«Leyden ontzi»: berrikuspenen arteko aldeak

374 bytes added ,  Duela 7 urte
ez dago edizio laburpenik
tNo edit summary
No edit summary
 
== Historia ==
Leyden ontziaren ideia bi aldetatik deskubritua izan zen independenteki: Batetik, 1744an Ewald Georg von Kleist zientzialari eta legelari alemaniarrak beirazko ontzi bat aluminiozko paperez bildu zuen eta igurzteko makina batez aluminioa elektrikoki kargatu zuen. Saiakuntza hartan Kleistek deskarga nabarmeta jaso zuen. Bestetik, 1746an eta Kleisten zaiakuntzaren berri izan gabe, [[Pieter van Musschenbroek]] fisikari herbeheretarrak, [[Leidengo Unibertsitatea|Leidengo Unibertsitatean]] lanean zebilerarik, saiakuntza bat burutu zuen urez betetako ontzi batek karga elektrikoak pilatu zitzakeen jakiteko asmoz. Ontzia tapoi edo buxon batez itxita zegoen, zeina metalezko hagaxka batek zeharkatzen baitzuen, uretan murgilduz. Ontzitik kanpo geratzen den hagaxkaren zatira elektrikoki kargatutako eroale bat hurbildu zuen. Saiakeran zehar, Musschenbroeken laguntzaile batek eroalea ontzitik banatu ondoren deskarga elektriko bortitza jaso zuen eskua hagaxkara hurbiltzean.
 
Urtebete beranduago, [[William Watson]] britainiarrak, ontzia [[eztainu|eztainuzko]] xafla batekin bilduz gero deskarga handiagoa ematen zuela ikusi zuen. Aurkikuntza berrien harira, [[Jean Antoine Nollet|Jean Antoine Nolleti]] ura eztainuzko xaflengatik ordezkatzea bururatu zitzaion, Layden ontziari behin betiko diseinua emanez.
2.190

edits