German Rodriguez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:German Rodriguezen omenezko oroitarria 2007.jpg|thumb|right|250px|German Rodriguezen omenezko oroitarria, 2007]]
 
'''German Rodriguez Saiz''' ([[Iruñea]]n hila, [[1978]]ko [[uztailaren 8]]an, 2723 urterekin) [[1978ko Sanferminak|1978ko Sanferminetan]] poliziak hil zuen 23 urteko gaztea izan zen. Gazte-gaztetik hasi zen militantzia politikoan; ''Hemen eta Han'' mendi taldetik ETA erakundera pasa zen oraindik ikasle zela. Seigarren asanblada gertatu zenean korronte honen alde egin zuen eta hainbat ardura izan zituen sextakoen artean, geroago [[Liga Komunista Iraultzaile]]ra batuko zen erakundean. [[Iruñerria]]n 1973an izan zen [[greba|greba orokorrean]] buru belarri aritu zen eta urte horretako ekainaren 20an lehen aldiz atxilotu zuen poliziak. Hainbat hilabetez preso egon ondoren [[Bilbo]]n ibili zen denbora batez propaganda klandestinoa egiten eta [[Franco]] hiltzean Iruñera bueltatu zen. Buruzagitza politikotik aldendu zen arren, ikasle eta auzo mugimenduetan lanean jarraitu zuen German Rodriguezek.
 
1978ko uztailaren 8an polizia Iruñeko zezen plazara sartu zen amnistiaren aldeko pankarta bat zabaldu zela aitzakia hartuta. Eraso gogor horren ostean istilu larriak izan ziren hirian barrena. German Rodríguez istilu horietan hil zen poliziaren bala batek buruan jo zionean, Karlos III.a etorbidea eta Orreaga kalea gurutzatzen diren lekuan. Hilketa honek eragin nabarmena izan zuen hurrengo egunetan Euskal Herri osoan.