«Das Kapital»: berrikuspenen arteko aldeak

929 bytes added ,  Duela 6 urte
ez dago edizio laburpenik
(img)
{{izenburu etzana}}
'''''Kapitala''''', jatorriko izenburuan '''''Das Kapital''''' edo '''''Das Kapital, Kritik der politischen Ökonomie''''' ([[aleman]]ez {{IPA|das kapiˈtaːl}} ahoskatua) [[Karl Marx]] alemaniar ekonomialariaren obrarik garrantzitsuena da. Hiru aletan argitaratu zen, 1867, 1885 eta 1894. urteetan; azken biak [[Friedrich Engels|Engelsek]] idatzi zituen Marxek idatzitako eskuizkribu batzuen gainean oinarriturik. Obran Marxek sistema kapitalistari buruzko teoria, haren dinamika eta Marxen ustez [[kapitalismo]]ak bere kasa egingo zuen hondamendirako bidea aztertu zituen. ''Das Kapital'' liburuaren parte handi bat ''[[gainbalio]]'' kontzeptuaren gainean dago idatzia. Marxek dioenez, sistema kapitalistan lana, edo Marxek esaten duenez ''[[lan indar]]ra'', [[salgai]]a besterik ez da, eta haren balioa langileak bizitzen jarraitzeko behar dituen produktuak edo ''[[iraupen-bide]]ak'' ekoizteko beharrezkoak diren lan-orduena da. Kapitalistak langilea lan-indarraren balioaren arabera ordaintzen du, nahiz eta langileak ''iraupen-bideak'' ekoizteko baino denbora gehiago erabil dezakeen; hala, langileek ekoizten dituzten produktuek produktu horiek ekoiztuak izateko behar izan dena balio badute, diferentzia bat izango da lan-indarrak lorturiko produktuen balioen eta lan-indarraren balioaren artean; diferentzia horri Marxek ''gainbalio'' esaten dio. Obraren bigarren eta hirugarren aleetan Marxek sistemak oso-osorik hartuta dituen arazoez idazten du: krisi kapitalistei buruz eta kapitalaren interesari buruz besteak beste.
 
== Liburuaren zati aipagarri bat ==
 
≪Eskulanean eta ofizioa, beharginak tresnak darabiltza; fabriketan makinaren zerbitzura dadgo. Lehenengo kasu bietan, langileak berak eragiten du lanbidearen mugimendua, hirugarrenean, ostera, langileak mugdimenduari jarraitu behar dio. Eskulanean langileak mekanismo bizi baten zati dira. Fabrikan eurengandik aparteko mekanismoa dago eta horretara itsasten dira ondorengo bizi gisa. Beti prozesu mekaniko bera errepikatzen duen azkengabeko lan baten oinaze tristeak [[Sisifo]]ren lanaren antza dauka. Lanaren zama, haitza bezala, langile nekatuaren gainera dator etengabe (...).
 
Lan prozesua ezezik kapitala hazteko prozesu den edozein produzio kapitalistatan ezaugarri bera beteko da: langileak lan baldintza ezarri beharrean alderantziz gertatzen da, lan baldintzak berak ezartzen du langilea bere menpe; baina aldaketa horrek makinaria sartzean bihurtzen da benetako errealitate.≫
 
== Kanpo loturak ==
15.000

edits