Latinoamerikako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
168. lerroa:
Geroago sortutako gerrillen kasuan, aldiz [[Mexiko]]n, [[Chiapas]]ko estatuan, sortu den zapatistena, esate baterako, ez aurrera ez atzera daude negoziazioak. [[Kolonbia]]n 1998an hasi dira lehendakari [[Andrés Pastrana]]ren eta gerrilla taldeen artekoak. Hamarraldi asko badira, izan ere, talde armatuak -lur jabe handien eta droga trafikoan ari diren cartel ahaltsuen gudaroste pribatuak (paramilitarrak)- izua ari direla ereiten herrialde horretan: 1980ko hamarraldian Medellingoa zen ahaltsuena; 1990ekoan, berriz, Calikoa. Botere publikoak drogaren negozioan sartuak zirela eta, Estatu Batuek [[Kolonbia]]rekin zeukaten lankidetza harremana hautsi zuten [[Ernesto Samper]]ren agintaldian (1994-1998).
 
Kontinente osoan biztanleriaren parte handi bat miseria gorrian bizitzeak eta zenbait hiri erraldoitan ([[MexikokoMexiko Hiria]], [[Buenos Aires]], [[Rio de Janeiro]]) jende gehiegi egoteak matxinada bortitzak eragin ditu azkeneko hamarraldiotan. Matxinada gogorrena beharbada ''[[caracazo]]a'' izan zen, 1989an [[Venezuela]]n gasolinaren prezioa igo ondoren gertatu zen harrapakeriazko matxinada, alegia.
 
Horien barruan sartu behar dira Latinamerika osoko [[espetxe]]etan izaten diren matxinada usuak eta lurgabe brasildarrena bezalako mugimenduak ere. Aurrekoarekin loturik, esan beharra dago indiarrei ez zaiela jaramonik batere egin. Nahiz eta biztanleriaren parte handi bat indiarra izan, eta [[lurralde]] batzuetan gainera haiek izan gehiengoa, Erdiko Amerikan eta Andeetan batez ere, haien eskubide kolektiboak ez dira, ezta hurrik eman ere, inondik ere aintzat hartu. [[Amazona]]ko oihanean egin diren baso botatzeak habitat gabe utzi ditu indiarrak, eta transnazionalen jarduerak, berriz, beren ohiturazko bizimodurik gabe. [[Rigoberta Menchú]] indiar kitxeak - [[Bakearen Nobel Saria]] irabazi zuen - behin eta berriro salatu izan du bidegabekeria hori.