Kaskarotenea ikastolaren auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Kaskarotenea ikastolaren auzia''' 2014ko ekainean hasi zen Ziburuko udalaren eta ikastolaren artean. ==Ikastolaren sorrera== 2012ko azaroan, Ziburuko Marinela...
 
47. lerroa:
 
[[Urriaren 21]]ean jakin zenez, 4.300 euroko isuna izango zuen eskolak jarraitzeagatik. Ziburuko ikastolara jo zuen epaitegiko idazkariak, isuna «lehenbailehen» ordain zezatela eskatuz. Auzapezaren «mendekua» dela zion [[Seaska]]k<ref>Oihan Vitoria, [http://www.berria.eus/paperekoa/1872/014/001/2014-10-21/4300_euroko_isuna_eskolan_jarraitzeagatik.htm «4.300 euroko isuna eskolan jarraitzeagatik»], ''Berria'', 2014-10-21</ref>.
 
[[Urriaren 30]]ean, Kaskaroteneari argia kenduta, ikastola hustu beharra berretsi zuen [[Guy Poulou]]k. Ziburuko auzapezak zioen kontua justizia erabaki baten aplikatzea zela. Gurasoei zien egozten egoera blokeatuaren erantzukizuna, berak proposamenak egin zituelako<ref>Nora Arbelbide, [http://www.berria.eus/paperekoa/1791/006/001/2014-10-31/kaskaroteneari_argia_kenduta_ikastola_hustu_beharra_berretsi_du_guy_poulouk.htm «Kaskaroteneari argia kenduta, ikastola hustu beharra berretsi du Guy Poulouk»], ''Berria'', 2014-10-31</ref>. Iñaki Ibarloza Ziburuko hautetsiak ([[EAJ]]) honako adierazpenak egin zituen: «Dimititzea problemari eskapu egitea da; ez dut asmo hori». Guy Poulou auzapezaren taldean zegoen, baina adierazia zion sostengua ikastolari. Justiziaren erabakia hor zegoela ere nabarmendu zuen: «Ni ezin naiz nire borondatez justizia baten kontra izan»<ref>N. A., [http://www.berria.eus/paperekoa/1812/006/423210/2014-10-31/dimititzea_problemari_eskapu_egitea_da_ez_dut_asmo_hori.htm ««Dimititzea problemari eskapu egitea da; ez dut asmo hori»»], ''Berria'', 2014-10-31</ref>.
 
==Erreferentziak==