Lope de Vega: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
47. lerroa:
Lope de Vegaren obra lirikoaren parte handi bat abesteko letrak dira, erromantzeak gehienetan, baina baita gabon kantak, seguidillak, eta beste hainbat herri abesti ere. Azken poema horietan, hala ere, oso zaila da bereiztea zein parte dagokion poetaren sorkuntzari eta zein tradizioari.
 
Garrantzi handia dute, bestalde, Lope de Vegaren lirikan bertso endekasilaboetan[[hendekasilabo]]etan osatu zituen epistolak, gai autobiografikokoak gehienetan. Horietako batzuk ''El jardin de Lope de Vega'' (1621-1624, ''Lope de Vegaren lorategia'') lanean argitaratu zituen; balio handiko epistola da, orobat, ''Egloga a Claudio'' (''Egloga Claudiori'') deitua, ''La Vega del Parnaso'' lanaren barruan jasoa. Eglogen artean aipagarria da ''Filis'' (1635) egloga, bere alaba Antonia Clararen bahiketaz. Saioak egin zituen, bestalde, poema narratiboekin, eta horien artean kontuan hartzeko modukoak dira ''La Dragontea'' (1598, ''Dragontea''), zortziko errealean; ''El Isidro'' (1599, ''Isidro''), bosteko txikian idatzia eta poema erlijioso onenentzat hartzen dena; ''La hermosura de Angelica'' (1602, ''Angelicaren edertasuna''), hogei zortziko errealez osatua; eta ''La Jerusalen conquistada'' (1609, ''Jerusalen konkistatua''), hau ere hogei abestiz osatua. Gai mitologikoa duten poemak ere idatzi zituen Lope de Vegak, besteak beste, ''La Filomena'' (''Filomena'') eta ''La Andromeda'' (''Andromeda''), 1621 aurretik idatziak, eta ''Circe'' eta ''La rosa blanca'' (''Arrosa zuria'').
 
=== Prosa ===