Espainiako Bigarren Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
42. lerroa:
 
* Bi urte erreformistan eztabaida batzuk sortu ondoren Zamorak dimititu egin zuen, Azaña gobernuburu jarriz. 2 erreforma egin ziren nekazaritza erreforma eta hezkuntza erreforma eta nahiko arrakasta izan zuten baina laster Azañaren gobernuaren amaiera etorri zen bere dimisioarekin. Zegoen garai korapilatsuagatik dimititu zuen, hainbat greba baitzeuden.[[Abenduaren 9]]an Errepublikako ''Konstituzioa'' onartu zen.
 
==== Erlijio-arazoa eta irakaskuntza ====
1932ko urtarrilaren 23ko Dekretua, [[Jesusen Lagundia]] desegiteari buruzkoa:
"(...) Jesusen Lagundiko [[erlijioso]]ek et nobizioek, utzi egingo diote [[nazio]]-lurraldearen barruko bizitza komunari, hamar eguneko epean, [[Dekretu]] hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori amaitutakoan, [[gobernadore zibil]]ek xedapen hau beteta dagoela jakinaraziko diote Gobernuari.
 
Desegindako Lagundiko kideek, aurrerantzean, ezin izango dute ageriko edo ezkutuko bizitza komunik izan helbide berean, eta euren artean bildu eta elkartu ere ezin izango dute egin, Lagundiaren lehenengo izaerari jarraipena emateko (...)"
 
Biurteko Erreformistan, erlijio-arazoa estu lotuta egon zen [[hezkuntza]]-proiektu [[errepublikanoarekin, eta diru aldetik, [[aurrekontu]]etan oso nabaria izan zen.
 
=== Eskuindarren gobernua 1933ko abendutik-1936ko otsaileraino ===