Europako Batzordea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
[[Urriaren 2]]an, Cañeteren interesak zalantzan jarri zituzten Europako sozialistek. Bere familiak [[petrolio]]aren industrian zituen interesei buruz azalpen gehiago ematea eskatu zioten<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2599456/canete--horren-interesak-zalantzan-jarri-dituzte-europako-sozialistek/ «Cañeteren interesak zalantzan jarri dituzte Europako sozialistek»], ''EiTB'', 2014-10-02</ref>.
 
[[Urriaren 22]]an, Juncker buru zuen Europako Batzordeari oniritzia eman zion Parlamentuak. Aldeko 423 boto jaso zituen batzordeak. Komisarioek azaroan hartu zuten kargua<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/96967/juncker_buru_duen_europako_batzordeari_oniritzia_eman_dio_parlamentuak.htm «Juncker buru duen Europako Batzordeari oniritzia eman dio Parlamentuak»], ''Berria'', 2014-10-22</ref>. [[Urriaren 23]]an, Europako Batzordeko kideek bilkura egin zuten [[Paris]]en. Aldaketa klimatikoari buruzko proposamen «handizale» baten beharra nabarmendu zuten sozialdemokratek, gas isurien %40 urritzea eskatuko zutela erantsiz. Urtea bukatu aurretik akordioa lortzea espero zuten<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5002650/015/004/2014-10-24/klima_aldaketari_aurre_egiteko_gas_isuriak_40_gutxitzea_galdeginen_dute.htm «Klima aldaketari aurre egiteko, gas isuriak %40 gutxitzea galdeginen dute»], ''Berria'', 2014-10-24</ref>.
 
== Erreferentziak ==