Yom Kippurreko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
50. lerroa:
 
Israelek [[1967]]an konkistatutako lurrei esker ([[Egipto]] aldean 250 kilometroko hesi bat, Judeako basamortua eta Golan) defentsarako lurraldeak zituen eta lehen mugimendua arabiarrek egitea utz zezakeen. Eraso horrek, kostu politiko ikaragarria eragingo zien herrialde arabiarrei. [[Sei Eguneko Gerra]] irabazita eta armamentuan nagusi izan da, [[Israel]]ek ez zuen uste arabiarrak benetan eraso handi bat egiteko gai izango zirenik eta israeldarrak ezustean harrapatu zituzten<ref>{{es}}http://www.youtube.com/watch?v=y0iMcavG8tA La gran batalla de los tanques. La batalla de Yom Kippur Youtuben </ref>.
 
== Operazio militarren amaierarako zailtasunak ==
Behin [[Suez]]eko zubia ezarrita, [[Leonid Brezhnev]]ek bazekien arabiar segurtasun indarrak ahulduta zeudela, beraz, [[AEB]]ko presidenteari, [[Nixon]]i suetena lortzen esku hartzeko eskatu zion. [[Urriaren 20]]an [[Henry Kissinger]] [[Mosku]]ra joan zen elkarrizketa larri bat gauzatzera sobietar agintariekin, gerrari amaiera emateko asmotan. Bilera horren fruitua izan zen, [[Egipto]]k lehen aldiz historian, bere tropak [[Suezko kanal]]ean ezarrita zituela onartzea, nahiz eta haratago egon, [[Suez]] eta [[Kairo]] lotzen dituen errepidean zeuden juxtuki. [[Urriaren 21]]ean, [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen]] Segurtasun Kontseiluak, [[AEB]] eta [[Sobietar Batasuna|Sobietar Batasunarekin]] bildu eta ''338. erresoluzioa'' adostu zuten:
# 12 ordu baino lehen operazio militarrak amaitzeko betebeharra, tropak, okupatutako lurraldeetan egon behar zutelarik momentu horretan, hau da [[urriaren 22]]ko 06:00etan.
# Behin su-etena egonda, [[Israel|Israelek]] eta [[Egipto]] eta [[Siria]]k bake prozesu bat negoziatzen hastea.
# Segurtasun kontseiluko 242. bereizmena betetzea.
 
Bereizmena adostu bazuten ere, [[Suez]]en etsatitasunak jarraitu zuen eta, azkenean, [[Israel]]ek [[Egipto]]k hirugarren armada garaitu zuen. Bereizmen berri bat iritsi zen, [[Anwar Sadat|Sadat]] presidentearen eskakizunean. [[Urriaren 21]]eko egoerara itzultzeko eskakizuna egin zuen, baina [[Israel]]ek ez zion jaramonik egin eta gerrarekin jarraitu zuen. [[Sobietar Batasuna]]k hori ikustean, bere tropak [[Mediterraneo itsasoa]]n zabaldu zituen, [[AEB]]ren mehatxupean. [[AEB]]k bere tropa propioak bidaliko zituela esan zuen, [[Israel]]ek bere erasoekin jarraitzen bazuen eta, gainera, [[AEB]]k alerta nuklearra deklaratu zuen, [[NATO]]tik gogor kritikatua izan zena -ez zuten haiekin kontsultatu-.
 
Ekintza militarrak aurrera, [[Egipto]]k [[Itsaso Gorri]]ko sarrera blokeatu zuen. Era berean, Hirugarren Armadari eraso militar bat egiteko agindua eman zion zegoen zulotik ateratzeko. Nazioartean bere iritzia azaladu zuen, ez zuela [[Israel]]ekin bake akordiorik sinatuko honek bere ekintzekin jarraituz gero. [[Siria]] ere estrategiara batu zen. Horrela, [[urriaren 26]]an, [[Egipto]]ko Hirugarren Armadak eraso maniobra bati ekin zion blokeo hartatik irtetzeko, baina ezinezkoa gertatu zitzaion. Egun horretan. [[AEB]]k [[Israel]]i bere ekintza armatuekin bukatzeko agindua eman zion.
 
[[Urriaren 27]]an [[Israel]]ek eta [[Egipto]]k su-etena sinatu zuten. [[Damasko]]tik 100 kilometrora [[Israel]]en tropak aurkitzen ziren.