Elkarrekintza sinboliko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Elkarrekintza sinbolikoa''' soziologiaren teoria nagusietakoa da eta 1930eko hamarkadaren inguruan sortu zen [[Chicagoko Unibertsitatea|Chicagoko Unibertsitatean]]. Lotura handia du mikrosoziologia eta gizarte-psikologiarekin. Bere sorkuntzan eragina izan zuten [[John Dewey]]-ren [[pragmatismo]], [[John Broadus Watson|John Watson]]-en [[konduktismo]] eta [[Georg Simmel]]-en soziologiak. Teoria honen oinarriak [[George Herbert Mead]]-en lanek, eta neurri apalagoan, [[Charles Horton Cooley]]-en eta [[William Isaac Thomas|W.I.Thomas]]-en lanek ezarri zituzten.
 
[[Herbert Blumerrek|Herbert Blumer]], Mead-en ikasle eta jarraitzaile, elkarrekintza sinbolikoaren terminoa 1937an finkatu zuen eta honela azaldu zuen: gizakiek gauzekiko edo besteekiko duten harremana beraien zentzu eta esanahian oinarritzen da. Esanahi hori gizarte elkarrekintzatik sortzen da, eta horri egiten zaion interpretazioak alda dezake<ref name=":0">RITZERRitzer, G.: ''Teoría sociológica contemporánea''. McGrall-Hill. Madril. 1993. 214 or.</ref>.
 
Bi joera nagusien artean lehiatu da historikoki: psikologismoaren erredukzionismoa eta egituraren determinismoa. Bere oinarriak aktoreak, ekintza eta elkarrekintza, prozesu bezala ulerturik, izan dira.
11. lerroa:
 
== Oinarrizko ezaugarriak ==
Elkarrekintza sinbolikoaren alorra bereziki zabala da eta zaila gertatzen da modu bakar batean haren oinarriak finkatzea. Hala ere, zenbait elkarrekintzailek (Blumer, Manis eta Metz, Rose) teoria honen oinarrizko ezaugarriak zerrendatzen saiatu ziren<ref>RITZERRitzer, G.: ''Teoría sociológica contemporánea''. McGrall-Hill. Madril. 1993. 237 or.</ref>:
 
# Gizakiak gauzengan eragiten dute, hain justu, gauza horiei egozten dieten esanahia arabera.
19. lerroa:
Hala, ekintza esanahitik edo zentzutik abiatzen da lehenik, eta esanahia, pertsonen arteko egoeraren araberako elkarrekintzetan osatuz doa, partekatutako hizkuntza-sinboloetan oinarrituriko errealitate elkar subjektibo bati esker. Bigarren printzipio hori bat dator Mead-en pentsamenduarekin. Berarentzat, "esanahien unibertsoa gizarte-talde baten baitan kooperazio eta elkar egokitze prozesu baten bitartez jartzen da agerian"<ref>De Quieros, JM., eta Ziolkowski, M.: '' l'interactionnisme symbolique. ''Rennes. Presse universitaire de Rennes. 1994. 31 or.</ref>. Baino hirugarren printzipioa da elkarrekintza sinbolikoaren ikuskera hobekien erakusten duena eta marko deterministak gainditzen laguntzen duena. Izan ere, interpretazio prozesu hermeneutiko hori da gizabanako bakoitzarentzat zentzu berrien sortzailea, eta horri esker, objektuen esanahia etengabe aldatzen joan daiteke. Gaitasun erreflexibo hori da, subjektuarentzat, eraikitze elkarrekintzailearen oinarria: gizabanakoak bere ekintzak kontrolatzen ditu beragan eraginez, beti ere, bere egoera eta testuinguruaren arabera.
== Metodologia ==
Elkarrekintza sinbolikoak, printzipio teoriko berriekin batera, ekarpen metodologiko batzuk ere egin zituen. Jakitun ziren mundu errealeko pertsonen ekintza eta elkarrekintzaren ikerketa zailtasunak agertzen zituela<ref>Ritzer, G.: ''Teoría sociológica contemporánea''. McGraw-Hill. Mardril. 1993. 256. or.</ref>. Hala, korronte honetako soziologoa saiakerak egin zituzten beren ikerketarako modelo propioak sortzen. Mota guztietako metodoak erabili arren, elkarrekintza sinbolikoaren soziologoek [[metodo kualitatibo|metodo kualitatiboak]] erabili zituzten, adibidez, [[parte hartuzko behaketa]], bi aspektu aztertzeko: 1) gizarte-elkarrekintza eta 2) gizabanakoak berak. Parte hartuzko behaketari esker, ikertzaileak sinboloak eta esanahiak ulertu ditzake, [[Howard S. Becker]]-ek bere ''Art Worlds'' (1982) edo [[Arlie Hochschild]]-ek ''The Managed Heart'' (1983) lanetan erakutsi zuten bezala.<ref name = Marshall>Marshall, G. (1998). [http://www.encyclopedia.com/doc/1O88-symbolicinteractionism.html "symbolic interactionism"]. ''A Dictionary of Sociology''. Encyclopedia.com. Retrieved on: 2011-09-20.</ref>
 
== Ikertzaileak ==