Púnica operazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
40. lerroa:
Egun berean, ustelkeriak [[Mariano Rajoy]] “setiatu” egin zuela azpimarratu zuen [[Pedro Sanchez]] PSOEko idazkari nagusiak. Barkamena eskatzearekin batera, PPn izandako ustelkeria kasuen aurrean “zorrotz” jokatzeko eskatu zion sozialisten buruzagiak Rajoyri. [[Cayo Lara]]k, bestalde, Espainiako presidenteari “beste alde batera begiratzeari” uzteko eskatu zion. Dimisioa emateko, Gorteak desegiteko eta ustelkeriaren inguruan azalpenak emateko ere eskatu zion [[Izquierda Unida]]ko bozeramaileak. Mariano Rajoy presidenteak azpimarratu zuen politikagintza oso lan "noblea" zela<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2680634/pedro-sanchez-ustelkeriak-setiatu-egin-du-mariano-rajoy/ «'Ustelkerian hondoratutako Espainiaren irudia saihestu behar dugu'»], ''EiTB'', 2014-10-29</ref>.
 
[[Urriaren 30]]ean, ustelkeriaz eztabaidatzea galarazi zuen [[PP]]k, gehiengo absolutua erabiliz. Oposizioak saio monografikoa egitea eskatu zion [[Mariano Rajoy]] presidenteari, baina popularrek euren botoak erabili zituzten proposamena bertan behera uzteko<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2683534/ustelkeriaz-eztabaidatzea-galarazi-du-ppk-gehiengo-absolutua-erabiliz/ «Ustelkeriaz eztabaidatzea galarazi du PPk, gehiengo absolutua erabiliz»], ''EiTB'', 2014-10-30</ref>. Egun berean, Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak adierazi zuen ez zegoela inpunitaterik ustelkeria politikoaren aurrean, eta egiten zuenak ordaindu egiten zuela. Espainiako Gobernu presidenteak iragarri zuenez, biharko Ministro Kontseiluan ustelkeriari aurre egiteko neurriak onartuko zituzten<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2685914/ustelkeria-espainia--rajoy-egiten-duenak-ordaindu-egiten-du/ «Rajoy: 'Ez dago inpunitaterik, egiten duenak ordaindu egiten du'»], ''EiTB'', 2014-10-30</ref>.
 
==Kanpo loturak==