Púnica operazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
25. lerroa:
[[Urriaren 31]]ean, fidantzarik gabeko espetxealdia ezarri zieten Granados eta Marjalizari. Francisco Granados eta David Marjalizaren txanda izan ziren Auzitegi Nazionalean. Epaileak ukatu egin zuen ''[[habeas corpus]]'' prozedura hasteko eskaera. Atxiloketak salatu zituzten<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2687268/punica-operazioa--francisco-granados-epaile/ «Fidantzarik gabeko espetxealdia ezarri diete Granados eta Marjalizari»], ''EiTB'', 2014-10-31</ref>.
 
[[Azaroaren 3]]an, Agustin Juarezek uko egin zion Alkatetzari 'Punica' Operazioa zela eta. Halere, Agustin Juarezek -aurreko asteazkenean aske geratu zen fidantza ordainduta- ziurtatu zuen “erabat errugabea” zela<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2694840/punica-operazioa--juarezek-uko-egin-dio-alkatetzari-collado-villalban/ «Agustin Juarezek uko egin dio Alkatetzari 'Punica' Operazioa dela eta»], ''EiTB'', 2014-11-03</ref>. Egun berean, [[Serranillos del Valle]] herriko (Madril) alkateak, Antonio Sanchez Fernandezek, dimisioa eman zuen, [[Guardia Zibila]]k hainbat txosten bulegotik ateratzen saiatzen harrapatu eta gero<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2694840/punica-operazioa--juarezek-uko-egin-dio-alkatetzari-collado-villalban/ «Púnica operazioko alkate bat agiriak bulegotik ateratzen atzeman dute»], ''EiTB'', 2014-11-03</ref>.
 
==Atxilotuak==