Eustakio Mendizabal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t wikitu
18. lerroa:
=== Lehenengo urteak ===

Eustakio Mendizabal familia langile, umila eta abertzale batean jaio zen. Gurasoak, Joxe Mendizabal, nazionalista, [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herria|gerra zibilean]] eta kartzelan izandakoa, eta Arantza Benito. Lau neba-arreba ziren etxean, eta horietatik hiru apaizgaitegira sartu zituzten, ikasketak egiteko.

Eustakio hamar urterekin sartu zuten [[Beneditarren monasterioa (Lazkao)|Lazkaoko beneditarren monasterioan]], eta urtebeteko nobiziotza egin ondoren hogeita bi urte bete zituenean irten zen handik.

Monasterioan euskal giroa ere topatu zuen. [[Beneditarren monasterioa (Lazkao)|Lazkaon]], [[ArantzazuArantzazuko santutegia|Arantzazun]]n bezala, euskal kulturaren berpizkundeak bere bideak egiten ari zen, mugimendu sozial berrien aldera.

Euskaltzale egin zen komentuan. Eskura zituen euskal liburu guztiak irakurri zituen bertan. Eta kulturgintza eta euskara izango zituen ardatz bere ibilbidean.

Ordenatu gabe irten zen komentutik urtebeteko baimena eskatuta, eta [[Beasain]]go [[Pesa]] lantegian jarri zen lanean. [[Itsasondo]]n Eskola Soziala eratu zuen, irakasle ikasketei ekin zien, euskarazko eskolak eman zituen...

=== ETAko militantea ===
32. lerroa:
Txikia euskaltzale eta olerkari izan zen lehenik, militante baino lehenago. Kulturgintzatik pasa zen [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] militantziara, garaiko bilakaera natural batean. Bere pentsaeraren muinean euskara zegoen: behin ETAren marko politikoa zein zen galdetu omen zioten: “Hizkuntzak ematen duena”, erantzuna.

Komentuan zen garaitik nabarmen agertu zen bere konpromisoan, euskarazko eskolak eman, eskola soziala sortu, kultur jarduerak antolatu, mobilizazioetan parte hartu, [[San Migel Goiaingeruaren eliza (Lazkao)|Lazkaoko dorrean]]ko dorrean ikurrina jarri, [[Xabier Etxebarrieta|Etxebarrietaren]]ren heriotzaren ondoko mezan... [[MartuteneMartuteneko espetxea|Martutenen]]n hilabete preso egin zuen jarritako isunak ordaindu nahi ez zuelako. Kartzelan ere euskarazko eskolak eman zituen. Gero, [[Bilbo]]ra jo zuen, eta Compañia Franco-españolaren ontzigintza fabrikan lan egin zuen.

Ihes egin orduko ETAren marka utzia zuen [[Gipuzkoa]]koGipuzkoako hainbat lekutan. [[1968]]ko abuztuan, lagun bat atxilotuta, bere bila joan zen polizia, eta alde egin behar izan zuen. Hasieran, [[Estibalitz]]en ezkutatu zen, beneditarren etxean. Gero, [[Iparralde]]ra jo eta [[Beloke]]koBelokeko monasterioa|Belokeko komentuan]] hartu zuen aterpe, Baionan beste iheslariekin bizitzen jarri artean. [[Ondarroa]]ko [[Anabel Zubikarai]] ere bertan ezagutu eta berarekin ezkonduko zen. Ez ziren elizatik ezkonduko. Matalaz eta Ekaitz umeak ere ez zituzten bataiatuko, garai eta giro horietan haustura handia adierazten zuena. [[Garrüze]]n, [[Donapaleu]] ondoko herrixkan hainbat iheslariren artean antolatutako baserrian bizi ziren garai horietan.

Frantziako poliziak bi aldiz atxilotu zuten, bietan mugatik hurbil eta pistola aldean zeramala. Bigarrenean Pabeko espetxera eraman zuten eta gero [[Poitiers]]era konfinatu. Berehala ihes egin zuen handik, hilabete pare bat ezkutuan egin eta Hego Euskal Herrira joatea erabaki zuen.

[[Baiona]]koBaionako katedrala|Baionako katedralean]] egindako gose grebetan parte hartu zuen.

ETA erakundearen barruko bilakaeraren une garrantzitsuak bizi izan zituen: [[ETA V]] eta [[ETA VI]]. arteko zatiketa, [[Burgos]]koBurgosko epaiketa]], [[Ogro operazioa|Carrero Blanco]] hiltzeko]] prestaketa lanak...

Paper nabarmena jokatu zuen [[ETA V]].aren eraketa eta jardunean. Hortik bideratu zen erakundeak bere marka eramango zuen: aktibismoa, zorroztasuna, zintzotasuna...
47. lerroa:
Bere esparrua, [[Tolosa]]tik hasi eta [[Irun]]era bitartean zelarik, ETAren ekintzak ugaldu egin ziren eremu horretan batez ere.

Garaiko agiri ofizialetan, ETAren ekintza esanguratsuenetan parte hartu izana leporatzen zitzaion: [[Eugene Beihl|Beihl]] kontsularen eta Zabala eta Huarte industrialen bahiketak, Sindikatu Bertikalaren kontrako ekintzetan, hainbat atrakuetan edo dinamita lapurretan.

Fronte Militarreko arduraduna izanik Langile Frontea sustatzearen aldekoa zen. Zabala eta Huarteren bahiketak langile mugimenduaren osagarri modura ere planteatu zituen.
55. lerroa:
Txikia baserriko gizona zen batez ere, izaeraz eta munduaren ikuskeraz. Militantzian ere hobeto mugituko zen mendi inguruan hiri handietan baino. Edonora joanda ere, mendia non zegoen begiratzen zuen lehenik.

Pertsona fina, langilea, borondatetsua, sutsua, intuizio handiko modura deskribatu izan da Txikia. Bere liburutegian: [[Che Guevara]]ren liburu guztiak, [[Karl von Clausewitz|Clausewitz]], [[Orixe]]ren “Santa Kruz Apaiza” eta [[Auspoa]] saileko bertso eta kanta guztiak. [[Tomas Zumalakarregi|Zumalakarregiren]]ren taktikak ere aztertu bide zituen, [[Euskal Herria]]nHerrian [[gerrilla]] eratzeko bideak sustatzeko.

=== Heriotza: Ostegun Santua, Algortan ===
[[Fitxategi:Omenaldia_txikiari_algortan.jpg|300px|thumb|right|Algortan hil zuten tokian [http://etengabe.wordpress.com/2009/04/19/omenaldia-egin-zaio-txikiari-algortan-bere-heriotzaren-36-urteurrenean/ omenaldia egin zioten 2009ko apirilaren 19an,] haren hilketaren 36. urteurrenean, auzitegiaren aginduz Txikia plazako plakak kendu eta gutxira.]]
ETA besteren artean [[Madril]]en [[Luis Carrero Blanco|Carrero]] bahitzeko asmotan zebilen, eta horretarako azpiegitura sendoa beharko zuen. Bilbon ''[[Bizkaiko Labe Garaiak|Labe garaiakGaraiak]]'' enpresan atrakua prestatzen bildu ziren militante liberatu gehienak.

''Txikia'' Algortako tren geltokira heldu da Bilbotik, ''[[José Manuel Pagoaga|Peixoto]]'' zain dauka. Goizean Bilboko [[Errekalde]] auzoan polizia segika izan dutela konturatu dira. [[AlgortaAlgortako geltokia]]ko geltokia poliziez josita dago, eta baita trena ere. ''[[Peixoto]]'' eta ''Txikia'' korrika hasi dira. Tiroak besterik ez da aditzen. Polizia gehienak txikiaren atzetik, kale artetik eta ortuetan zehar. Tiro bat ipurmasailean zuen, baina alde egin zien. ''Peixoto''k ihes egitea lortu zuen beste aldetik.

''Txikia'' errepidera iritsi da, Makaleta etorbidearen ingurua. Auto batera jo, sartu eta arazoak eduki omen zituen autoarekin. Bitartean polizia bat inguratu eta tiro bat egin zion bertatik bertara. Hilzorian egonda, eskuburdinak jarri eta Basurtoko ospitalera eraman zuten.
81. lerroa:
:''Ainbat nazaten gaitzetsi?''

[[GetxoGetxoko Udala]]ko Udalakk 1980ko maiatzaren 17an egindako osoko bilkuran Txikia izena eman zion hura hil zuten lekuan gaur egunean dagoen plazari. Horren alde bozkatu zuten [[PNV]]k (13) eta [[HB]]k (5), [[UCD]]k (5) kontra bozkatu eta [[PSOE]] (1) abstenitu egin zen bitartean <ref> [http://etengabe.wordpress.com/2009/04/24/txikiari-plaza-kentzea-eskatu-du-getxoko-ppk/ Getxo Udaletxeak 1980.eko maiatzaren 17an egindako Osoko Bilkuraren akta]</ref>. 2009ko apirilean Bilboko administrazioarekiko auzi-epaitegiaren 5. Aretoak agindu zuen plazako plakak kentzea <ref>[http://etengabe.wordpress.com/2009/04/09/txikia-gogoratzen-duen-algortako-plazaren-plakak-kentzea-agindu-dute/ “Txikia” gogoratzen duen Algortako plazaren plakak kentzea agindu dute]</ref>, Dignidad y Justicia elkarteak egindako salaketari jarraiki, auzitegiak erabaki bitartean <ref>[http://etengabe.wordpress.com/2009/04/19/omenaldia-egin-zaio-txikiari-algortan-bere-heriotzaren-36-urteurrenean/ Omenaldia egin zaio Txikiari Algortan, bere heriotzaren 36. urteurrenean] </ref>.

Bere aldetik, ETA(pm) erakundeak Jose[[José RamonRamón MoranMorán]] polizia hil zuen Algortan 1975eko apirilaren 22an eta Txikia hil izana leporatu zion. Moranek berak jendeaurrean behin baino gehiagotan esan zuen Txikia berak hil zuela.

== Telesforok eginiko abestia: ''Txikia zuen guda izena'' ==

[[Telesforo Monzón]]ek ''[[Txikia (abestia)|Txikia]]'' izenburuarekin bere abestietariko bat eskaini zion Eustakio Mendizabali. Txikiaren heriotzaren ondorengo urteetan, kantatzea borrokatzeko eta errebindikatzeko beste modu bat zela sinesten zen garaian. Kanta hau, klandestinitatean ateratako disko batean zabaldu zen Euskal Herri osoan. Diskoak ez zekarren kantarien izenik, baina harekin ibilitako burkide batzuk baziren: [[Domingo Iturbe]] "Txomin", [[Maite Ormaetxea]] (Txominen emaztea), [[Isidro Garalde]] "Mamarru" eta Manuel Garmendia "Korta".<ref>Zatirik ospetsuenetariko bat besterik ez dugu aipatuko, Monzónek sorturiko hitzak oraindik [[egile eskubide]]en pean daudelako: Frantzian sortu zituen, Frantziako legean egile eskubideak egilea hiltzen denetik 70 urteko indarraldia du, eta Monzón 1981ean hil zen.Wikipediagileak: [http://fr.wikipedia.org/wiki/Wikip%C3%A9dia:L%C3%A9gislation_fran%C3%A7aise_sur_le_droit_d'auteur «Législation française sur le droit d'auteur»], ''Wikipedia, l´encyclopédie libre''. 2010-10-21ean eskuratua.</ref>

{{esaeraaipu|Txikia zuen guda-izena

bera gizon osoa izan arren

Mendizabal [[Candido Saseta|Sasetaren]] urrena

biak txiki, bizkor eta lerden

[[Candido Saseta|Saseta]] hil zen gudarien aurrean

Mendizabal hil zaigu bakarrik

baina biok daukate herri osoa

atzo ta gaur euren atzetik

Euskadirentzat hil dire-ta

gorputzak arantzaz beterik.

Arro hadi Kantauri itxasoa

ta heien betiko loa betiko kanta zak

Geroari esaiok olatuetan

Herri-izarrak ez direla itzaltzen

gure haurrek biharko ikastoletan

heien izenak abestu ditzaten

arantzetan biak hil baitziren.
|[[Telesforo Monzón]]}}

115 ⟶ 107 lerroa:

* ''[[Hitz etena - Txikiaren olerkiak]]'' ([[1992]], ''Susa''): Jon Aranoren edizioa

== Ikus gainera ==
* [[Txikia (abestia)|"Txikia"]], [[Telesforo Monzon]]en hitzak eta [[Pantxoa eta Peio]]ren musika eta ahotsak.

== Erreferentziak ==
128 ⟶ 117 lerroa:
* [http://www.youtube.com/watch?v=c0owgKkN5q4 ''Txikia 1973''], Youtube (bideoa).
* [http://www.youtube.com/watch?v=3SKI9eqWZl0 ''Txikia Algortan 2011''], Youtube (bideoa).
{{bizialdia|1944ko|1973ko|Mendizabal, Eustakio}}

[[Kategoria:Euskal idazleak]]
134 ⟶ 122 lerroa:
[[Kategoria:Etakideak]]
[[Kategoria:Itsasondoarrak]]
{{bizialdia|1944ko|1973ko|Mendizabal, Eustakio}}