Anglikanismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
3. lerroa:
 
== Historia ==
[[XIV. mende]]tik aurrera parlamentu ingelesak mugatu zuen [[Ingalaterra]]k Erromako Aita Santuarekiko zuen mendekotasuna. Joera hori areagotu egin zen [[John Wyclif]]ek bultzaturiko aitasantutzaren aurkako mugimendua («lollards») zela eta. Baina Henrike VIII.aren ekintza batek ekarri zuen benetako zisma: dibortzioa nahi eta Aita Santuak onartu ez ziolarik, Henrike VIII.ak [[Ingalaterrako ElizakoEliza]]ko buruzagi izendatu zuen bere burua ([[1534]]). Erreforma, [[Thomas Cromwell]] bikario nagusiaren laguntzaz garatu zen ([[Lutero]]ren dotrinen kutsu nabarmena duten Hamar Artikuluak, [[1536]]). Katolikoen erantzunaz, Cromwell hil eta protestanteen kontrako esetsaldia hasi zen. [[Eduardo VI.a Ingalaterrakoa|Eduardo VI.aren]] erreinaldian, [[Erreforma anglikanoa]]rekin, Ingalaterrako Elizak hainbat ezaugarri hartu zituen, geroztik haren nortasun anglikanoa eratu dutenak; hartara, ''"Prayer Book"'' ([[1552]]) eta ''"Berrogeitabi Artikuluak"'' ([[1553]], kalbinistak) aldarrikatu ziren ofizialki. [[Maria I.a Ingalaterrakoa|Maria Tudor]] katolikoak Ingalaterra Erromako elizara bildu eta protestanteen kontrako esetsaldiari ekin zion (273 hildako). Ingalaterrako elizak [[Elisabet I.a Ingalaterrakoa|Elisabeth I.aren]] erreinaldian hartu zuen orain arteko eitea. Aldaketa batzuk egin ondoren, ''"Prayer Book"'' eta ''"Berrogeitabi Artikuluak"'' nagusitu ziren ([[1563]]): teologiak kutsu kalbinista hartu bazuen ere, liturgiak eta hierarkiak ezaugarri katolikoak gorde zituzten.
 
[[Britainiar Inperioa]]rekin batera, anglikanismoa munduko beste herrialde batzuetara zabaldu zen: [[Ipar Amerika]], [[Afrika]], [[Asia]], [[Ozeania]]. Horietan sorturiko Eliza autonomoen eta Ingalaterrako Elizaren artean Anglican Communion sortu zuten, gaur egun anglikanismoa ere deitzen dena. Bi oinarri ditu horrek: [[Canterbury]]ko artzapezpikuaren antzinatasuna eta lehentasuna eta XVI. mendean ''"Book of Common Prayer"'' liburuan definituriko irakasbidea eta jardunbidea. [[Lambeth]]eko konferentzia da Komunio Anglikanoaren bateragunerik nabarmenena eta anglikanismoaren adierazpide nagusia.