Aro Modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.142.228.127 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
{{beste erabilpenak|garai historikoari|kontzeptu filosofiko eta soziologikoa|Modernitatea}}
{{Historiako aroak}}
 
'''Aro Modernoa''' edo '''Aro Berria''' [[Historia]]n [[XV. mendea]]ren bukaeran hasi eta [[Frantziako Iraultza]] arte luzatu zen garaiari deritzo, Mendebaldeko historiaren hirugarrena, [[Erdi Aroa]] eta [[Aro Garaikidea]]ren artean.
 
Hasiera [[Pizkundea]] garaiak markatzen du, zientziak, artea, literatura eta arkitektura irauliko zituenak eta [[Erdi Aroa]]ri amaiera emango zionak. Ikuspegi honetatik, Aro Modernoan modernotasunaren balioak (progresoa, komunikazioa eta arrazoia) nagusitzen dira, aurreko aroaren balioen aldean. Halaber, Aro Modernoan bi munduren batuketa, Ameriketena eta Mundu Zaharrarena ([[Europa]], [[Asia]] eta [[Afrika]]), 20.000 urtetan bereizita egon ondoren.
 
== Hasiera eta amaiera ==
Herrialdearen eta eskolaren arabera, Aro Modernoaren hasiera data desberdinetan kokatzen da, baina guztiak [[XV. mendea]]ren bukaeratik [[XVI. mendea]]ren hasierara doaz: [[1453]] ([[Konstantinoplako erorialdia]]), [[1453]] ([[Ehun Urteko Gerra]]ren amaiera), [[1455]] ([[inprenta]]ren asmakizunaren ustezko data), [[1492]] ([[Kristobal Kolon]] [[Amerika]]ra iristean), [[1512]] ([[Nafarroako konkista]]) eta [[1517]] ([[Martin Luther]]ren [[Erreforma Protestantea|erreformaren]] hasiera), besteak beste. Salbuespena Italiako historiografia izango litzateke, XV. mende osoa [[Pizkunde]]aren barruan kokatzen baitu.
 
Bukaerari dagokionez, zalantza gutxiago daude. Oro har, [[Frantziako Iraultza]]k markatzen du aro honen amaiera eta hurrengoaren hasiera. Izan ere, hala orduko gertakariak zirela eta, nola batera [[Ingalaterra]]n suertatzen zen [[Industria Iraultza]] zela eta, [[XIX. mendea]] oso bestelakoa da politikagintzan, [[ekonomia]]n eta giza erlazioetan.
 
== Aro Modernoa, aro berria? ==
[[Pizkunde]]ko hainbat pentsalarik euren burua eta [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] gizakiak oso bestelakoak zirela uste bazuten ere, gaur egun zenbait adituren esanetan gauzak ez dira hain argiak, Erdi Aroaren eta Aro Modernoaren artean desberdintasunak eta berdintasunak ere bai baitaude.
 
Politika arloan, Aro Modernoko [[Antzinako Erregimena]]ren sistema eta Erdi Aroko [[sistema feudala]] oso antzekoak dira. [[Errege]]a da botere nagusia [[Europa]] osoan. Hala ere, Aro Modernoak aurrera egin ahala erregeek gero eta botere handiagoa biltzen dute bere baitan ([[absolutismo]]a), eta [[estatu moderno]]ak finkatzen dira emeki-emeki.
 
Gizartearen eraketak ere antz handia du Erdi Arokoarekin. Jendarteak [[estamentu]]tan zeuden banatuta: [[noblezia]], [[apaizteria]] eta laborariak (gainerakoak), Erdi Aroan sortutako eredu beraren arabera, hain zuzen. Edonola ere, laborarien hirugarren estamentu hori, handiena eta hortaz konplexuena izanik, are ñabarrago bilakatu zen [[burgesia]] garatu zen neurrian. Oraindik ere zaila zen nobleziaren estamentura igarotzea, baina burges ikasiek erregeentzat administrazioan lan egin zezaketen, oso postu gorenetan gainera, eta maiz ezkontza edo sal-erosketaren bitartez noble bihur zitezkeen.
 
Teknika berri batzuek ere haustura markatu zuten Erdi Aroarekiko. [[Artilleria]]k gerragintza ez ezik, estatuen arteko nagusitasun eta mendekotasun harremanak ere eraldatu zituen. [[Inprenta]]rekin ezagutzaren hedapena goitik behera aldatu zen, ideiak azkar eta luze zabaltzeko modua eman baitzuen, [[Erreforma Protestantea]]rekin ikusi zen bezala. [[Amerika|Ameriketatik]] ekarritako zenbait jakik ([[patata]]k, [[txokolate]]ak edo [[arto]]ak, besteak beste) europarren elikadura aldatu zuten, eta goseteak murriztu zituzten, batik bat Aro Modernoaren amaiera aldera.
 
== Aldaketa geldoak ==
=== Populazioa ===
{| class="wikitaula" align="right" width="280px"
|+''' Europako hiri nagusiak Aro Modernoan '''<ref>Datuak miliatan</ref>
! ||1500|| 1600|| 1700 || 1800
|-
|[[Londres]]|| 40|| 200|| 575 ||865
|-
|[[Dublin]]|| <1 || 5|| 60 ||168
|-
|[[Amsterdam]]|| 14 || 65 || 200 ||217
|-
|[[Viena]]|| 20 || 50|| 114 || 231
|-
|[[Berlin]]|| 12|| 25|| 55|| 150
|-
|[[Hamburgo]]|| 14|| 40|| 70|| 100
|-
|[[Kopenhage]]|| -|| -|| 70|| 101
|-
|[[Paris]]|| 100|| 220|| 510|| 581
|-
|[[Lyon]]|| 50|| 40|| 97|| 100
|-
|[[Napoli]]|| 150|| 281|| 216|| 427
|-
|[[Milan]]|| 100|| 120|| 124|| 135
|-
|[[Venezia]]|| 100|| 139|| 138|| 138
|-
|[[Erroma]]|| 55|| 105|| 138|| 163
|-
|[[Palermo]]|| 55|| 105|| 100|| 139
|-
|[[Madril]]|| <1|| 49|| 110|| 167
|-
|[[Bartzelona]]|| 29 || 43|| 43|| 115
|-
|[[Lisboa]]|| 30|| 100|| 165|| 180
|}
[[Antzinako Erregimen]]ean, [[Europa]]ko gizarteen hilkortasuna altua zen oso. Izan ere, teknikoki oso garatua ez zen [[nekazaritza]] zen [[ekonomia]]ren oinarria. Klimen gorabeherekin eta garraio egitura kaskarrarekin batera, nekazaritzak ezin zituen askotan biztanleriaren elikadura beharrak asebete. Umeen hilkortasun tasak dira nabarmentzekoak, hain dira eta altuak, lehenengo urteetan batik bat. Hala ere, Antzinako Erregimenaren [[demografia]]ren ezaugarri behinena bat-bateko populazio krisialdia da: hilabete batzuetan hildakoen kopuruak gora egiten zuen izugarri. Honek, halaber, [[migrazio]]ak eragin eta ezkontzen zein jaiotzen kopurua murrizten zuen.
 
[[Gerra]]k, goseteak eta izurriteak beldurgarriak ziren. Gerrek ere hildakoen kopurua igotzen zuten, ez bakarrik borrokan hiltzen zirenengatik, armadak non kokatu eta han ekonomia hankaz gora jartzen zuten eta gaixotasunak kutsatzen zituzten. [[Ogi]]a oinarrizko janaria izanda ([[patata]]k bezalako elikagai alternatiboek luze iraun zuten zabaldu arte), eguraldi txarreko bolada batek ondorio lazgarriak izaten zituen. Baliteke gosete gogorrena [[Finlandia]]n [[1696]]-[[1697]] bitartean gertatzea. Populazioa ahulduta egoteak eta higiene ezak gaixotasunak agertzen laguntzen zuten.
 
Jaiotzak ere ugariak ziren, baina horretan ezkontzeko adinak eragin handia zeukan: zenbat eta zaharrago ezkondu orduan eta seme-alaba gutxiago eduki. [[Ingalaterra]]n, esaterako, populazio-presio txikia zegoen jendea bataz beste berandu ezkontzen zelako.
 
Ingalaterratik ipar [[Italia]]ra doan eremua populatuena zen Europan. Jendea batik bat herrietan bizi zen. Baina epe honen hasieratik bukaeraraino ([[1500]]-[[1800]]) handitzen da 10.000 biztanle edo gehiagoko lekuetan bizi zen jende kopurua, baita halako tokien kopurua ere (154 1500ean eta 364 1800ean Europan). Honela, Aro Modernoan Europako populazioa hazi egin zen, baina motel samar (67 milioi 1500ean eta 146 milioi 1800ean). [[XVI. mendea]]n populazioak gora egin zuen, [[Behe Erdi Aro]]ko izugarrizko beherakadaren ondoren. [[XVII. mendea]]n hazkundea eten zen, eta hainbat tokitan, [[Alemania]]n eta [[Mediterraneo]] aldean, galdu egin zen populazioa. [[XVIII. mendea]]n berriz ugaltzen da jende kopurua, eta modu nabarmenagoan, eta inolako ezbeharrik ez du berriro hazkunde hau etengo<ref>Ribot García, Luis (koord.) ''Historia del Mundo Moderno'', Madril, 1996, 23-52 or.</ref>.
 
=== Gizartea ===
Hierarkia irizpide irmoek osatzen zuten [[Antzinako Erregimen]]aren egitura. Goian, mota askotako [[pribilegio]]ak zeuzkatenak zeuden. Lurraldeen arabera gehiago edo gutxiago izan bazitezkeen ere, noblezia ez zen inoiz populazioaren %5etik igo. Biztanle gehienak [[plebeio]]en estamentukoak ziren, nahiz eta, haien artean ere, ekonomia eta gizarte arloetan alde handiak zeuden.
 
[[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] gizarte [[feudalismo|feudaletik]] zetorren gizarte mota hau, eta [[Frantziako Iraultza]]rekin hasi zen amaitzen. Izan ere, ez zen berehalakoan desagertu: aitzitik, giza egitura honen nagusitasuna hurrengo ehun urteetan desagertuz joan zen emeki-emeki (hainbat adituk proposatzen dute [[Lehen Mundu Gerra]]ra arte iraun zuela).
 
==== Noblezia ====
Estamentuen gizartean, estamentu nagusia zen hau. Pribilegioduna, gainerako gizarte multzoentzat eredua ezartzen zuen. Jatorrian, gerlarien eta lur jabe pribilegiodunen taldea izan zen, besteen defendatzailea. Aro Modernoan, halere, [[noblezia]]ren alderdi militarra apaldu egin zen.
 
Euren lurra lantzen zutenak menpeko zeuzkaten. Morroi haientzat, hurbileneko administrazioa, justizia eta ogasun arloetan batik bat, ez zen erregearena, nobleena baizik. Eginkizun publiko horien truke zergak kobratzen zizkieten nobleek. Horretaz gain, lurgabeek haien soroak lantzeagatik jasotzen zuten errenta. [[Europako ekialde]]an nobleak baino ezin ziren lurraren jabe izan.
 
Dena den, desberdintasun handiak zeuden nobleen artean, paperaren gainean guztiak kalitate berekoak baziren ere. Goi nobleziakoak, [[duke]], [[markes]], [[konde]] edo [[baroi]] titulua zeramatenak ziren. Behe nobleziaren barruan kategoria franko zeuden: [[zaldun]]a, [[ezkutari]]a, [[infantzoi]]a...
 
Teorian, leinuaren barruko jaraunspenaren bidez baizik ez zen lortzerik noblezia. Errealitatean, etengabe sartzen ziren odol berriko kideak eta familiak, laborari edo hiritar aberatsengandik ateratakoak. [[Errege]]ak, jakina, noblezia titulua eman zezakeen, baina ohikoagoa zen ohitura zela-eta noble bilakatzea, nobleen bizimodua izanez gero aintzakotzat hartzen baitzuen jendarteak.
 
Mota frankotako pribilegioak zeuzkaten. Batzuk ohorezkoak baino ez ziren: zeremonietako hurrenkeran lehenengo lekuetan agertzea (oso preziatua zen lehentasun bat), esaterako. Kargu publikoetan aritzeko ere, nobleek lehentasuna zeukaten. Ez zuten [[petxa]]rik ordaintzen, laborariek ordaindu beharreko [[zerga]], baina egia da denborak aurrera egin ahala beste zerga batzuk ordaintzen zituztela. Justizian beste modu batean epaitzen eta zigortzen zituzten, erdeinurik ekartzen ez zien moduan hain zuzen ere (hiltzekotan, burua moztuta eta ez zintzilikatuta, konparazio baterako).
 
=== Ekonomia ===
 
=== Zientzia ===
[[Fitxategi:NewtonsTelescopeReplica.jpg|thumb|right|250px|Newtonen teleskopioaren erreplika.]]
Aro Modernoan munduari begiratzeko modu berri bat sortu zen. Honela, [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] jakintza, autoritatean oinarrituta eta "magister dixit" (maisuak esana) edo "Roma locuta, causa finita" (Erromak hitz eginda, kontua bukatua) gisako esapideetan adierazita, errotik aldatu zen.
 
[[Enpirismo]]a jaio zen, beraz, nahiz eta [[Ilustrazio]]ra arte erlijioarekin edo espiritualitaterekin elkartuta ([[Giordano Bruno]] edo [[Miguel Servet]]en kasuetan, esaterako, erlijio eta zientzia ez ziren bereizi). Halaber, [[Johannes Kepler]] edo [[John Dee]], zientzialariak izateaz gain, [[astrologia|astrologoak]] ere baziren, edo [[Isaac Newton]]ek (isilean) [[alkimia]]n jarduten zuen.
 
[[Esplorazioen aroa]]k jende berriarekiko harremanak ahalbidetu zituen. [[XVII. mende]]tik aurrera, esplorazio zientifikoak ugaldu ziren: [[Willem von Piso]], [[Georg Marcgraf]], [[James Cook]], [[Jean-François de La Pérouse]], [[Alessandro Malaspina]], [[Alexander von Humboldt]]...
 
Funtsezko bi lan [[1543]]an argitaratu ziren: [[Nikolas Koperniko]]k [[heliozentrismo]]a proposatu zuen, eta [[Andries van Wesel]]ek [[Galeno]]ren [[anatomia]] berrikusi zuen. [[Astronomia]]n eta [[fisika]]n [[Tycho Brahe]], [[Galileo Galilei]] eta [[Johannes Kepler]]ren ekarpenak garrantzitsuak izan ziren, eta beste horrenbeste medikuntzan [[Miguel Servet]], [[William Harvey]] eta [[Marcello Malpighi]]-ri esker. [[Italia]]ko [[matematika]]ri andanak, hala nola [[Bonaventura Cavalieri]], tresna egokiak prestatu zituen geroago [[Isaac Newton]]ek [[1687]]an filosofia naturalaren printzipioak argitara zitzan.
 
Zientzia modernoa garatzeko premiazkoak izan ziren komunikazioak (Newtonek [[Gottfried Leibniz]]ekin izan zuena, adibidez), argitalpenak eta instituzionalizazioa ([[Royal Academy]], [[Académie des sciences]]).
 
[[XVIII. mendea]]n beste diziplinetan, [[kimika]]n edo [[biologia]]n, aurrerapauso itzelak eman ziren. [[Antoine Lavoisier]]-ek nomenklatura sistematikoa garatu zuen. [[Georges Louis Leclerc]]-ek eta [[Carl von Linné]]-ek [[taxonomia]] ezarri zuten. Aldi berean [[teknika]] garatu zen, hasieran zientzaren makulu gisa ([[teleskopio]]a eta [[termometro]]a Galileo Galileirekin, [[barometro]]a [[Evangelista Torricelli]]-rekin, edo [[mikroskopio]]a [[Anton van Leeuwenhoek]]-ekin), eta gero lehen [[Industria Iraultza]]ren barruan ([[lurrun makina]], [[Thomas Newcomen]]-ena [[1705]]ean edo [[James Watt]]-ena, [[1774]]). Baina azken hauek eraikitzerakoan, zientziak ez zeukan zerikusi handirik horretan, aitzitik, makina berriek zekarten erronka intelektualak sortu zuen zientziaren garapena eta ez alderantziz (horretarako [[Bigarren Industria Iraultza]]k heldu behar zuen).
 
Merkataritza [[kapitalismo]]a garatzerakoan, ekonomiaren gaineko lehenengo literatura agertu zen ([[Tomás de Mercado]], [[Sancho de Moncada]]). Dotrina zientifikoagoa izateko, [[François Quesnay]]-ren [[fisiokrazia]]k heldu behar izan zuen. Azkenik [[Adam Smith]] [[eskozia]]rrak [[ekonomia]]ri zientzia zigilua eman zion [[1776]]an ''Nazioen aberastasuna'' liburuarekin.
 
== XVI. mendea ==
=== Esplorazioen aroa ===
{{sakontzeko|Esplorazioen Aroa}}
[[Fitxategi:Columbus landing on Hispaniola adj.jpg|thumb|250px|[[Amerikaren aurkikuntza]] [[1492]]an.]]
[[XIII. mendea|XIII.]] eta [[XV. mende]]etan, [[Europa]]k sal-erosketak eskala txikian burutzen zituen, batez ere [[Mediterraneo]]an zehar. [[Arabia]]rren bitartez [[India]]raino eta [[Txina]]raino iristen ziren ibilbide komertzialak. XV. mendean [[portugal]]darrak, [[Henrike Itsasturia]]ren [[Sagres]]ko eskolatik, merkatari arabiarren papera bereganatzen saiatu ziren. [[Afrika]] inguratuta bitartekorik gabe Indiarekin sal-erosketetan aritzea zen haien asmoa. [[1487]]an [[Bartolomeu Dias]] [[Itxaropen Oneko lurmutur]]reraino iritsi zen eta, azkenik, [[Vasco da Gama]] [[1497]]an Indiara.
 
[[Klaudio Ptolomeo]] geografo [[Antzinako Grezia|greziarraren]] ideiei atxikita, beste bidaiari batek, [[Kristobal Kolon]]ek, mendebaldera joanez Indiara iristeko asmoa erakutsi zuen. [[Gaztela]]ko laguntza jasota, [[1492]]an [[Amerika]]raino iritsi zen, kontinente berri bat topatuz europarrentzat, nahiz eta honetaz hainbat urte igaro arte ez ziren ohartu. [[1513]]an [[Vasco Núñez de Balboa]] [[Panama]]ko istmoa zeharkatuta [[Ozeano Bare]]ra heldu zen. [[1520]] eta [[1522]] bitartean [[Fernão Magalhães]]ek eta [[Juan Sebastian Elkano]]k mundu osoari buelta eman zioten, beti ere mendebalderantz joanez. Honela [[mundu]]a borobila zela frogaturik geratu zen.
 
Aurkitutako lurren okupazioari zilegitasuna emateko, Portugalgo eta Gaztelako erresumek [[Eliza]]ren epaiketara jo zuten. Hara, [[Tordesillasko ituna]] sinatu zuten [[1494]]an. Honen bitartez, Gaztelak 46. meridianoz haratagoko lurrak bereganatu zituen eta Portugalek handik honakoak. Haien atzetik, [[Frantzia]], [[Ingalaterra]] eta [[Herbehereak]] ere ibili ziren munduaren prozesu kolonialean, eta [[XVII. mendea]]n, [[Iberiar Penintsula]]ko erresumak ordeztu zituzten munduko botere gisa.
 
=== Pizkundea ===
{{sakontzeko|Pizkundea}}
Pizkundea izeneko mugimendu kulturala [[Italia]]n sortu zen [[Erdi Aroa]]ren amaieran, eta [[XV. mendea|XV.]] eta [[XVI. mende]]etan [[Europa]] osoan zehar zabaldu zen. Mugimenduaren ardatza iturri klasikoak, [[Antzinako Erroma|erromatarrak]] eta [[Antzinako Grezia|greziarrak]], izan ziren. Izan ere, Pizkundeko gizakiek euren burua [[Antzinatea]]rekin lotzen zuten, haien ustez Erdi Aro erdeinagarriaren gainetik.
 
Artean aurrerapauso nabarmenak izan ziren, batik bat [[arkitektura]]n, [[margolaritza]]n eta [[eskultura]]n. Lehenengo arloan, K. o. [[I. mende]]ko [[Vitrubio]] arkitektoaren izkribuak berreskuratu ziren, eta haiek ikasita, [[Filippo Brunelleschi]]k [[Fiorenza]]ko [[San Lorenzo basilika (Florentzia)|basilikaren]] kupula eraiki zuen, Antzinako arkitektura eredu izango zuen aro berri bati hasiera emanik. Pizkundeko arkitekturaren gailurra [[Erroma]]ko [[San Petriren basilika]] izan zen, non, besteak beste, [[Bramante]]k, [[Michelangelo]]k edo [[Rafael]]ek hartu zuten parte.
 
Margolaritzan perspektiba linearra sortu zen, zeinek margoei berebiziko errealismoa eman zien, aurreko lanen aurrean. Italiako pinturan [[Sandro Botticelli]], [[Donatello]], [[Rafael]] eta [[Tiziano]] nabarmendu ziren, eta [[Herbehereak|Herbehereetan]], bestalde, [[Hugo van der Goes]], [[Jan van Eyck]] eta [[Pieter Brueghel]]. Hainbat artista, [[Leonardo da Vinci]] eta [[Michelangelo]], berriz, arte mota gehienetan nabarmendu ziren, guztietan benetako maisuak bihurtuta.
 
Artearekin batera, pentsaera ere berritu zen, [[humanismo]]a sortuz. Erdi Aroko eskolastikak egileen arteko kontraesanak konpontzea zeukan ikasbide; humanistek, ordea, Antzinateko jatorrizko testuak ikasten zituzten, eta arrazoibide zein froga enpirikoen bitartez goraipatzen zituzten. [[Makiavelo]], [[Erasmo]], [[Martin Luther]] eta [[Thomas More]] gisako pentsalariek antzinako filosofoak berreskuratu zituzten, batzuetan kritikatzeko ere. Honela, fenomeno naturalak azaltzeko ahaleginek bestelako norabidea hartu zuten, [[enpirismo|froga enpirikoetan]] oinarrituta, eta honek gaur egun ezagutzen dugun zientzia sortu zuen. Honela, [[Koperniko]]k eta [[Galileo Galilei]]k berebiziko aurrerapausoak eman zituzten [[astronomia]]n, baina [[fisika]]n, [[biologia]]n edo [[anatomia]]n ere aurrerapenak nabarmenak izan ziren.
 
=== Erreforma Protestantea ===
{{sakontzeko|Erreforma Protestantea}}
[[Fitxategi:BullExurgeDomine.jpg|thumb|right|250px|Martin Lutherren kontrako bulda (1520).]]
[[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] Mendebaldeko Kristautasun batua Erreforma Protestantek hautsi zuen. [[Erromatar Eliza Katolikoa]]ren krisiaren aurrean (barkamenen sal-erosketa, diziplina biguna...) kritikak ugaritu ziren [[Europa]] osoan, [[Erasmo Rotterdamgoa]]k egin zuen bezala. Baina [[Alemania]]n [[Martin Luther]] fraide agustindarrak ([[1483]]-[[1546]]) [[Erroma]]rekiko harremana haustearen alde egin zuen. Izan ere, [[1517]]an [[Aita Sant]]uaren eta oro har Eliza Katolikoaren autoritatearen aurkako kanpaina jarri zuen abian. [[Leon X. aita santu]]ak eskumikatutakoan ([[1520]]) Martin Luther hainbat noble alemaniarrek babestu zuten. Haien babespean, Lutherrek dotrina berria eraikitzen segi ahal izan zuen hil arte.
 
Dotrina honek hiru ardatz zituen: [[fede]]aren bitarteko justifikazioa, apaizgo unibertsala eta [[Biblia]]ren autoritate bakarra. Fedea azpimarratzean, [[Jainko]]arekin era zuzenean sartu behar zen harremanetan, Elizaren bitartekaritza eta egintza onen metaketa baztertuz. Hala, santuen bitartekaritza ere ez zen beharrezkoa, eta desagertu egin ziren protestantismoan. Jainkoari lanaren bitartez zerbitzatzeko kontzeptuak arrakasta handia lortu zuen [[Europako iparralde]]ko merkatarien eta burgesen artean, apaizteriaren eta nobleziaren alferkeria begitan hartuak baitzituzten. Biblia (eta ez Elizaren historia) gida bakarra behar zuten kristauek bizitzarako. Gainera, norbera da gai Liburu Sakratua irakurtzeko eta interpretatzeko, bere kontzientziarekin bat eginez eta apaizen laguntza gabe.
 
Ideia hauek sua lasto lehorrean bezala hedatu ziren. [[Geneva]] hirian [[Jean Calvin]]en ([[1509]]-[[1564]]) ideiek arrakasta itzela erdietsi zuten. Calvinek [[predestinazio]]a nabarmentzen zuen, hau da, Jainkoak nor salbatuko zuen jakitea ezinezkoa izanda, patua markatuta daukala gizakiak. Norbait salbaziorako bidean dagoela adierazten duten hainbat seinale daude, hala nola arrakasta pertsonala izatea.
 
[[Ingalaterra]]n [[Ingalaterrako Henrike VIII.a|Henrike VIII.a]] ere ([[1497]]-[[1547]]) Erromatik aldendu zen, bere burua [[Ingalaterrako Eliza]]ren buru izendatuta, Nagusitasunaren Aktaren bitartez. Eliza katolikoaren egitura gorde zen, apezpikuak eta artzapezpikuak barne, eta hainbat dogmak ere bere horretan jarraitu zuen. Hala ere, [[monakotza|monako-ordenak]] desegin ziren eta haien lurrak eta ondasunak desjabetu.
 
=== Kontrarreforma ===
{{sakontzeko|Kontrarreforma}}
[[Fitxategi:Council Trent.jpg|thumb|right|250px|[[Trentoko Kontzilioa]].]]
[[Protestantismo]]ak kalte espiritual eta material andana eragin zizkion [[Eliza Katoliko]]ari. Horregatik, arriskua uxatzeko, Elizaren barnan korronte berritzaile bat sortu zen, [[fede]] katolikoa defendatu eta sakondu nahi zuena. Erreakzio honi [[Kontrarreforma]] izena eman zitzaion, eta [[erlijio-ordena|ordena]] berri bat izan zen mugimendu honen gidari, [[Inazio Loiolakoa]]k [[1535]]ean sortutako [[Jesusen Lagundia]].
 
Dogma katolikoak [[Trentoko Kontzilio]]an ezarri ziren ([[1545]]-[[1563]]). Kontzilioak erabaki zuen [[Biblia]]ren testu zilegi bakarra [[latin]]ezko [[Vulgata]] zela ([[IV. mendea]]n [[San Geronimo]]k idatzia), eta haren interpretazioa Eliza Katolikoaren esku zegoela, eta ez beste inorenean. Halaber, dotrina ezartzerakoan, tradizioa Biblia bezain baliotsua dela. [[Sakramentu]]ak zehaztu ziren, santuen eta [[Ama Birjina]]ren bitartekaritza goraipatu zen, diziplina zorroztu zen eta hainbat kontzeptu protestante (predestinazioa, fedearen bitarteko justifikazioa...) arbuiatu zituzten. Apezpikuen egitura eraberritu zen, eta apezgaien prestakuntza bultzatu eta gehiago zaindu zen.
 
== XVII. mendea ==
=== Krisialdi ekonomikoa ===
Aro Modernoaren hastapenetako hazkunde ekonomikoaren ostean, [[XVII. mendea]]k atzeraldi ekonomikoa du bereizgarri. Egitura [[feudalismo|feudal]] sakonagoa eta antzinakoagoa izanda, [[Gaztela]]k, [[Portugal]]ek edo [[Frantzia]]k gehiago pairatu zuten krisia. [[Ingalaterra]]k edo [[Herbehereak|Herbehereek]], ordea, XVII. mendean ongi sartu arte ez zituzten lehendabiziko zantzuak sumatu.
 
[[Europa]]ko populazio hazkundea eten egin zen Europa osoan zehar gertatutako [[epidemia]]k eta [[gerra]]k zirela eta. Gainera, nekazaritza jarduera ekonomiko nagusia zeukaten lurraldeetan, eguraldiaren gorabeherek ere nekazaritza ekoizpenaren krisia eragin zuten, lurra lantzeko teknikak deus gutxi aldatu baitziren [[Erdi Aro]]z geroztik. Gosetea etengabeko mehatxua izan zen. Konparazio baterako, Frantzian [[1629]] eta [[1710]] bitartean sei gosete handi zenbatzen dira. Krisialdiak merkataritza eta [[industria]]-ekoizpena ere eragin zituen: prezioen ezegonkortasunak garapen ekonomikoa uzkurtu zuen.
 
XVII. mendearen bigarren erditik aurrera, bi zutabe nagusi zituen ekonomia [[merkantilismo|merkantilista]] burutuko zen. Haietako lehenak dio [[Estatu]] baten aberastasuna honek duen [[metal preziatu]] kopuruaren arabera neurtzen dela. Bigarren zutabeak dio, beste aldetik, metal preziatu horiek eskuratzeko beste herrialdeekiko sal-erosketak bultzatu behar direla beti ere ordainketan balantza positiboa edukita. Gauzak horrela, Europako Estatu askok ekoizpen industriala garatzeko neurriak hartu zituzten: zerga-salbuespenak, lehentasunak lehengaien horniketan, etab. Neurri hauen xedea [[esportazio]]a sustatzea eta [[inportazio]]a murriztea zen. Itsasoz haratagoko merkataritzak garrantzi handia hartu zuen, eta monopolio pribatuen bidez bideratzen zen: Indietako Konpainiak, lehendabizi Herbehereetan sortuak.
 
=== Hogeita Hamar Urteko Gerra ===
{{sakontzeko|Hogeita Hamar Urteko Gerra}}
[[Protestante]]en eta [[katoliko]]en arteko gatazka ez zegoen guztiz bareturik [[XVII. mendea]]n, nahiz eta [[Augsburgeko Bakea]]ri esker ([[1555]]), lehendabiziko talkei amaiera eman zitzaien.
 
[[Bohemia]]n protestanteek [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|enperadorearekin]] zituzten tirabirak zirela eta piztu zen gerra. Izan ere, protestanteen bi eliza itxi ondoren, hauek enperadorearen bi ordezkari leiho batetik bota zituzten ([[1618]]). Praga hiria matxinatu zen. [[Jesuita]]k bota eta gero, enperadorearekin negoziazioetan hasi nahi zuten, egoera hori mantentzeko, baina gerra saihestezina bihurtu zen.
 
Enperadoreak agintea handitu eta fede katolikoa defendatu nahi zuen, eta horretarako laguntza handia zeukan: [[Espainiako Filipe III.a]] leinu berekoa eta katoliko sutsua zeukan. Honek tropak Herbehereetatik [[Palatinatu]]ra eraman zituen, Palatinatuko hautesle protestanteak Bohemiako matxinatuekin bat egin baitzuen. [[Herbehereak]] ez ziren berehala matxinatu, [[1609]]z geroztik bakean baitzeuden Espainiarekin. Baina meniako 12 urteak igarotakoan, gerrari berrekingo zitzaion Herbehereetan ere.
 
Nolanahi ere, Bohemian matxinatuek porrot galanta pairatu zuten [[1620]]an [[Mendi Zuriko gudua]]n. Noblezia [[txekia]]rrak pribilegioak eta ondasunak galdu zituen. Luteranoen eta [[kalbinismo|kalbinisten]] kontrako errepresioa gogortu zen, fedea ala herrialdea utzi behar izateraino. Bohemiako Koroa enperadorearen menpera pasa zen. [[Espainia]]k, laguntzaren ordainetan, Palatinatuko zati bat eta [[Valtelina]], [[Italia]] eta [[Austria]]ren arteko igarobidea jaso zituen.
 
[[Alemania]]ko eta [[Espainia]]ko habsburgotarren bat egite horrek haien arerio guztiak elkarrarazi zituen: [[Suedia]], [[Danimarka]], [[Herbehereak]] eta [[Frantzia]]. Danimarkak eman zuen lehenengo urratsa. Baina [[Wallerstein]] buru zuen armadak (armada inperiala, espainiarra eta bavariarra) irabazi zion [[Lüter-am-Barenbergeko gudua]]n. Katolikoak Danimarkan bertan sartu ziren eta [[Mecklemburg]], [[Pomerania]] eta [[Baremburg]] hartu zituzten. Erabateko garaipen honekin, enperadoreak birkatalizatzeari ekin zion, protestanteen kontrako errepresioa martxan jarriz eta katolikoei lurrak emanez.
 
Orduan Suediak sartu zuen eskua gatazkan ([[1630]]). Lehenago Danimarkak egin zuen bezala, Alemaniako luteranoen laguntza ematera eta [[Itsaso Baltiko]]an nagusitasuna lortzera borrokatu zen. Eta Danimarkari bezala, oraingo honetan ere Frantziak lagundu zion Suediari. Lehenengo garaipena protestanteentzat [[1631]]n iritsi zen Bretenfielden. Gustavus Adolphus Suediako erregea Lützengo guduan hil zen ([[1632]]). Wallenstein buruzagi katolikoa, beste aldetik, [[1634]]an hil zen. Horren ondoren, [[Pragako Bakea]] etorri zen. Alemaniako ipar-ekialdeko protestanteak babesturik geratu ziren, baina ez hegoaldekoak eta mendebaldekoak, haien lurrak Inperioko armadak okupatuta baitzituen.
 
Nolanahi ere, itun honek ez zuen Frantzia gogobete, habsburgotarren indarra bermatzen zuelako. Hortaz, gatazkan parte hartzeko deliberoa hartu zuen. Herbehereetan eta Alemanian fronte berriak ireki zituen Frantziak. Hasieran Frantziaren ahalegin militarrak kaskarrak izan ziren, eta armada inperialak eta espainiarrak [[Xanpaina]], [[Borgoina]] eta [[Pikardia]] arpilatu zituzten. Hurrengo urteetan armada habsburgotarrak Frantziatik aterarazi arren, inork ez zuen aurrea hartzen. Hala ere, [[1643]]an Frantziak espainiarrak [[Rocroi]]n gainditu zituzten, eta [[1645]]ean suediarrek Inperioa garaitu zuten Pragatik gertu, eta Frantziak bavariarrak Nördlingen-en. Hurrengo porrotekin, Inperioren esku [[Austria]]ko lurraldeak besterik ez zen geratu. Azkenean, [[1648]]ko maiatzean eta urrian [[Westphaliako bakeak]] sinatu ziren.
 
=== Barrokoa ===
{{sakontzeko|Barroko}}
 
== XVIII. mendea ==
=== Ilustrazioa ===
[[Ilustrazioa (garaia)|Ilustrazioa]] edo "Argien Mendea" [[XVII. mendea|XVII]]-[[XVIII. mendea]]n garatu zuten.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Historia]]
[[Kategoria:Aro Modernoa]]
 
{{NA lotura|es}}