]-en eta [[William Isaac Thomas|W.I.Thomas]]-en lanek ezarri zituzten.
 
[[Herbert Blumerrek|Herbert Blumer]], Mead-en ikasle eta jarraitzaile, elkarrekintza sinbolikoaren terminoa 1937an finkatu zuen eta honela azaldu zuen: gizakiek gauzekiko edo besteekiko duten harremana beraien zentzu eta esanahian oinarritzen da. Esanahi hori gizarte elkarrekintzatik sortzen da, eta horri egiten zaion interpretazioak alda dezake<ref name=":0">Ritzer, G.: ''Teoría sociológica contemporánea''. McGrall-Hill. Madril. 1993. 214 or.</ref>.
 
Bi joera nagusien artean lehiatu da historikoki: psikologismoaren erredukzionismoa eta egituraren determinismoa. Bere oinarriak aktoreak, ekintza eta elkarrekintza, prozesu bezala ulerturik, izan dira.