Ludwig van Beethoven: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 47.63.190.25 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Syum90 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
44. lerroa:
[[Fitxategi:Beethoven Riedel 1801.jpg|thumb|Beethovenen erretratua, 1801ean, [[Carl Traugott Riedel]]ek (1769–1832) egina.]]
 
[[1792]]an, babesleak [[Viena]]rako beste bidaia bat ordaindu zion, eta geroztik ez zen hiri hartatik aldendu, bidaia labur batzuetarako izan ezik. Ondoko urtean [[Joseph Haydn]]ekin hasi zen ikasten, eta hark Londresa joan behar izan zuenean, [[Johann Baptist Schenk]]ekin kontrapuntoa, [[Johann Albrechtsberger]]rekin fuga eta [[Antonio Salieri]]rekin Italiako estiloko musika konposizioa sakondu zituen. Vienako goi-mailako gizarteak azkar onartu zuen, eta piano-jotzaile eta musikagile lanari ekin zion. Garai horretakoak dira ''ePianorako hiru trioak'', ''Zenbait bariazio'', ''Minue'' eta ''dantza aleman''-ak, ''Hari kintetoa'' eta ''Lieder''-ak. 1795ean arrakasta handia lortu zuen Vienako entzuleen aurrean aurkeztean, eta urtebete geroago [[Nureberg]]en, [[Praga]]n, [[Dresden]]en eta [[Berlin]]en eman zituen kontzertuetan, [[Frederiko Gilen I.a Brandeburgokoa]]ren aurrean jo zuelarik azken horretan.
 
=== Gorreria eta garai distiratsua ===
50. lerroa:
[[Fitxategi:Rudolf-habsburg-olmuetz.jpg|thumb|left|Rudolf artxidukea, Beethovenen babesle.]]
 
1796n1796an [[gorreria]]ren lehen sintomak sumatu zituen. Eritasun hori areagotuz joan zitzaion, harik eta 1819an erabatekoa gertatu zen arte. Haren lagunen artean aipatzekoak dira Brunswick familia, Amenda eliz zuzendaria, Schuppanzigh biolin-jotzailea eta Schindler orkestra zuzendari eta geroago haren biografoa izango zena. Garai distiratsu hartan egin zituen bere lehen lan bikainak: ''Pianorako sonatak'', ''Patetika'' deiturikoa horien artean dela (1799); ''Lehen sei hari kuartetoak'' (1800); ''Cuasi una fantasia'' edo ''Ilargi zuria'' sonata (1802); ''Piano eta biolinerako sonata'' edo ''Kreuzeri Sonata'' (1802). 1803an ''Bigarren Sinfonia'' argitsua egin zuen, [[Haydn]] eta [[Mozart]]engandik hain hurbil dena, eta jadanik Beethovenen izpiritua garbi erakusten duena.
 
[[Ferdinand Ernst Gabriel von Waldstein|Waldstein kondeak]], zeinari eskaini baitzion ''Aurora'' izena duen 21. sonata, garai hartako Vienako jende hautatuen aurrean ezagutzera eman zuen. Hala, 1809an Rudolf artxidukeak, Lobkowitz dukeak eta Kinsky jaunak bizimodua ziurtatu zioten errenta baten bidez.