Tunisia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85. lerroa:
Konstituziogintzako batzarrak [[errepublika]] aldarrikatu zuen eta 1957an Bourguiba izendatu zuen lehendakari. 1964an frantses kolonoen lurrak nazionalizatu zituzten. Bourguiba lehendakari zenbait aldiz hautatua izan ondoren, 1975ean bizi arterako lehendakari izendatu zuten. Hala eta guztiz, erregimenaren aurkako oposizioa gero eta handiagoa zen eta matxinada zenbait lehertu ziren. 1987an Bourguiba bere kargutik kendu zuten eta Zine al-Abidine [[Ben Ali]] lehen ministroak hartu zuen haren lekua. 1989ko hauteskundeak burujabetasunaz gero aginpidean zen alderdiak irabazi zituen, eta Ben Ali lehendakaria bere karguan berretsi zuten. Hala ere, hauteskunde haietan argi eta garbi ikusi zen Tunisian zegoen polarizazio politikoa: batetik Elkarte Konstituzional Demokratikoa zegoen (RCD), alderdi ofizialista hain zuen, eta bestetik Hezb Ennahda higikunde islamiarra; legez kanpo bazegoen ere, hauteskundeen %15 hartu zuen hautagai independenteen bidez. 1990ean Amnesty International erakundeak Tunisiari buruzko txosten bat aurkeztu zuen, atxilotuek jasaten zituzten torturak salatuz, eta heriotza zigorrak aldatzea eskatuz. Baina Ben Alik zapalkuntzaren aldeko legedia indartzen jarraitu zuen. 1993an lehendakariak oinarrizko eskubideak mugatzen zituen lege bat osatu zuen. Testuinguru horretan, 1994an Ben Alik botoen %99 lortu zuen. Ben Alik ekonomiaren [[liberalizazio]]arekin jarraitu zuen, eta baita gogortasunarekin ere politikaren alorrean. 1999an [[Munduko Diru Funtsa]]k ekonomia erreformak bizkortzeko eskatu zion gobernuari, batez ere pribatizazioak. Azken hauteskundeak (2004an) botoen % 94,5ekin irabazi zituen, baina oposizioak iruzurra salatu zuen berriz ere.
 
2011. urtean izandako matxinadak Ben Ali agintetik kendu zuen. Ondoren, prozesu demokratiko bati ekin zitzaion. [[2014]]ko [[urriaren 26]]an, Tunisiak 2011ko iraultzan demokraziarantz hasitako bidea hauteskunde legegile bidez amaitu behar zuen. [[Nida Tunis]] ezkerreko alderdi laikoa zen faborito inkestetan; [[Ben Ali]]ren garaiko politikari eta enpresariak ere batu zitzaizkion. Baina ez zuen urruti [[Ennahda]] alderdi islamista moderatua<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1835/020/001/2014-10-25/xarma_galdua_eta_polarizazioa.htm «Xarma galdua eta polarizazioa»], ''Berria'', 2014-10-25</ref>. Bestalde, Alerta egoera gorenean zegoen Tunisia, jihadisten mehatxuagatik. [[Ansar al-Xaria (Tunisia)|Ansar al-Xaria]] talde salafistaren jarduna txikiagoa zen Tunisian, [[Estatu Islamikoa]] sortu zenetik. Baina segurtasun indarrak alerta gorenean ziren hauteskundeengatik, bereziki azken egunetan izandako erasoen ondorioz. [[Urriaren 24]]an, bezperatik etxe batean gotortuta zegoen ekintzaile talde baten kontrako operazioan sei pertsona hil zituen —tartean bost emakume— Terrorismoaren aurkako Brigadak<ref>R. Gonzalez, [http://www.berria.eus/paperekoa/1848/021/421332/2014-10-25/alerta_egoera_gorenean_jihadisten_mehatxuagatik.htm «Alerta egoera gorenean, jihadisten mehatxuagatik»], ''Berria'', 2014-10-25</ref>.
 
== Kultura ==