Difference between revisions of "Alemaniaren birbateratzea"

no edit summary
Izan ere, [[1989]]ko abuztuan, [[Hungaria]]k [[Austria]]rekiko mugan ezarritako baldintzak laxatu zituen, eta irailean 13.000 lagunek baino gehiagok utzi zuten Ekialdeko Alemania Hungariako mugak zeharkatuz. Ekialdeko erregimenaren aurkako manifestaldi jendetsuak 1989ko bukaera aldean hasi ziren. Oposizio zibil horren aurrean, [[Erich Honecker]] ekialdeko buruak dimisioa aurkeztu zuen [[urriaren 18]]an. Gobernuaren kabinetak [[azaroaren 7]]an dimititu zuen.
 
[[1989]]ko [[azaroaren 9]]an, ekialdeko gobernu berriak hiritarrek bidaiatzeko zeuzkaten mugak arinduko zituelako zurrumurrua zabaldu zen. Hori zela eta, [[Berlingo Harresia]]ren aurrean milaka lagun bildu ziren, eta zaindariek ateak ireki behar izan zituzten joan-etorria uzteko. Egoera horrek adoretuta, bi aldeetako alemaniarrek ekin zioten harresia eraitseari zenbait tokitan. Horiek horrela, ekialdeko erregimena eta bi alemanien batasuna heldu ziren azkenean. Kondairak dio [[1989]]ko [[azaroaren 10]]eko goizean bertan —Berlingo Harresiko kontrolguneak ireki eta hamar ordu eskas pasatuta— hasi zirela [[Frankfurt]] eta [[Munich]]eko banku eta korporazioetako bulegoetan ekialdean gauzatu beharreko estrategiak taxutzen<ref name=aa>Danel Agirre, [http://www.berria.eus/paperekoa/2512/005/001/2014-11-02/alemaniako_200_enpresa_handienetatik_bat_ere_ez.htm «Alemaniako 200 enpresa handienetatik bat ere ez»], ''Berria'', 2014-11-02</ref>.
 
[[1990]]eko [[martxoaren 18]]an, Ekialdeko Alemanian hauteskunde askeak egin ziren, herrialde komunista batean egiten ziren lehenak, estatuaren amaiera negoziatuko zuen gobernua osatzeko asmotan. [[Lothar de Maizière]] ministroburua zela, [[Mendebaldeko Alemania]], [[Erresuma Batua]], [[Frantzia]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]] eta [[Sobiet Batasuna]]rekin negoziatu zen birbateratzea. Ekialdeko Alemaniak Mendebaldekoarekin bat egitean [[NATO]]n sartzekoa bazen ere, SESBk hitzartu zuen NATOren tropak ez zirela Ekialdeko Alemanian sartuko.
 
Nazioarte maileko negoziazioez batera, [[maiatzaren 18]]an bi alemanien gobernuek erdibideko ituna izenpetu zuten, uztailaren 1ean hastekoa zen batasuna ekonomia, gizarte maila eta moneta arloetan hain zuzen ere. [[Abuztuaren 23]]an, Ekialdeko Alemaniaren parlamentuak (''Volkskammer'') onetsi zuen Alemaniako Errepublika Federalarekin batzeko proposamena. [[Abuztuaren 31]]n sinatu zuten Birbateratzeko Ituna (''Einigungsvertrag'') bi herrialdeetako agintariek, eta [[irailaren 12]]an Azken Erabakiaren Ituna Alemaniari Dagokionez ([[Bi gehi lauko ituna]]) izenekoa, zeinek burujabetza osoa bueltatzen zien bi estatuei.
 
Alemania batzear zegoela [[Helmut Kohl]] kantziler federalak [[dibisa]] parekotasuna eskaini zion [[Hans Modrow]]i, mugaz bestaldeko bitarteko buruzagiari. Ekialdeko aurreztaileentzat —etxean diru asko zuten batzuek, inbertsio pribaturik ezin baitzuten egin— oso opari eskuzabala zirudien. Kohlek immigrazioa saihestu nahi zuen. Errepublika Demokratikoak babestutako enpresek, aurrezki gabe, [[kapitalismo]] garesti batera inongo babesik gabe jauzi egin behar izan zuten, ordea<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/2507/005/423432/2014-11-02/zure_marko_bat_nire_marko_baten_truke_bi_ahoko_ezpata.htm «Zure marko bat nire marko baten truke: bi ahoko ezpata»], ''Berria'', 2014-11-02</ref>.
 
Ofizialki, [[1990]]eko [[urriaren 3]]an batu zen Alemania, data horretan Ekialdeko Alemaniako bost estatuek ([[Brandenburg]], [[Mecklenburg-Mendebaldeko Pomerania]], [[Saxonia]], [[Saxonia-Anhalt]] eta [[Turingia]]) Alemaniako Errepublika Federalarekin egin baitzuten bat. Batzeko prozesua erraztearren, aldaketa batuk egin dira Alemaniako oinarrizko legean edo konstituzioan. [[1990]]eko [[azaroaren 14]]an, Alemaniako gobernuak [[Polonia]]koarekin hitzartu zuen bien arteko muga [[Oder]]-[[Neisse]] ibaietan behin betiko finkaturik daudela, hortaz, [[Silesia]], [[Ekialdeko Pomerania]], [[Danzig]] eta [[Ekialdeko Prusia]] poloniartzat hartuz. Hurrengo hilabetean [[1933]]z geroztik Alemania osoko estatuetan egin ziren lehenengo hauteskundeak. [[Helmut Kohl]]en koalizio gobernua atera zen irabazle.
 
== Alemania bateratua Helmut Kohlen arabera ==
 
"1990eko urriaren 3an Alemaniako batasuna berregitean ez da Estatu berria jaio, bost Estatu [[federal]] berri eta Berlinen ekialdea Alemaniako Errepublika Federalean sartu dira. Horrela, AEFren bidea hamarkadetan zehar gidatu duten oinarrizko erabakien jarraipena, hau da, azken batean, berriz elkartzea posible egin duten erabakien jarraipena, ziurtatu da: barruan, Zuzenbideko Estatu [[Demokratiko]]a eta merkatuko [[ekonomia]]ren ordena ekonomiko eta soziala aitortzea; eta kanpora begira, Mendebaldeko herri askeen elkartean sartzea."
 
Urtero [[urriaren 3]]an ospatzen da birbateratzearen festa herrialde osoan.
 
===Alemania Ekialdea berritzea===
Ekialdean azken 25 urteetan pilatutako [[inbertsio]] publikoaren guztizkoa 1,3 bilioi eurokoa izan da. [[Hiri]]ak zaharberritu dira, autobideak eraiki, tren sarea zabaldu. Baina 1991tik 1997ra %60 inguru hazi ondoren, ekonomia azkar mantsotu da. Beste eskualdeetan baino [[funtzionario]] gehiago dago; sektore pribatua, berriz, heren bat txikiagoa da. Alemaniako ehun [[lantegi]] handienetako bakar batek ere ez du egoitza ekialdean. Langabeziak tinko jarraitzen du batez besteko nazionala bikoizten: %10,3koa zen [[2013]]an. Errepublika Demokratiko izanikoa ere ez da inola ere homogeneoa. [[Leipzig]], [[Dresden]], [[Jena]] eta [[Erfurt]] hiriak Alemania batu izanaren arrakasta eredutzat erakutsi ohi dira. Beste hainbat eskualdek hamabost urte baino gehiago daramatzate motelduta.
<ref name=aa></ref>.
 
===Ekonomia===
Birbateratzea oso zama astuna izan da Alemaniako ekonomiarentzat, eta hurrengo urteetako garapen ekonomikoa bridatu du. Berlingo Unibertsitate Askearen arabera, 1.5 bilioi euro baina handiagoa izan da birbateratzearen kostu ekonomikoa. Izan ere, bi herrialdeetako moneta zio politikoengatik (isla ekonomikorik izan gabe) parekatzean, ekialdeko industrien lehiakortasuna amildu egin da<ref>[http://www.dw-world.de/dw/article/0,2144,2192882,00.html Alemania: de la reunificación a la globalización]</ref>
. Izan ere, Ekialdeko Alemaniako egitura ekonomikoa [[merkatu ekonomia]]ren azpian jartzean, Estatuaren 14.000 enpresa eta kooperatiba (antzinako herrialdearen ekonomiaren %80) pribatizatu ziren, mendebaldeko ''Treuhandanstalt'' erakundearen ikuskapenean. Sistema berriaren betekizunak direla eta, enpresa ugari desagertu dira, errentagarri suertatzen ez baitziren. Ekialdeko Alemaniaren zorra [[1994]]an funts berezi batera igaro zen, ekialdeko estatuen eta estatu federalean erdibana ordaintzeko. Pribatizazioak erabili izan dira zorra hau kitatzeko.
 
Horren ondorioz, ekialdea industriagabetu da, eta langabeziaren tasa %20ren inguruan mugitzen da. Birbateratzez geroztik, ekialdeko milaka langile migratu dira Mendebaldeko Alemaniara lan bila. Horrek populazio galera garrantzitsua eragin du ekialdean, batik bat prestakuntza handiko lanetarako.
 
[[1990]]ean, oraindik nabarmena zen bi herrialde zirenen buruko barne produktu gordinaren arteko aldea: 9.400 euro, 22.000ren parean. [[2013]]. urteko datu ofizialen arabera, txukuntze aldera egin dute zenbakiek: 24.300 eta 34.100. [[Per capita errenta]]ren zifrak are hobeak dira: 17.700 eurokoa da ekialdean, mendebaldekoaren %84koa. Batez beste eskualde merkeagoa izatearen efektua deskontatuta, Errepublika Demokratiko izanikoan dauden [[lander]]retako biztanleen erosteko ahalmena Errepublika Federala zeneko landerren %89koa da<ref name=aa></ref>.
 
===Neonaziak Ekialdeko Alemanian===
Ekialdeko Alemania azken hamarkadan ezustean hartu duen fenomenoa izan da neonazioena. Neonaziak indar erakustaldiak egiten hasi dira, [[Mecklenburg]], [[Brandenburgon]] eta [[Saxonia]]n batez ere. [[NPD]] ultraeskuineko alderdiak, esaterako, bost eserleku ditu egun Mecklenburgeko parlamentuan (iparraldea). [[2014]]ean, neo[[nazi]]ek etengabe eraso diete [[Siria]]tik eta beste herrialde batzuetatik iristen diren [[errefuxiatu]]en aterpetxeei. Azken burutazioa Alemania osoan «terrorismo salafistaren» aurkako manifestazioak antolatzea izan da. [[2014]]ko [[urriaren 26]]an, dozenaka zauritu eta atxilotu izan ziren [[Kolonia]]ko martxa batean. [[Berlingo Harresia]] erori zela 25 urte igaro dzrela ospatuko zen egunean ([[2014]]ean), ekialdeko ultraeskuineko taldeek iragarri zuten [[Reichsta]]en pareko zelaigunean bilduko zirela<ref name=aa></ref>.
 
===Garraioa===
[[Trena]]ri dagokionez, estatu federalak %100aren jabetza daukan [[Deutsche Bahn]] izeneko enpresa sortu da lehengo mendebaldeko Deutsche Bundesbahn eta ekialdeko Deutsche Reichsbahn enpresak batzeko. [[Hegazkin]] konpainiekin, berriz, mendebaldeko [[Lufthansa]] baino ez dago orain, ekialdeko Interflug enpresa [[1991]]n desagertu baitzen.
 
===Armada===
Ekialdeko armadaren zati bat mendebaldekoan sartu da, Errepublikaren konstituzioari zin egin ondoren. Goi mailako ofizialeria kanporatu da, armada "deskomunizatu" den bitartean. Armamentuaren zati bat hainbat herrialderi saldu edo eman zaie.
 
===Kirola===
Kirolari dagokionez, ekialdeko federazioak desagertu ziren, eta taldeak mendebaldeko txapelketan sartu ziren. [[Futbol]]ean, adibidez, ekialdeko azken txapelketaren lehenengo biak ([[Hansa Rostock]] eta [[Dynamo Dresde]]) [[Bundesliga]]ren lehenengo mailan kokatu ziren (1991/1992 denboraldian 20 talde ziren), eta hirugarrenetik zortzigarrenera bigarren mailan (VfB Leipzig, Chemnitzer FC, FC Carl Zeiss Iéna, FC Rot-Weiss Erfurt , Hallescher FC eta BSV Stahl Brandenburg).
 
==Birbateratzeari buruzko iritzia==
Ekialdeko biztanleen %75ek uste dute prozesua oro har onuragarria izan dela, [[[MDR]] telebistak [[2014]]ko [[urri]]an zabaldutako datuen arabera. Teorian askoz zoriontsuago den mendebaldean, ordea, 25 urte hauen balantzea nabarmen ezkorragoa da: %48k ikusi dituzte onurak<ref name=aa></ref>.
 
Errepublika Demokratikoan bizi izandakoek abantaila immaterialak balioesten dituzte gehien: [[askatasun]] pertsonala eta bidaiatzeko erraztasuna, batez ere. Atzean utzikotakoen artean beste bi sumatzen dituzte faltan. Bostetik laurentzat, [[hezkuntza]] sistema sozialista hobea zen, eta genero berdintasunean egindako aurrerabidea, onena<ref name=aa></ref>.
 
== Ikus, gainera ==
4,650

edits