PSE-EE: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
30. lerroa:
[[1993]]an PSE eta [[Euskadiko Ezkerra]] (EE) alderdiek bat egiten dute, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra alderdia sortuz, eta [[Espainiako Alderdi Sozialista]]rekin (PSOE) federatzea erabaki zuen. Fusio hau euskal alderdi sozialista independente bat sortzeko pausoa izan zen, [[Katalunia]]ko [[PSC]] bezalakoa, euskal [[abertzale]]ak zein espainiar [[nazionalista]]k alderdi berean batuta egon zitezen. Azkenean ez zen pauso hau eman eta gaur egun PSE-EE PSOEren zatia da.
 
Nolanahi ere, [[1990eko hamarkada]]n krisialdi latza jasan du EAEko alderdi sozialistak, estatu mailan jasan duenaren parekoa, EAEn ere nabarmendu izan baitira hainbat hauteskundetan hainbat agintari sozialista ukitu zituzten ustelkeria aferak edo [[GAL]] auziak izandako eragina. Eusko Legebiltzarrean izan duen bilakerari dagokionez, 1986ko hauteskundeetan botoen %  22 eta 19 eserleku lortu bazituen, botoen kopurua %  20ra eta eserlekuak 16ra jaitsi ziren [[1990]]koetan. Askoz ere kaskarragoak izango ziren, ordea PSE-EE bilakaturik jada, [[1994]]an izandako emaitzak, 12 legebiltzarkidetan eta botoen %  17rekin gelditu baitzen, nahiz eta EAEko bigarren alderdi izaten jarraitu.
 
[[1998]]ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, boto kopuruari % 17ko kopuru 17 horretan eutsi arren, bi legebiltzarkide irabazi zituen PSE-EEk, nahiz eta emaitza horiekin EAEko laugarren alderdi bilakatu, EAJ, PP eta EHren atzetik. Hauteskunde orokorrei dagokienez, 1993ko lorpenei eutsi egin zien 1996koetan, eta gutxi jaitsi zen 2000koetan, nahiz eta PPk hartu aurrea, EAEn boto gehien lortu zituen alderdi ez abertzale bilakaturik.
 
Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintzan aldaketa nabarmena izan du PSE-EEk azken urteotan. Hainbat urtez [[EAJ]]rekin eta [[EA]]rekin batera Eusko Jaurlaritzako kide izan ondoren, 1994ko hauteskundeen ondoren hiru alderdi horien arteko gobernutik irtetea erabaki zuten sozialistek 1998 urtearen lehen seihilekoan. [[1998]]ko urrian egin ziren hauteskundeen ondorioz gobernua osatzea EAJren lehendakarigai [[Juan Jose Ibarretxe]]rik egokitu zitzaion, baina berehala gelditu ziren bertan behera Jaurlaritza hiruen artean berrosatzeko saioak, oposizioan gelditzea erabaki baitzuen PSE-EEk, nahiz eta alderdiaren barruan Gipuzkoan gehienbat bazen abertzaleekiko elkarlana hobesten zuen sektoreren bat. Nolanahi ere, oposizio gogorra egin zion Legebiltzarrean nahiz Legebiltzarretik kanpo PSE-EEk, artean [[Euskal Herritarrok]] alderdiaren babes parlamentarioa izan zuen EAJ eta EAren arteko gobernuari.
42. lerroa:
Hurrengo hauteskundetan, [[Ezker Abertzalea]] kanpo geratu zen Gasteizko Legebiltzarrean eta horrek [[Patxi Lopez]] Lehendakari izatera eraman zuen, PPren aldeko botoekin. Hala ere hurrengo hauteskundetan emaitzak ez ziren hain onak izan.
 
[[2014]]ko [[irailaren 16]]an, %&nbsp;60,53ko babesarekin hautatu zuten [[Idoia Mendia]] PSEko idazkari nagusi. PSE-EEko 5.351 afiliatuk zuten botoa ematen aukera, eta 3.239 boto jaso zituen Patxi Lopezen ondorengo izango zenak. %&nbsp;70,21ekoa21 izan zen parte hartzea. Lurraldeka, [[Gipuzkoa]]n parte hartzea %&nbsp;81,91 izan zen; [[Bizkaia]]n, %&nbsp;63,65; eta [[Araba]]n, %&nbsp;70,82.<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/95745/6053ko_babesarekin_hautatu_dute_idoia_mendia_pseko_idazkari_nagusi.htm «%60,53ko babesarekin hautatu dute Idoia Mendia PSEko idazkari nagusi»], ''Berria'', 2014-09-16</ref>
 
== Ordezkaritza erakundeetan ==