«West Cork»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes added ,  Duela 6 urte
ez dago edizio laburpenik
Eskualde hau bera osatzen duten urruneko [[penintsula]] basatien edertasunarengatik ezaguna da: [[Beara penintsula]], [[Sheep's Head]] edota [[Mizen Head]], bai eta bertan kokatuta dauden udalerri politengatik ere: [[Clonakilty]], [[Kinsale]] eta [[Rosscarbery]].
 
Eskualde honetara bertaratzeko [[Cork]] hiritik atera eta "The West" edo "West Cork" seinaleak jarraitzea besterik ez dago, ondoren [[Bandon]] udalerrira ailegatu arte, hau Irlanda osoan usadioz ''Gateway to West Cork'' edo ''Mendebaldeko Corkeko AteaAtaria'' ezizenez ezagutua da. Bestalde, [[Carrigaline]] edota [[Macroom]] udalerriak ere eskualde hau ezagutzeko abiapuntu bikainak dira.
 
Bestalde, bai geografikoki muturreko lurraldea denez, nahiz usadioz, eskualde hau [[Irlandar Independentzia Gerra]]n zehar [[irlandar errepublikanismo]] irmoki sustraitua zegoen, [[Irlandako Gerra Zibila]]n ere [[Itun anglo-irlandarra]]ren aurkarien gotorleku izan zen. [[Michael Collins]] bera eskualde honetakoa zen, [[Clonakilty]] inguruko baserri batean jaio baitzen, baina Itun anglo-irlandarraren aldekoa zenez, eta eskualde hartako gehiengoa, behintzat garai hartan, aurka azaldu zenez, berak eskualde hura baketzeko eginiriko bidai batean zehar [[Béal na mBláth]] izeneko pasabidean tiroz hil zuten.
128.153

edits