«Serbia»: berrikuspenen arteko aldeak

437 bytes added ,  Duela 5 urte
[[2006]]. urtean, [[Montenegro]]n egindako erreferendum batean, botuen %55a, errepublika hau Serbiarekiko independizatzeko aldekoak izan ziren. 2008an, Kosovoko probintziako legebiltzarrak independentzia deklaratu zuen, baina serbiar agintariek ez zuten independentzia hori onartu. Estatu Batuek eta beste herrialde boteretsu batzuek Kosovoren independentzia aintzat hartzeak manifestazio eta istilu gogorrak eragin zituen Serbian.
 
[[2014]]ko [[urriaren 14]]an, 2016ko[[2016]]ko [[Europako Futbol Txapelketa]]rako sailkatze partidak jokatu ziren, tartean Serbia-Albania partida, baina, bertan behera utzi behar izan zuen Martin Atkinson epaile britainiarrak lehen zatiko 41. minutuan. Izan ere, partida jokoan zela, futbol-zelaian [[drone]] batetik eskegita agertu zen Albania Handiko bandera batek sutan jarri zituen 25.000 ikusle serbiarrak, eta liskarrak eragin zituen. Antzina Serbiako probintzia izan zen [[Kosovo]]k (gehiengo albaniarra du) independentzia aldarrikatu zuen 2008an, baina Serbiak ez zuen horren independentzia onartzen<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2638056/serbiaalbania--albania-handiko-banderak-liskarrak-eragin-ditu/ «Albania Handiko banderak liskarrak eragin ditu Serbia-Albania partidan»], ''EiTB'', 2014-10-15</ref>.
 
[[Azaroaren 7]]an, [[Jugoslavia]] ohirako Nazioarteko Auzitegiak [[Vojislav Seselj]] [[Serbia]]ko alderdi erradikaleko buru ohia aske uzteko agindu zuen, osasun arazoengatik<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/97520/serbiako_alderdi_erradikaleko_buru_ohi_bat_aske_uzteko_agindu_dute_osasun_arazoengatik.htm «Serbiako alderdi erradikaleko buru ohi bat aske uzteko agindu dute, osasun arazoengatik»], ''Berria'', 2014-11-08</ref>.
 
== Ekonomia ==
4.650

edits