La Hoya: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (- errito + erritu)
48. lerroa:
Zenbait animaliari jaiera berezia ziotela esateko adina arrasto azaldu da, dena den: suge-irudiak, erabiltzen zituzten eskuturrekoetan; abelgorriak, hilarrietan eta jantziak lotzeko belarrietan; oreinaren adarrak, harresiaren oinarrietan.
 
Burezurrari ere jaiera berezia zioten, itxura denez. Hala adierazten du, bederen, etxe baten barruan aurkitu den burezurrak eta beste zenbait lekutan agertu diren burezur-puska landuek, nonbait apaingarri gisa edo erabiltzen zituztenek. Zer sinesmen-modu zuten jakiteko hildakoei buruzko erritoezerrituez baliatu nahi izanda ere, argibide gutxi lortuko genuke, ehortzitako gorpu batzuk azaldu diren arren, adin txikiko haurrenak baitira horiek, eta hilerririk ez baita orain arte aurkitu.
 
Etxe barruan eta horma nagusiaren ondoan ehortzirik agertu dira gorpu horiek. Zenbaiten iritzian, ohitura horrek eragin zuen kristautasuna sartzean indarrean iraun zuen beste ohitura bat, bataiatu gabeko haurrak, kanposantura gabe, baserriko itaxurraren parean ehorztekoa. Helduen bost gorpu bakarrik aurkitu dira guztira; herriak jasan zituen erasoetakoren batean hilak ote diren uste da, kalean agertu baitira bostak: lepoa eta eskuineko besoa moztuta, bat, eta, harrapa ez ziezazkieten edo, inguruan zerri batzuk zituztela, beste bi.