Udalbiltza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
61. lerroa:
 
Batzarrean jakinarazi zen Iparraldeko 108 kide zituela bere baitan. Udalbiltza 1999an sortu zenean, Ipar Euskal Herriko 30 hautetsik eman zuten atxikimendua. [[Lapurdi]]koak 68 ziren, [[Zuberoa]]koak 22 eta Nafarroa Beherekoak 18. Biltzarrak 1.471 udalbiltzakide zituen ; haietatik 183, alkateak ziren. ''Kohesioa'' zen urte politikorako Udalbiltzak hautaturiko hitza. Kohesioa lurralde, herritar eta udalerrien artean. 2014rako 592.120 euroko aurrekontua zeukan<ref>Enekoitz Esnaola, [http://www.berria.eus/paperekoa/2124/010/001/2014-10-05/iparraldearekin_nazionalagoa.htm «Iparraldearekin, «nazionalagoa»»], ''Berria'', 2014-10-05</ref>. Udalbiltzak [[Uztaritze]]n egindako batzarrak honako ildoak onartu zituen urte politiko berrirako: lurraldeen eta herritarren kohesioa, senidetzeak (Hurbiltzen programa), aniztasuna, udalerrien arteko ezagutza, eskualde baztertuenen garapena, [[Pirinioak]], ikerbiltza programa, Nazio Eraikuntzaren Behatokia, Erri Gora, [[euskara]] eta euskal kultura, ikurrak eta nazioartea<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/2144/010/415271/2014-10-05/ildoak.htm «Ildoak»], ''Berria'', 2014-10-05</ref>.
 
[[Urriaren 28]]an, Udalbiltza diruz lagundu zuten udalen aurkako helegiteak jarri zituen Urkijok. Hemezortzi udalek jasoa zuren Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren helegitea, eta biltzarrak salatu zuen posible zela "beste askok jasotzea". "Udalbiltza arlo ekonomikoan ito nahian dabil" adierazi zuten<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/97159/udalbiltza_diruz_lagundu_duten_udalen_aurkako_helegiteak_jarri_ditu_urkijok.htm «Udalbiltza diruz lagundu duten udalen aurkako helegiteak jarri ditu Urkijok»], ''EiTB'', 2014-10-28</ref>.
 
== Ikus, gainera ==