Kataluniar independentismoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Catalonia Independence movement lotu du, Wikidata-en arabera.
No edit summary
12. lerroa:
 
Galdeketaren inguruan sortu diren erakundeak ere badaude, adibidez, [[Assemblea Nacional Catalana]], bai eta udal eta udalerrien itzalpean sorturikoak ere, esate baterako [[Associació de Municipis per la Independència]] ([[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Udalbiltza]]ren parekide).
 
==Historia==
===1970eko hamarkada===
[[1970]]eko hamarkadaren amaieran sortu zen egungo independentismoa. Garai horretan, [[PSAN]], Herrialde Katalanen Nazio Askapenerako Alderdi Sozialista sortu zen. Ez zuten sinesten burutzen ari zen «trantsizio»an, [[frankismo]]ko pribilegioak mantentzeko egituratzat ikusten baitzuten. Autonomia erkidegoen Espainia berria frankismoa oinarritzen zela aldarrikatzen zuen, eta Convergencia eta Unioren [[katalanismo]] «immobilista» eta «kontserbadorea» ukatzen zuen<ref name=aa>Samara Velte, [http://www.berria.eus/paperekoa/1909/006/001/2014-11-09/olatu_bat_etorkizunera.htm «Olatu bat etorkizunera»], ''Berria'', 2014-11-09</ref>.
 
===1980ko hamarkada===
1980ko hamarkadako mugimendu independentista [[katalanismo]] moderatuetatik aldendu zen, eta jarduera eta ekintza erradikalagoak hartu eta egin zituen. PSAN hainbat talde banatu zen: [[MDT]] Lurraren Defentsarako Mugimendua eta [[Terra Lliure]] talde armatua. bi helburu nagusi zituzten hamarkada horretako mugimendu independentistek: gizartean oinarria ezartzea, eta aurkariak zehaztea. Ideologikoki autonomia erkidegoak defendatzen zituen [[katalanismo]] kontserbadorearekin hautsi nahi zuten. Haustura ideologikoa bultzatzeko diskurtso marxista erabiltzen hasi ziren. Mugimendu independentista horren inguruan gizarte sare bat sortu zen. Bertan zeuden: ikasle mugimenduak, sindikatuak, ekologistak eta feministak<ref name=aa></ref>.
 
===1990ko hamarkada===
Mugimendu independentistak maila instituzionalera eramateko beharra sentitu zuten zenbait sektorek. [[Bartzelona]] 92ko Olinpiar Jokoak baina egun batzuk lehenago independentisten aurkako sarekada egin zen. Bi astean 45 lagun atxilo hartu zituzten, eta erdiek [[tortura]]k salatu zituzten. [[1995]]ean, [[Terra Lliure]]k bukatutzat jo zituen bere ekintzak. Nazioartean, Baltikoko herrialdeetan eta Balkanetan independentzia prozesuak hasi ziren, eta talde armatuak islamistak sortzen ari ziren. Independentisten alderdi erreformista [[ERC]]n sartu zen, eta erradikalagoa [[CUP]]en inguruan bildu zen<ref name=aa></ref>.
 
===2000ko hamarkada===
Autonomia Erkidegoen eremuan aurrera egitea talde nagusien helburu bilakatu zen: [[hizkuntza politika]] eta, batez ere, [[zerga]] sistema hobea bermatzeko Estatutu berri bat eskatzen hasi ziren. [[2003]]an [[PSC]]k, [[ERC]]k eta [[ICV]]-[[EUiA]]k hiruko gobernua osatu zuten estatutua erreformatzeko. Horretarako proposamena [[2005]]eko [[irailaren 30]]ean onartu zuen Kataluniako Parlamentuak: [[CiU]], [[PSC]], [[ERC]] eta [[ICV]]ko diputatuek alde bozkatu zuten; [[PP]]koek, berriz, aurka<ref name=aa></ref>.
 
Espainian presio handia egon zen testu horren aurka eta handik lau hilabetera [[Artur Mas]]ekin bildu zen [[Jose Luis Rodriguez Zapatero]], Espainiako presidentea. Estatutuaren erreforma leuntzea adostu zuten, adibidez, «nazio» terminoa hitzaurrean sartuta (eta ez lehen artikuluan). Horregatik [[ERC]]k babesa kendu zion agiriari<ref name=aa></ref>.
 
[[2006]]ko otsailean manifestazio jendetsua egin zuten [[Bartzelona]]n ''Nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu'' lelopean. Ondoren, iritsi ziren 2010eko manifestazioa —Konstituzio Auzitegiak moldatutako 2006ko Estatutuaren aurka—, eta hurrengo urteetako [[Diada]] jendetsuak. Krisi ekonomikoarekin, sektore gehiagotara heldu zen [[independentismo]]a<ref name=aa></ref>.
 
[[2009]]an independentziari buruzko galdeketak egiten hasi ziren, [[Arenys de Munt]]en lehena. Garai hartan sortu zen [[ANC]] Biltzar Nazional Katalana. [[2012]]ko Diadan ordura arteko manifestazio handiena egin zuten ''[[Katalunia]], estatu berria [[Europa]]n'' leloarekin; Masek galdutzat jo zuen Madrilekin itun fiskala negoziatzeko aukera, eta [[hauteskunde]]ak aurreratu zituen. Hauteskundeetan, [[Diada]]ko leloa babestu zuten alderdiek lortu zituzten boto gehien baina [[CiU]]k ez zuen gehiengo osorik lortu, eta [[ERC]]rekin aliatu behar izan zuen<ref name=aa></ref>.
{{sakontzeko|Kataluniako Lurralde Askea}}
{{sakontzeko|2012ko "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa}}
{{sakontzeko|Via Catalana}}
Autonomismoaren aldeko alderdi batzuk ([[CDC]], adibidez), estatu propioaren aldeko mugimenduan kokatu ziren, aldarrikapen ez argiekin bazen ere. «Estatu propioa» independentea izan edo ez, hori defendatzen zuten Unio eta [[ICV]]ko sektore batzuek. Gauzak horrela, zehaztu zituzten galdeketaren formulazioa eta eguna<ref name=aa></ref>.
{{sakontzeko|Kataluniaren independentziarako kontsulta}}
 
== Ikus gainera ==
19 ⟶ 43 lerroa:
 
{{commonskat}}
 
==Erreferentziak==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
[[Kategoria:Kataluniar independentismoa]]