Connemara gure bihotzetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
61. lerroa:
=== Dingle ===
 
Bere egunerokoan azaltzen duenez, kostaldean dagoen [[Dingle]] hirira heltzen da Eider ijito familia baten karabanan. Bertan amesten duen Irlandaren arrastoak aurkitzen hasten da, hango paisaiak bizikletaz dastatuz eta bertako jendearekin hizketan. Gauez aterpeko jendearekin parranda egitera joaten da. Taberna batean, Rociok Killarneyn ezaguturiko koadrilakoa den Duncan eta Ralph hurbiltzen zaizkio. Ipar Irlandakoak dira eta gazteak drogetatik urruntzeko jarduerak antolatzen dituen talde batean aritzen dira. EiderEiderrek ez ditu oso gogoko. Bapatean, borroka sortzen da Eiderren aterpekideen eta Duncanen lagunen artean, baina berehala bukatzen da. Biharamonean, Dingleko uretan dabilen [[izurde]] famatua ikusi nahian abiatzen da, baina ezin. Ondoren, Irlandako politikari buruzko hitzaldi baten iragarkia irakurtzen du. Hara joatea erabaki eta paseatzen duen bitartean, bezperako Ralph inguratzen zaio ligatzeko ustezko asmoarekin, baina Eiderrek pikutara bidaltzen du. Hitzaldiaren ordua iritsita, bertan behera geratzen dela ematen da aditzera, bertan egon daitekeen [[bonba]] bat dela eta, Irlanda askearen aurkakoak diren orangista izenekoak jarritakoa. Irtenbide moduan, hitzaldiko beste lagunekin ondoko taberna batean egingo dutela adosten da. Berehala, bonba lehertu egiten da. Eiderrek IRA erakundearekiko jakinmin eta lilura aipatzen du, egunerokoaren atalari bukaera emateko.
 
Egunerokoaren zati hau irakurri ondoren, Txemaren etxipena areagotu egiten da. Ia ez daki zertarako etorri den Irlandara, bertan ezagutzen ez zuen Eider bat aurkitu eta batera liluratzen ez duen lurralde batean baitago. Taberna batean, Eiderrekin hizketan hasten da bere baitan, bere burua engainatuta ibili dela eta inoiz bikote bat osatu ez zutela aitortuz eta Eiderrenganako gorrotora lerratuz. Azkenean, guztiz mozkortuta, Eider madarikatu, edalontzi bat bota eta tabernako ispilua puskatzen du.
71. lerroa:
Herritik gertu dauden itsas labar ikusgarrietara joaten da Txema eta amildegiaren parean, bidaian zehar Eiderren errealitatea argitzen jarraitzeak pena merezi duen pentsatzen du, suizidioaren ideia buruan. Azkenean, konortea galdu eta erori egiten da.
 
=== Connemara Gure BIhotzetanBihotzetan ===
 
Amildegira erortzeko zorian, inguruko turisten laguntza jasotzen du eta beraiekin Galway hirira joatea eskaintzen diote euren autobusean. Autobus barruko giroaz gogaiturik helduko da Galway hirira. Hiria gogoko izan arren, berehala taxi bat hartu eta [[Connemara]]ko herri nagusira joateko eskatzen dio. Bideko paisaiak zoragarriak izan arren, lo egiten du bidaia. Clifdenera heltzean, aterpetxera doa zuzenean. Bertan, ireki ezin duen fitxategia zabaltzea lortzen du azkenik, ''Connemara'' pasahitza sartuz.