Erving Goffman: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Ervin Goffman''' (1922ko ekainaren 11n, [[Manville]] ([[Alberta]]), [[Kanada]] – 1982ko azaroaren 19an, [[Filadelfia]], [[Estatu Batuak]]) soziologo eta idazlea, mikrosoziologiaren aitzindaritzat hartzen da. Pertsonen arteko elkarrekintzaren oinarrizko elementuak aztertu zituen, beti talde txikietan zentratuz, garai hartaraino egiten ziren eskala handiko ikerketa soziologiko gehientsuenetatik aldenduz<ref>RITZER, G. (1995): Teoría sociológica comtemporanea, McGraw-Hill.</ref>.
 
Goffman XX. mendeko soziologo nabarietakoen artean kokatu ohi da, [[Max Weber]], [[Emile Durkheim|Durkheim]] eta [[George Herbert Mead|Mead]] bezalakoekin batera. Soziologo horien pausoak oinarritzat hartuz, elkarrekintzaren prozesu mikrosozialak azpimarratuko zituen soziologia batean sakontzen saiatu zen. [[Elkarrekintza sinboliko|Elkarrekintza sinbolikoa]]ren teoriko bezala, bere interes nagusia zera izan zen: esanahiek eta sinboloek, giza-ekintzarengan eta giza-elkarrekintzarengan duten eragina aztertzea.
 
Arte Maisutza titulua 1945ean lortu zuen [[Torontoko Unibertsitatea]]n. Karrera eta doktoretza [[Chicagoko Unibertsitatea]]n egin zituen, 1949an eta 1953an.