Kaskarotenea ikastolaren auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
54. lerroa:
[[Urriaren 31]]ean, gizarte eta kultur eragileek bat egin zuten manifestazioarekin. Ziburuko ikastolaren aurkako erasoa euskal kulturaren eta [[Euskal Herria]]ren aurkakoa zela nabarmendu zuten euskalgintza, kultura eta gizarte arloko hamaika lagunek. Ikastolako kideek bururaino joateko hautua berretsi zuten, eta babes gehiago eskatu<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/97289/gizarte_eta_kultur_eragileek_bat_egin_dute_manifestazioarekin.htm «Gizarte eta kultur eragileek bat egin dute manifestazioarekin»], ''Berria'', 2014-10-31</ref>.
 
[[Azaroaren 3]]an, argindarra moztuta, kandela eta eskuargi artean eman zuten goiza Ziburuko ikasleek. Egun horretan itzuli ziren ikasleak Kaskarotenea ikastolara. Ikastolaren aurkako mehatxua gogortu zuen [[Guy Poulou]] Ziburuko auzapezak, ikasleak oporretan egon ziren bitartean<ref>Itxaso Cuevas (Ipar Euskal Herriko Hitza), [http://www.berria.eus/albisteak/97361/argindarra_moztuta_kandela_eta_eskuargi_artean_eman_dute_goiza_ziburuko_ikasleek.htm «Argindarra moztuta, kandela eta eskuargi artean eman dute goiza Ziburuko ikasleek»], ''Berria'', 2014-11-03</ref>. Poulouk esan zuen ez zegoela ikastolaren aurka, baina epaia bete behar zela. «Aterabidea» bilatu zuela uste zuen Ziburuko auzapezak, ikastolak egoki ikusten ez zuen arren. Argia kenduko ziela «abisatu» zuen<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/paperekoa/1836/003/424172/2014-11-04/poulouk_esan_du_ez_dagoela_ikastolaren_aurka_baina_epaia_bete_behar_dela.htm «Poulouk esan du ez dagoela ikastolaren aurka, baina epaia bete behar dela»], ''Berria'', 2014-11-04</ref>.
 
[[Azaroaren 4]]an jakin zenez, [[Udalbiltza]]k 10.000 euro emanen zizkion Ziburuko ikastolari. [[Isun]]a eta lehenagoko zorrak ordaintzeko emanen zioen dirua, Euskal Garapen eta Kohesio Funtsetik. Hitzarmen orokor batean kokatuta, Udalbiltzak [[Seaska]]ri urtero kopuru bera emateko konpromisoa hartu zuen<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/albisteak/97404/udalbiltzak_10000_euro_emanen_dizkio_ziburuko_ikastolari.htm «Udalbiltzak 10.000 euro emanen dizkio Ziburuko ikastolari»], ''Berria'', 2014-11-04</ref>.
 
==Erreferentziak==