Kaskarotenea ikastolaren auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
57. lerroa:
 
[[Azaroaren 4]]an jakin zenez, [[Udalbiltza]]k 10.000 euro emanen zizkion Ziburuko ikastolari. [[Isun]]a eta lehenagoko zorrak ordaintzeko emanen zioen dirua, Euskal Garapen eta Kohesio Funtsetik. Hitzarmen orokor batean kokatuta, Udalbiltzak [[Seaska]]ri urtero kopuru bera emateko konpromisoa hartu zuen<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/albisteak/97404/udalbiltzak_10000_euro_emanen_dizkio_ziburuko_ikastolari.htm «Udalbiltzak 10.000 euro emanen dizkio Ziburuko ikastolari»], ''Berria'', 2014-11-04</ref>.
 
[[Azaroaren 5]]ean jakin zenez, ekintza «sinboliko» bat eginen zuten [[azaroaren 6]]ko goizean [[Seaska]]ko ikastola guztietan; oren batez —11:00etatik 12:00etara— argiak itzalita emanen dituzte eskolak, [[Ziburu]]ko ikastolako komunitate osoari elkartasuna erakusteko. Keinua «pedagogikoa» ere izanen zela nabarmendu zuten Seaskako arduradunek. Izan ere, balioko zuen haurrei azaltzeko zein egoera zuten Ziburun<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001890/009/001/2014-11-06/argirik_gabe_ariko_dira_oren_batez_bihar_seaskan.htm «Argirik gabe ariko dira oren batez bihar Seaskan»], ''Berria'', 2014-11-06</ref>.
 
==Erreferentziak==