Elkarrekintza sinboliko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
 
== Jatorri historikoa eta bilakaera ==
Elkarrekintza sinbolikoaren korrontearen oinarrian George Herbert Mead dago. Mead filosofiako irakasle izan zen Chicagoko Unibertsitatean baina soziologia doktoretzako ikaslea asko bere klaseetara etortzen ziren. "Ahozkotasun" hori apunteetan bildu zituzten ikasleek eta horri esker Mead-ek bere obrarik inportanteena argitaratu ahal izan zuen 1934, ''Mind, Self and Society: From the Standpoint of a Social Behaviorist [BuruaAdimena, nortasuna eta gizartea: gizarte-konduktista baten ikuspuntutik]''<ref name=":0" />''.'' Izatez, Mead 1931n hil zen, eta beraz, ikasleengan izan zuen eragina erabakigarria izan bere ideien zabalpenean. Mead-en arabera, pertsonak gizartearen ekoizpenak zirela onartu arren, ekintzaileak eta sortzaileak ere bazirela defenditzen zuen.
 
Herbert Blumer gizarte-eraikitzailea zen eta Dewey-ren eragin zuzena izan zuen; hala, bere teoria fenomenologiatik asko du. Bere ustetan, "ekintzarik gizatiarrena, eta gainera, gehien gizatiartzen zuena, jendearen arteko solasa zen"<ref>Griffin, Emory A. (2006). ''A First Look at Communication Theory''. Boston: McGraw-Hill.</ref>. Elkarrekintza sinbolikoaren teorian eragina izan zuten beste bi teoriko [[Yrjö Engeström]] eta [[David Middleton]] izan ziren. Hauek demostratu zuten elkarrekintza sinbolikoaren ikuspuntua oso eraginkorra zela komunikazio alorreko zenbait lan motetan: "epaitegi baten bistan, osasun zerbitzuan, software deseinuan, laborategi zientifikoetan, telefono bidezko salerosketetan, fabrikatutako sistemen kontrol, mantenu eta konponketan..."<ref>Engestrom, Yrjo, eta Middleton, David: "''Cognition and Communication at Work.''"</ref>. Teoria honi ekarpenak egin zizkioten beste aditu batzuk W.I. Thomas, Park, Lippmann, Horton, Cooley, Znaniecki, Baldwin, Redfield, eta Wirth izan ziren<ref>Blumer, H. (1969) ''Symbolic Interactionism; Perspective and Method''. Englewood Cliffs, NJ: Prentice-Hall</ref>.
 
== Oinarrizko ezaugarriak ==