Frantziar Inperio Koloniala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
==Bigarren Inperio Koloniala==
 
Inperioaren gailurrean, [[1919]] eta [[1939]] artean, Bigarren Inperio Kolonialak 12.347.000 km² lur eremu hartzen zituen. Metropolia kontuan hartuta, Frantziaren agindupeko lurrek 12.898.000 km² hartu zituen, hots, [[mundu]]ko lur eremuaren %8,6a.
Frantzian ideologia kolonialista ez zen egon [[Ingalaterra]]n bezain zabalduta populazioaren artean, hau ez baitzegoen hain garatuta. Hala eta guztiz ere Inperio kolonial nahiko zabala osatu zuen. Inperio hau Britainiarra baino askoz txikiagoa izan zen, baina hala eta guztiz ere garrantzizkoa izan zen.
 
[[1870]]. urtearen aldera Frantziak milioi [[kilometro karratu]] bat bakarrik zuen azaleraz Europako lurraldea eta koloniak gehituta. Kolonia hauek Afrikan eta Ozeanian zeuden kokatuta, baina bere politika koloniala ez zegoen oso garatua.
16. lerroa:
[[Irudi:Fr empire 3.jpg|thumb|150px|''Hiru kolore,<br>bandera bat,<br>inperio bat''.]]
 
Prozesu kolonizatzailea [[Afrika]]tik hasi zuen [[Britainia Handia]]k lagunduta. [[Tunisia]] eta Ipar Afrikako beste lur batzuk konkistatu zituen eta ondoren Sahara-beheko Afrikarekin jarraitu zuen interes Britainiarren kontra joan arte. Orduan Afrikako konkista alde batera usten du denbora labur batean eta [[Kotxintxina]] deritzonaren konkista hasten du. Gaur egungo [[Vietnam]] eta [[Laos]]eko lurrak eskuratu zituen eta modu paraleloan Afrikako konkista jarraitu zuen [[Madagaskar]] uhartea eta [[Maroko]]ko protektoratua lortuz. Asiako lurraldeetatik lehengai ugari lortzen ditu, arroza, ikatza [[eztainu]]a edo [[zink]]a esate baterako. Prozesu kolonizatzaile hau amaituta Frantziak 10.5 milioi kilometro karratu edukiko zituen.
 
Azkenik aipagarria da Frantziak bere lurraldeak administratzeko erabili zituen metodoak, beste herrialde askok hauek adibidetzat hartu baitzituzten. Hauetako garrantzitsuena, Frantziako eredu kolonialtzat hartzen dena, sistema zentralizatua izan zen. Honek koloniak metropoliaren antzera antolatzea zekarren eta ondorioz metropoliko gobernuak kontrolatzen zituen modu zuzenean. Ez zen existitzen gobernu indigenarik, eta ondorioz lurraldeak ez zuen bere interesak defendatzeko inolako modurik. Horrez gainera [[Frantzia|Metropoli]]ak bere kulturaren inposaketa bat ere bultzatzen zuen. Beste alde batetik protektoratua zegoen. Honek gobernu eta antolaketa indigena errespetatzen zituen, baina hauei kanpo politika arloan guztiz mugatzen zieten. Honen ondorioz protektoratuek metropoliagatik kontrolatua geratzen zen, baina honek nolabaiteko askatasuna ematen zion bere erakunde tradizionalekin jarraitzeko.