Ukrainako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
75. lerroa:
 
[[Urriaren 14]]an, gobernuak onartua zuen [[Donetsk]] eta [[Luhansk]] eskualdeen zati gehienean ezingo zituztela antolatu, [[gerra]]ren ondorioz. [[Kiev]] hiriburuan ere giroa gaiztotuta zegoen otsailean [[Viktor Janukovitx]] presidentea kargutik kentzeko elkartu ziren alderdien artean. Eskuin muturreko milaka manifestarik Poliziari eraso zioten [[Rada]]ren kanpoko aldean. Istiluen oinarrian [[Svoboda]] eskuin muturreko alderdiak aurkeztutako [[lege]] proposamen bat zegoen. Svobodak nahi zuen ideologia komunista legez kanporatzea eta UPA Ukrainako Armada Matxinoko kideak beteranotzat onartzea. Parlamentuak ez zuen bozkatu proposamena, eta horrek kanpoan bildutakoen haserrea eragin zuen. 50 manifestari atxilotu zituen Poliziak<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/2363/020/001/2014-10-15/bozetara_tentsio_beroan.htm «Bozetara, tentsio beroan»], ''Berria'', 2014-10-15</ref>. [[Urriaren 20]]an, Ukrainak 2.000 milioi euroko mailegua eskatu zion [[Europako Batasuna]]ri, [[Errusia]]rekin zeukan gasaren zorra kitatu ahal izateko. EBk 600 milioi utzi zizkion [[2014]]an<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5201824/019/006/2014-10-22/2000.htm «2.000»], ''Berria'', 2014-10-22</ref>.
 
[[Urriaren 26]]an, Ukrainan bozkaketak ekialdera begira egin zituzten. Alderdi europazaleak indartuko ziren bozetan, bereziki Poroxenko presidentearena. [[Krimea]]ko eta [[Luhansk]] eta [[Donetsk]] eskualdeetako hainbat barruti, ordezkaritzarik gabe zeuden<ref>Adrian Garcia, [http://www.berria.eus/paperekoa/1851/021/001/2014-10-26/bozkatzera_ekialdera_begira.htm «Bozkatzera, ekialdera begira»], ''Berria'', 2014-10-26</ref>.
 
== Erreferentziak ==