Giuseppe Mazzini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
 
[[File:Giuseppe_Mazzini_bust_in_Cremona.jpg|thumb|right|180px|Brontzezko Mazzini bustoa, ''Lorategiak Publikoa [[Joan Paulo II.a]]'' [[Cremona]].]]
 
[[Genova]]n egin zituen abokatu ikasketak eta bertan aritu zen abokatu, tarteka hainbat aldizkaritan idazten zuela. 1830ean ''[[carbonari]]'' elkartean sartu zen; atxilotu zuten baina alde egin eta [[Marsella]]ra joan zen. ''La Giovane Italia'' elkartea sortu zuen han, 1831n. Italia batu, libre eta errepublika egiturakoa eskaintzen zuen elkarte horren programak. Italiako zenbait estatutako agintariak botatzeko bi matxinada ahalegin egin zituen 1831n eta 1834an, baina ez zitzaizkion nahi bezala atera eta [[Suitza]]ra joan zen bizitzera. 1837an [[Londres]]a aldatu zen. Handik ere lehengoan jarraitu zuen. Frantziako [[1848ko iraultza]]ren ondoren [[Milan]]a joan zen eta heroi gisa hartu zuten. [[Erromako errepublika]]ko hiru agintarietako bat izan zen. Erroma Frantziako gudarosteen eskuetan erori zenean Londresa ihes egin zuen berriro. Best ematxinada batzuetan eta [[Garibaldi]]renetan ere hartu zuen parte. Italia batzeak poz eman zion baina [[monarkia]]ren kontra egon zen beti. Parlamentario ere izan zen, baina ez zen bileretara behin ere joan. 1870ean berriro atxilotu zuten Garibaldiren matxinadan parte hartu zuela salaturik.