Beat the Devil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
img
21. lerroa:
| datu gehigarriak =
}}
[[File:Beat the Devil (1953).webm|thumb|thumbtime=2|upright=1.5|''Beat the Devil'']]
'''''Beat the Devil''''' [[John Huston]]ek 1953an ekoiztu eta zuzenduriko filma da, [[Humphrey Bogart]]ek antzeztua. Gidoia Hustonek eta [[Truman Capote]]k osatu zuten, izen bereko eleberrian oinarrituta, lauso bada ere; idazlea James Helvick zen, [[Claud Cockburn]] zinema kritikariaren izengoitia. Aldez aurretik [[Peter Viertel]] eta [[Tony Veiller]] gidoilariek saio bat egin zuten egokitzapena lortze aldera. Huston filmaketari ekiteko prest zegoenean, eta lan taldea ordurako Italian bilduta, ez zuen ontzat eman Viertel eta Veillerren lana. Hortxe agertu zen Capote, eta filmatu ahala idazten jardun zuten biek ala biek, nola amaituko zuten jakin barik ere. Emaitzak prozesua igarri zuen, pelikula nahasia baita ''Beat the Devil''. Hainbat akats agerikoak dira: kontraesanak daude istoriaren bilakaeran eta amaiera bortxatua da oso. Hustonen filmen artean sailkatzen zaila da ''Beat the Devil'', ezaugarritzeko aldian-aldian erabili diren etiketak ez baitira ondo egokitzen: thriller-a? komedia? zinema beltza? Zenbait kritikarik gogora ekarri dute Hustonen beraren [[The Maltese Falcon (1941eko filma)|The Maltese Falcon]], eta beronen eta genero honetako pelikulen parodia bat izan daitekeela diote.