Pierre de Lancre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
7. lerroa:
Lehen ikasketak [[Jesusen Lagundia]]n egin zituen; zuzenbide-ikasketak [[Bohemia]]n eta [[Turin]]en egin eta Bordelera itzuli zenean epaile izan zen. [[Bordeleko Parlamentua|Parlamentuko]] kontseilari izateko hautatu zuten 1582an. 1588an [[Michel de Montaigne|Montaigneren]] iloba txiki bat ezkondu zuen. [[Erlijio]]ak eragin handia zuen beregan eta kode penalaren oinarritzat ere erlijioa hartzen zuen. 1607an, [[Eliza katolikoa]]ren irizpideak modu estuenean hartzen zuen filosofia tratatu bat argitaratu zuen: ''Tableau de l´inconstance et l´instabilité de toutes choses'' (''Gauza ororen aldakortasuna eta iraun ezina erakusten duen liburua'').
 
1609an, [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike IV.a]] erregeak [[Lapurdi]]ra bidali zuen [[Jean d'Espagnet]]ekin batera bertako sorginen kontuak ikertzera.<ref>{{erreferentzia|izena1= Julio |abizena1= Caro Baroja|egile1-lotura=Julio Caro Baroja |izenburua= Las brujas y su mundo|lekua= Madril|argitaletxea= Alianza Editorial|urtea= 1997 |isbn= 978-84-206-6368-9}}</ref> Ahalmen guztiak bere eginda hirurogei lagun sorginkeriaz salatu eta hilarazi zituen. Nafarroako [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis II.aren]] garaia zen eta sorgin-epaile batek [[Euskal Herria]]n egin duen triskantzarik handienetakoa burutu zuen. 1612an liburu bat argitaratu zuen: ''Tableau de l´inconstance de mauvais anges et démons'' (''Aingeru gaiztoen eta deabruen aldakortasuna erakusten duen liburua''). Lancrek ez zuen ezertan ulertu nahi izan lapurtarren izaera. Bertako erakunde, hizkuntza, ohiturak, lan-molde eta abarretan [[Deabru]]aren ukitua besterik ez zuen ikusten. Zera idatzi zuen, adibidez:
 
{{aipu|Hizkuntza arraro eta ezezagun batean mintzatzen dira; horixe da lehen seinale txarra.}}