Islamaren bost euskarriak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 51 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q176770 orrian
No edit summary
1. lerroa:
'''Islamaren bost euskarriak''' ([[arabiera]]z: أركان الإسلام, ''arkān-al-Islām'' edo أركان الدين, arkān ad-dīn "erlijioaren euskarriak") [[Islam]]aren bost ekintza nagusiak dira, [[Sunismo|sunientzat]] derrigorrezkoak direnak<ref name="Oxford">{{Erreferentzia |url=http://www.oxfordislamicstudies.com/article/opr/t125/e1859?_hi=17&_pos=3 |izenburua=Pillars of Islam |bilduma=Oxford Centre for Islamic Studies|argitaletxea=[[Oxfordeko Unibertsitatea]]}}</ref>. Mahoma hil zenean, haren jarraitzaileek beharrezkotzat jo zuten islamaren oinarriak edo funtsak finkatzea, fededun guztiek haiek bete zitzaten. Funts edo oinarri haiei islamaren bost zutabeak (arkan) deitu zitzaien. Beste adar batzuk (jariyarrak, adibidez) seigarren zutabe bat gehitzen ahalegindu ziren, [[Yihad]] edo gerra santuarena, alegia, baina ez zuten lortu.
 
[[Koran]]en arabera gurtzaren esparrua eta fedearekiko norbaiten atxikimendua azaltzeko modua dira. Hona hemen euskarriak<ref name="CIA">{{Erreferentzia|url=https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/fields/2122.html |izenburua=Religions |bilduma=The World Factbook |argitaletxea=[[CIA|Central Intelligence Agency]] |urtea=2010}}</ref>:
# '''Fede edo sinesmen aitorpena (''[[shahada]]'')'''. “Ez da Alaz beste Jainkorik, eta Mahoma da haren profeta” esapidea funtsezkoa da islamiarren artean. Horregatik, [[fede]]dunak bizitzan behin gutxienez esan behar du argi eta garbi, eta zer esaten duen ongi jabetuz; dena den, islamiarrek oso sarri erabiltzen dute esapide hori eta garrantzi handiko ospakizun eta gertaera guztietan errepikatzen dute. Bestetik, [[Mahoma]] Alak argitutako profeta dela aitortu eta [[Koran]] liburu sakratuko irakaspenak onartzen dituzte: sinesten dute Jainko sortzaile bakarra dela, hark aingeruak eta profetak bidali dituela (Adan, Abraham, Moises, Jesu Kristo eta Mahoma), gizona hil ondoren berpizten dela, azken epaia izango dela eta beste bizian saria dagoela prestu eta zuzen jokatu dutenentzat.
# Fedearen profesioa (''[[shahada]]''),
# '''Eguneroko bost otoitzak (''[[salat]]'')'''. Otoitzak erritu, gorputz jarrera eta hitz jakin batzuk ditu, eta islamiarrak egunean bost bider egin behar ditu horiek [[Meka]] aldera begiratuz; egunsentian, eguerdian, arratsaldeko hirurak eta bostak bitartean, arratsaldean eguzkia ezkutatu baino lehen, eta, azkenik, gauean. [[Islam]]ean ez dago liturgiarik, ezta apaizik ere; berez, predikatzaileak, eta otoitza gidatzen duten arduradunak (imanak) baizik ez daude, eta mezkitatik otoitzera dei egiten dutenak (muezinak); ostiraletan egiten da otoitza mezkitan eta aurretik imanak sermoi edo hitzaldi bat esaten du politikari, gizarteari eta moralari buruz.
# Eguneroko bost otoitzak (''[[salat]]''),
# '''Baraua [[Ramadan]]en zehar (''[[sawm]]'')'''. [[Ramadan]] garaian (musulmanen egutegiko bederatzigarren hilabetean) baraua gorde behar du islamiarrak eguzkia irteten duenetik sartzen den arte. Hala ere, eriek edo bidaiariek atzeratzea badute, ezinbestean. Horrez gainera, hartarako modua dutenek behartsu bat mantendu behar dute.
# Baraua [[Ramadan]]en zehar (''[[sawm]]''),
# '''Legezko limosna (''[[zakāt]]'')'''. Limosna (''zakat'') nor bere dituen ondasunetatik eta diruzalekeriatik garbitzeko modu bat da, eta urteko sari gisa eman behar da, dirutan nahiz bestelako gauzatan. Estatuak bil dezake eta premia askotarako erabiltzea dago; behartsuei emateko, gerrako gatibuak aske uzteko ordainetan, zor handiegiak kitatzeko, gerra santurako, eta hezkuntza eta osasunerako, besteak beste.
# Limosna (''[[zakāt]]''),
# '''[[Meka]]rainoko erromesaldi (''[[hajj]]'')''', bizitzan behin behintzat. Hartarako ahalmena duten islamiar guztiek, bizitzan behin bederen, erromes joan behar dute Mekara urteko azken hilabetean. Erromesak zazpi itzuli eman behar ditu [[Kaaba]] tenpluaren inguruan eta Abrahamen harri beltza ukitu behar du eta musu eman.
Bai [[xiismo|xiitek]] bai [[Sunismo|sunitek]] euskarrien beharrezkotasuna errespetatzen dute<ref>{{Erreferentzia |url=http://www.bbc.co.uk/religion/religions/islam/practices/fivepillars.shtml |izenburua=The Five Pillars of Islam |argitaletxea=[[BBC]]}}</ref>, baina xiitek izen ezberdina erabiltzen dute.
 
== Erreferentziak ==
{{lur | data=2014/10/18}}
{{Erreferentzia zerrenda}}