Ukrainako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
81. lerroa:
 
[[Urriaren 29]]an, [[Ukraina]]ko bi alderdi nagusiek hasi zituzten gobernua osatzeko negoziazioak. Jatseniukek koalizio zabal bat proposatu zuen, berak gidatua. Poroxenkoren Blokeak eskuratu zuen parlamentari gehien. Batkivstxina (Aberria), Samapomitx (Auto laguntza) eta eskuin muturreko Alderdi Erradikalarekin hasi nahi zituen negoziazioak. Jatseniuken ustetan, zilegi zen eskuin muturrarekin bloke zabal bat osatzea. [[Donetskeko Herri Errepublika]]ko lehen ministro Aleksandr Zakhartxenkok adierazi zuen matxinoak gerrarako prestatzen ari zirela, [[Kiev]]ek eremu desmilitarizatua sortzeko akordioa hautsi zuelako<ref>Adrian Garcia, [http://www.berria.eus/paperekoa/1753/017/001/2014-10-30/hasi_da_agintea_hartzeko_lehia.htm «Hasi da agintea hartzeko lehia»], ''Berria'', 2014-10-30</ref>. Bestalde, [[Brusela]]n bildu ziren Ukrainako eta Errusiako ordezkariak, Europako Energia mandatari Gunther Oettingerren bitartekaritzarekin. Bilera aurretik mandataria itxaropentsu zegoen akordioa lortu eta «azken bilera» izateko<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1867/017/422788/2014-10-30/gasaren_inguruan_akordioa_lortzeko_hiru_aldeko_bilera.htm «Gasaren inguruan akordioa lortzeko, hiru aldeko bilera»], ''Berria'', 2014-10-30</ref>.
{{sakontzeko|Errusia eta Ukrainaren arteko gas gatazkatirabira}}
[[Urriaren 31]]ean, Jatseniuk babestu zuen Poroxenkok lehen ministro kargurako<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1851/016/002/2014-11-01/jatseniuk_babestu_du_poroxenkok_lehen_ministro_kargurako.htm «Jatseniuk babestu du Poroxenkok lehen ministro kargurako»], ''Berria'', 2014-11-01</ref>. Egun berean jakin zenez, [[Errusia]]k gas emaria irekiko zuen. Gasaren gerraren azken atala itxi zuten Kievek eta Moskuk, martxora arte. Ukrainak 2.470 milioi euroren zorrak kitatu beharko zituen urte bukaera baino lehen. EBren finantza laguntza izango zuen<ref>Adrian Garcia, [http://www.berria.eus/paperekoa/1753/016/001/2014-11-01/errusiak_gas_emaria_irekiko_du.htm «Errusiak gas emaria irekiko du»], ''Berria'', 2014-11-01</ref>.