Ukraina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
57. lerroa:
 
Ukrainak [[klima kontinental]] [[klima epel|epela]] du, nahiz eta [[klima mediterraneo]]a ere aurkitu Krimea hegoaldeko kostaldean. [[Euri]] kopurua desberdina da oso eskualdearen arabera, handiena ipar eta mendebaldean eta txikiena hego eta ekialdean. Mendebaldeko Ukrainak 1.200 mm jasotzen du urteko eta [[Krimeako penintsula|Krimea]]k 400 mm inguru. Kostaldetik urrundu ahala, [[negu]]ak epeletik oso hotzera aldatzen dira. Batez besteko [[tenperatura]] 5.5–7 [[Celsius gradu|°C]] da iparraldean eta 11–13 Â°C hegoaldean.
 
==Biztanleak==
Herrialdearen ekialdean batez ere errusiarrak bizi dira (% 22), mendebaldeak, berriz, harreman handiagoa du [[Europa]]rekin. [[Sobietar Batasuna]] ohiko gainerako errepublika gehienetan bezala, Ukrainan biztanle kopurua asko jaitsi da azken hamarraldietan: bi milioi biztanle galdu ditu bost urtetan, bizi mailaren jaitsieraren eta haur heriotza tasaren igoeraren ondorioz. Osasun zerbitzuak, garai batean ezin hobeak, beherantz doaz, eta difteria eta tuberkulosiak jotako gaixoak, aldiz, gora. [[Emigrazio]]a asko hazi da azken urteetan.
 
===Etniak===
Etnia nagusiak hauexek dira hurrenez hurren: ukrainarrak, % 73,3; errusiarrak, % 21,1; juduak, % 1,6; bielorrusiarrak, % 0,8; besteak, % 3,2.
 
===Erlijioa===
Erlijio nagusia [[kristau ortodoxo]]a da.
 
==Ekonomia==
Lurraldearen hiru laurdenak hartzen dituzten lur beltzen emankortasun handia dela eta, urteetan [[nekazaritza]]ra bideratua egon zen Ukrainako [[ekonomia]], baina gaur egun meagintzak eta industriak nekazaritzak adinako garrantzia dute. Kopuruari dagokionez, lantzen diren gai nagusiak garia, ekilorea, patata eta, munduan gehien ekoizten duen herria baita, batez ere azukre erremolatxa dira. Baina gai horiez gainera garagarra, artoa, zekalea, oloa, artatxikia, lihoa, kalamua, tabakoa, meloiak, barazkiak, fruitu arbolak, mahastiak eta kotoia ere lantzen dira.
 
[[Abere]] hazkuntzak ere garrantzi handia du: behiak, zerriak, zaldiak, ardiak eta ahuntzak. Baina lurraldeko baliabide nagusiak meak dira: manganesoa ([[Nikopol]]), burdina ([[Krivoi Rog]]), harrikatza ([[Donbass]]), petrolioa eta gas naturala, uranioa, sufrea, fosforita eta grafitoa, besteak beste. Baliabide horiek oso industria handia bideratu dute, [[Donetsk]] eta [[Dnieper]] ibaien artean gehienbat: siderurgia eta metalurgia, makina lanabesa eta industriako makinak (lokomotibak, traktoreak…), etxeko tresnak (hozkailuak, ikuzgailuak), kimika industria (kokea, mea-ongarriak, azido sulfurikoa), janari industria (azukregintza).
 
Bestalde, [[petrolio]]a eta gasa izateaz gainera argindarra sortzeko baliabide handiak ditu Ukrainak: zentral termikoak hiri nagusietan, argietxe handiak Dnieper ibai arroan, eta [[1975]]. urte inguruan eraikitako zentral nuklearrak ([[Txernobil]], [[Rovno]], [[Voznesensk]]).
 
Gainera, garrantzi handiko portuak ditu, ontziolak eta beste industria batzuk ere dituztenak: [[Zdanov]] eta [[Berdiansk]] [[Azov itsasoa]]n, eta [[Odesa]], [[Kherson]] eta [[Nikolaiev]] Itsaso Beltzean. Bestalde, Ukrainak hiri sare indartsua du: Kievek, hiriburuak, 2,6 milioi biztanle ditu eta bat egiten dute bertan, alde batetik, kulturak eta hezkuntzak (unibertsitatea eta ikerketa guneak) eta bestetik, punta-puntako teknologiak (gune militar-industriala).
 
Ukrainaren industria indartsua eta antzinakoa da, baina [[SESB]]ren eta Errusiaren beharrak asetzeko sortua. Nekazaritza industria garrantzizko sektorea da (esnekiak, haragia); horrez gainera, Ukrainako industriak Sobietar Batasuneko ikatzaren laurdena eta burdinaren erdia eskoizten zituen. Ukrainan 70 milioi [[ikatz]] tona ustiatzen dira gaur egun; 1976an, aldiz, 212 milioi ziren.
 
Industriaren alorrean garrantzi handikoa da eraikuntza mekaniko astuna (lokomotibak, tankeak, misilak); industria kimikoari dagokionez, ongarriak ekoiztera bideratua da batez ere. [[Energia]]ren alorrean, Ukraina energia mendekotasun maila handiko herrialdea bihurtu da, eta horrek azaltzen du, nolabait, gobernuak jartzen dituen eragozpenak [[Txernobil]] ixteko, zentral horrek herrialdeko beharren % 10 asetzen baitu. Errusiako finantza krisiak ondorio larriak izan ditu Ukrainan, 1998. urteaz geroztik batez ere.
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Ukrainako historia}}
=== Historiaurrea ===
[[Kristo]]ren aurretiko 4500 urtearen inguruan, [[neolito]] garaian, giza taldeak ezarriak ziren gaur egun Ukrainak osatzen duen lurraldean. [[Burdin Aroa]]n [[zimeriar]]rak, [[eszita]]k eta [[sarmaziar]]rak bertan egonkortu zirelako aztarnak ere badira<ref>{{erreferentzia |url = http://www.britannica.com/eb/article-9066426 |artikulua = Scythian |entziklopedia = [[Encyclopædia Britannica]]}}</ref>.
 
Kristo aurretik [[VI. mende]]tik aurrera antzinako greziarrek eta erromatarrek, batzuek besteen ondoren, koloniak sortu zituzten eta [[Bizantziar Inperioa]]k ere bere kokaguneak paratu zituen. Tiras, Olbia edota Hermonassa haietariko batzuk izan ziren, Itsas Beltzeko ipar-ekialdeko itsasertzean.
 
=== Kiev (800–1349): Urrezko Aroa ===
[[Fitxategi:Kievan Rus en.jpg|thumb|left|[[Kieveko Rusa]]ren mapa, XI. mendean. Urrezko Aroan Kieveko Rusaren zabalerak egungo Ukrainaz aparte, Errusia eta Bielorrusiako hainbat alde ere bere zituen.]]
 
X. eta XI. mendeetan [[Europa]]ko alde honetan estatu berri baten sorrera eta hedapena gauzatu zen: Kieveko Rusa izan zen eta historialari askoren arabera sasoi horretan mamitu zen ukrainarren nazio-identitatea<ref>{{erreferentzia |url = http://www.bartleby.com/65/ki/KievanRu.html |artikulua = Kievan Rus |entziklopedia = [[The Columbia Encyclopedia]]}}</ref>. Hiriburua [[Kiev]] bera zen, eta testu zaharrei jaramon egiten badiegu sortzaileak [[eskandinavia]]r jatorrikoak ziren, [[barego]]ak hain zuzen ere, egun [[Suedia]] eta [[Danimarka]] diren lurraldeetako aspaldiko biztanleetako batzuk. Denborak aurrera egin ahala bertako eslaviarrekin bat egin zuten, eta asimilatutako jende-multzo hau izan zen Rurik printzearen dinastiaren abiapuntu, Rusaren aurrenekoa. Kieveko Rusa hainbat printzerrik osatu zuten, Kievekoa gailen zelarik, eta Ruriken ondorengo asko berori kontrolatze aldera sator-lan, azpijoko eta borroka etengabean aritu ziren. Kieveko Urrezko Aroak Volodymyr Handiaren erregetza du abiagune (980-1015) eta estatuaren buru zela [[Bizantzio]]tik zetorren [[kristautasun]]ari men egin zion. Haren semeak, Jaroslav Jakintsuak, Kieveko Rusaren aldi bizienari eta garrantsitzuenari ekin zion, bai kulturaren alorrean, bai politikarenean. Gerora deuseztatzea dator, estatuaren zatikatzea. Vladimir Monomakh (1113-1125) erregearen agintepean eta beronen seme Mstislav-enean (1125-1132) ostera ere berpiztu zen Kieveko Rusa. Baina hurbil eta atezuan zebiltzan [[Mongolen Inperioa|mongolak]], zeintzuek [[1240]]an Kiev erabat suntsitu baitzuten<ref>{{erreferentzia |url = https://tspace.library.utoronto.ca/citd/RussianHeritage/4.PEAS/4.L/12.III.5.html |izenburua = The Destruction of Kiev (''Kieveko hondamena'') |lana = University of Toronto's Research Repository}}</ref>.
 
=== Kanpoko herrialdeen menpe (1349-1914) ===
Mongolek hankaz gora jarritako Rusaren deuseztatzeak printzerri biren nagusitasun aldiari eman zion bide: Halych eta Volhynia. Zenbait urteren buruan bat egin zuten, estatu egituratik hurbil antzean.
[[Fitxategi:Rzeczpospolita2nar.png|thumb|left|Mongolen inbasioen ondoren Ukraina kanpoko herrien zuzendaritzapean bizi izan zen. XIV. mendetik XVII.era [[Lituania]] eta [[Polonia]]ren menpe. Batzuen zein besteen eraginpide handiago edo txikiagoa denbora tarte horretan partekatua izan zen.]]
[[Lublin]]eko batasunaren ondoren ([[1569]]), [[Polonia]]ko erresumak gero eta eragin handiagoa zuen Ukrainako lurraldeetan; aldi berean katolizismoaren sarbidea sakonagoa izan zen, goiko estamentuetakoek horretarako aukera eman ziotelako. Herri xehea, berriz, [[kosako]]ei begira jarri zen, ortodoxiari estu eusten ziotelako. XVII. mendearen erdi aldean kosakoen eraginpeko sasi-estatua sortu zen [[Dnieper]] ibaiaren ertzetan, Ukrainako erdi-hegoaldean. [[Zaporijiako kosakoak]] ziren, eta poloniarren estatuari honako eskabideak egin zizkioten: errepresentazio politikoa izatea Poloniako erresuman eta ortodoxia onartzea. Ez zuten halakorik lortu eta, ondorioz, [[Errusia]]ko monarkiaren laguntza bilatzen hasi ziren. 1648an [[Bohdan Khmelnytsky]]k poloniarren aurkako matxinada gidatu zuen, [[Khmelnytskyren matxinada]] izan zena alegia, 1654ra arte iraungo duena: kosakoen nobleziak bultzatutako iraultza denari, laborariak, eliza ortodoxoa eta burgesia atxikiko zaizkio. Ordutik aurrera Errusiaren eraginpean sartuko dira Ukrainako lurraldeetako asko, poloniarren indarra ahulduz joan zen heinean.
 
XVIII. mendearen amaieran Poloniako lurraldeak bestela antolatu ziren, inguruko herriek bere egin zituztelako (Prusia, Habsburgotarren etxea eta Errusia). Ukrainako sartaldea [[Austria]]ren menpe geratu zen; gainontzeko lurrak Errusiak bereganatu zituen. Baina gauzek lehengo modura jaraitu zuten: kosakoek amets zuten autonomia ez zen inolaz ere gauzatu, eta errusiarrek behiala polakoek ezarritako kontrolari eutsi zioten. Tsarismoaren azken urteetan lurraldearen errusifikazioari areago ekingo zaio: [[ukrainera]] debekatu ere egin zuten<ref name=censor>{{erreferentzia |url = http://findarticles.com/p/articles/mi_qa3763/is_200703/ai_n19433957 |izenburua = Valuev Circular and Censorship of Ukrainian Publications in the Russian Empire (1863-1876) |sartze-data = 2007-12-16 |egilea = Remy, Johannes |data = 2007 |argitaletxea = findarticles.com |lana = Canadian Slavonic Papers}}</ref>.
 
=== Lehen Mundu Gerra eta Errusiar Iraultza: 1914-1922 ===
[[Lehen Mundu Gerra]] hasi orduko Ukrainako sartaldeko lurrak Austriaren menpe zeuden, eta enparauak Errusiaren kontrolpean. [[Austria-Hungaria]]ko erresumak [[Ukrainako Legioa]] eratu zuen [[Errusiar Inperioa]]ren aurka jarduteko. Legio hau [[Ukrainako Armada Galiziarra]]ren sorburua izan zen, [[boltxebike]] zein poloniarrien aurka arituko dena hurrengo urteetan (1919-1923). Halarik ere, Lehen Mundu Gerrak Austria-Hungaria eta Errusiako inperioen itzaltzea ekarri zuen, eta aldi berean Ukrainako autodeterminaziorako aldarria. Testu inguru horretan, 1917-1920 bitartean, estatu itxura hartu nahi izan zuten hainbat saio izan ziren. Errusiako lurraldeetan honako hauek izan ziren: ''Ukrainako Herri Errepublika'', ''[[Ukrainako Hetmanatoa]]'', eta boltxebikeen aldeko ''Ukrainako Errepublika Sozialista Sobietarra''. Sartaldeko lurretan, berriz, ''Mendebaldeko Ukrainako Herri Errepublika'' antolatu zen. Tarte horretan ere [[Nestor Makhno]] anarkistak hegoaldean ''Ukrainako Iraultzarako Armada'' delakoa gidatu zuen<ref>{{erreferentzia |url = http://www.encyclopediaofukraine.com/display.asp?linkPath=pages\M\A\MakhnoNestor.htm |artikulua = Makhno, Nestor |egilea = Cipko, Serge |sartze-data = 2008-01-17 |entziklopedia = Encyclopedia of Ukraine}}</ref>.
 
[[1921]]eko [[martxoaren 18]]an [[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa]]k eta [[Polonia]]ko gobernuak [[Rigako Ituna]] sinatu zuten. Haren arabera Ukrainako mendebaldea Poloniari zegokion; Poloniak, aldiz, [[Ukrainako Errepublika Sozialista Sobietarra]]ren izaera onartu zuen. Berau, 1922ko abenduan [[Sobiet Batasuna]] eratzean, atxikiko zen errepubliketako bat izan zen.
 
=== Aro Garaikidea ===
[[1986]]ko [[apirilaren 26]]an [[Txernobilgo hondamendia]] gertatu zen Txernobil hirian. Historiako [[istripu nuklear]]rik larriena izan zen, [[INES]] (''International Nuclear Event Scale'') eskalan 7. mailan kokatzen delarik (denetan handiena).
 
== Hizkuntzak ==
[[Fitxategi:Ukraine_census_2001_Ukrainian.svg|thumb|Ukrainera ama-hizkuntza dutenen mapa, 2001eko erroldaren arabera]]
Ukrainako konstituzioaren arabera, [[ukrainera]] da errepublikaren hizkuntza ofiziala. Hala ere, arrazoi historikoek izan duten eragina dela medio, [[errusiera]] asko hitz egiten da errepublikaren ekialdean eta hegoaldean (gogoratu behar da eremu horiek Errusia eta [[SESB]]ren menpe egon direla azken mendeetan)
 
Tsarren inperioak errusiartze politika zorrotza ezarri zuen Ukrainako eremu zabaletan, eta bertako hizkuntza autoktonoa debekatu.
 
Ukrainera nagusi da herrialdearen mendebaldean eta erdialdean. Hiriburuan (Kiev-en), aldiz, errusiera ukrainerari gailentzen zaio kalean, nahiz eta Kiev inguruko landa eremuetan ukrainera nagusi izan.
 
2001eko erroldaren arabera, biztanleriaren %67,5ek ukrainera bere ama-hizkuntza zela zioen, eta %29,6 errusiera. Bi hizkuntza hauetaz gain, Krimeako errepublika autonomoan biztanleriaren %13ak tatariar hizkuntzaz ([[tatarera]]z) hitz egiten du.
 
Azpimarratu behar da ukrainera ama-hizkuntza dutenen gehiengoak errusiera ere bigarren hizkuntza modura erabiltzen duela.
 
Independentzia eskuratu ostean (1991ean) ukrainar agintariek ukraineraren aldeko neurriak ezarri zituzten errepublika berrian, errusieraren kaltean. Horrek hizkuntza-borroka eta liskarrak sortu zituen errepublikaren hegoaldean zein ekialdean
 
== Banaketa administratiboa ==
171 ⟶ 108 lerroa:
* [[Sebastopol|Sebastopol Hiria]] (''de facto'' Errusiaren zati)
|}
 
==Politika==
{{sakontzeko|Ukrainako alderdi politikoak}}
 
==Ekonomia==
Lurraldearen hiru laurdenak hartzen dituzten lur beltzen emankortasun handia dela eta, urteetan [[nekazaritza]]ra bideratua egon zen Ukrainako [[ekonomia]], baina gaur egun meagintzak eta industriak nekazaritzak adinako garrantzia dute. Kopuruari dagokionez, lantzen diren gai nagusiak garia, ekilorea, patata eta, munduan gehien ekoizten duen herria baita, batez ere azukre erremolatxa dira. Baina gai horiez gainera garagarra, artoa, zekalea, oloa, artatxikia, lihoa, kalamua, tabakoa, meloiak, barazkiak, fruitu arbolak, mahastiak eta kotoia ere lantzen dira.
 
[[Abere]] hazkuntzak ere garrantzi handia du: behiak, zerriak, zaldiak, ardiak eta ahuntzak. Baina lurraldeko baliabide nagusiak meak dira: manganesoa ([[Nikopol]]), burdina ([[Krivoi Rog]]), harrikatza ([[Donbass]]), petrolioa eta gas naturala, uranioa, sufrea, fosforita eta grafitoa, besteak beste. Baliabide horiek oso industria handia bideratu dute, [[Donetsk]] eta [[Dnieper]] ibaien artean gehienbat: siderurgia eta metalurgia, makina lanabesa eta industriako makinak (lokomotibak, traktoreak…), etxeko tresnak (hozkailuak, ikuzgailuak), kimika industria (kokea, mea-ongarriak, azido sulfurikoa), janari industria (azukregintza).
 
Bestalde, [[petrolio]]a eta gasa izateaz gainera argindarra sortzeko baliabide handiak ditu Ukrainak: zentral termikoak hiri nagusietan, argietxe handiak Dnieper ibai arroan, eta [[1975]]. urte inguruan eraikitako zentral nuklearrak ([[Txernobil]], [[Rovno]], [[Voznesensk]]).
 
Gainera, garrantzi handiko portuak ditu, ontziolak eta beste industria batzuk ere dituztenak: [[Zdanov]] eta [[Berdiansk]] [[Azov itsasoa]]n, eta [[Odesa]], [[Kherson]] eta [[Nikolaiev]] Itsaso Beltzean. Bestalde, Ukrainak hiri sare indartsua du: Kievek, hiriburuak, 2,6 milioi biztanle ditu eta bat egiten dute bertan, alde batetik, kulturak eta hezkuntzak (unibertsitatea eta ikerketa guneak) eta bestetik, punta-puntako teknologiak (gune militar-industriala).
 
Ukrainaren industria indartsua eta antzinakoa da, baina [[SESB]]ren eta Errusiaren beharrak asetzeko sortua. Nekazaritza industria garrantzizko sektorea da (esnekiak, haragia); horrez gainera, Ukrainako industriak Sobietar Batasuneko ikatzaren laurdena eta burdinaren erdia eskoizten zituen. Ukrainan 70 milioi [[ikatz]] tona ustiatzen dira gaur egun; 1976an, aldiz, 212 milioi ziren.
 
Industriaren alorrean garrantzi handikoa da eraikuntza mekaniko astuna (lokomotibak, tankeak, misilak); industria kimikoari dagokionez, ongarriak ekoiztera bideratua da batez ere. [[Energia]]ren alorrean, Ukraina energia mendekotasun maila handiko herrialdea bihurtu da, eta horrek azaltzen du, nolabait, gobernuak jartzen dituen eragozpenak [[Txernobil]] ixteko, zentral horrek herrialdeko beharren % 10 asetzen baitu. Errusiako finantza krisiak ondorio larriak izan ditu Ukrainan, 1998. urteaz geroztik batez ere.
 
==Biztanleak==
Herrialdearen ekialdean batez ere errusiarrak bizi dira (% 22), mendebaldeak, berriz, harreman handiagoa du [[Europa]]rekin. [[Sobietar Batasuna]] ohiko gainerako errepublika gehienetan bezala, Ukrainan biztanle kopurua asko jaitsi da azken hamarraldietan: bi milioi biztanle galdu ditu bost urtetan, bizi mailaren jaitsieraren eta haur heriotza tasaren igoeraren ondorioz. Osasun zerbitzuak, garai batean ezin hobeak, beherantz doaz, eta difteria eta tuberkulosiak jotako gaixoak, aldiz, gora. [[Emigrazio]]a asko hazi da azken urteetan.
 
===Etniak===
Etnia nagusiak hauexek dira hurrenez hurren: ukrainarrak, % 73,3; errusiarrak, % 21,1; juduak, % 1,6; bielorrusiarrak, % 0,8; besteak, % 3,2.
 
===Erlijioa===
Erlijio nagusia [[kristau ortodoxo]]a da.
 
== Hizkuntzak ==
[[Fitxategi:Ukraine_census_2001_Ukrainian.svg|thumb|Ukrainera ama-hizkuntza dutenen mapa, 2001eko erroldaren arabera]]
Ukrainako konstituzioaren arabera, [[ukrainera]] da errepublikaren hizkuntza ofiziala. Hala ere, arrazoi historikoek izan duten eragina dela medio, [[errusiera]] asko hitz egiten da errepublikaren ekialdean eta hegoaldean (gogoratu behar da eremu horiek Errusia eta [[SESB]]ren menpe egon direla azken mendeetan)
 
Tsarren inperioak errusiartze politika zorrotza ezarri zuen Ukrainako eremu zabaletan, eta bertako hizkuntza autoktonoa debekatu.
 
Ukrainera nagusi da herrialdearen mendebaldean eta erdialdean. Hiriburuan (Kiev-en), aldiz, errusiera ukrainerari gailentzen zaio kalean, nahiz eta Kiev inguruko landa eremuetan ukrainera nagusi izan.
 
2001eko erroldaren arabera, biztanleriaren %67,5ek ukrainera bere ama-hizkuntza zela zioen, eta %29,6 errusiera. Bi hizkuntza hauetaz gain, Krimeako errepublika autonomoan biztanleriaren %13ak tatariar hizkuntzaz ([[tatarera]]z) hitz egiten du.
 
Azpimarratu behar da ukrainera ama-hizkuntza dutenen gehiengoak errusiera ere bigarren hizkuntza modura erabiltzen duela.
 
Independentzia eskuratu ostean (1991ean) ukrainar agintariek ukraineraren aldeko neurriak ezarri zituzten errepublika berrian, errusieraren kaltean. Horrek hizkuntza-borroka eta liskarrak sortu zituen errepublikaren hegoaldean zein ekialdean
 
== Ukrainar ospetsuak ==
* [[Kasimir Malevitx]] ([[1878]]-[[1935]]), margolari suprematista.