Kaskarotenea ikastolaren auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
52. lerroa:
[[Urriaren 30]]ean, Kaskaroteneari argia kenduta, ikastola hustu beharra berretsi zuen [[Guy Poulou]]k. Ziburuko auzapezak zioen kontua justizia erabaki baten aplikatzea zela. Gurasoei zien egozten egoera blokeatuaren erantzukizuna, berak proposamenak egin zituelako<ref>Nora Arbelbide, [http://www.berria.eus/paperekoa/1791/006/001/2014-10-31/kaskaroteneari_argia_kenduta_ikastola_hustu_beharra_berretsi_du_guy_poulouk.htm «Kaskaroteneari argia kenduta, ikastola hustu beharra berretsi du Guy Poulouk»], ''Berria'', 2014-10-31</ref>. Iñaki Ibarloza Ziburuko hautetsiak ([[EAJ]]) honako adierazpenak egin zituen: «Dimititzea problemari eskapu egitea da; ez dut asmo hori». [[Guy Poulou]] auzapezaren taldean zegoen, baina adierazia zion sostengua ikastolari. Justiziaren erabakia hor zegoela ere nabarmendu zuen: «Ni ezin naiz nire borondatez justizia baten kontra izan»<ref>N. A., [http://www.berria.eus/paperekoa/1812/006/423210/2014-10-31/dimititzea_problemari_eskapu_egitea_da_ez_dut_asmo_hori.htm ««Dimititzea problemari eskapu egitea da; ez dut asmo hori»»], ''Berria'', 2014-10-31</ref>.
 
[[Urriaren 31]]ean, gizarte eta kultur eragileek bat egin zuten manifestazioarekin. Ziburuko ikastolaren aurkako erasoa euskal kulturaren eta [[Euskal Herria]]ren aurkakoa zela nabarmendu zuten euskalgintza, kultura eta gizarte arloko hamaika lagunek. Ikastolako kideek bururaino joateko hautua berretsi zutebzuten, eta babes gehiago eskatu<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/97289/gizarte_eta_kultur_eragileek_bat_egin_dute_manifestazioarekin.htm «Gizarte eta kultur eragileek bat egin dute manifestazioarekin»], ''Berria'', 2014-10-31</ref>.
 
[[Azaroaren 3]]an, argindarra moztuta, kandela eta eskuargi artean eman zuten goiza Ziburuko ikasleek. Egun horretan itzuli ziren ikasleak Kaskarotenea ikastolara. Ikastolaren aurkako mehatxua gogortu zuen [[Guy Poulou]] Ziburuko auzapezak, ikasleak oporretan egon ziren bitartean<ref>Itxaso Cuevas (Ipar Euskal Herriko Hitza), [http://www.berria.eus/albisteak/97361/argindarra_moztuta_kandela_eta_eskuargi_artean_eman_dute_goiza_ziburuko_ikasleek.htm «Argindarra moztuta, kandela eta eskuargi artean eman dute goiza Ziburuko ikasleek»], ''Berria'', 2014-11-03</ref>.
 
==Erreferentziak==