T Tauri izar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 28 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q6232 orrian
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-espektru +espektro)
5. lerroa:
T Tauri izarrak, ikus daitezkeen izarrik gazteenak dira, F, G, K eta M espektro motakoak eta bi [[eguzki masa]] baino [[masa]] txikiagoarekin. Euren azaleko tenperatura, sekuentzia nagusian aurkitzen diren antzeko masadun izarrenen antzerakoa da, baina bere [[argitasun]]a askoz handiagoa da, bere erradioa handiagoa baita. Bere erdiko tenperaturak, ziur aski, erreakzio termonuklearrak hasteko baxuegiak dira. Honen ordez, bere energia iturria, grabitate energiaren askapenean oinarritua dago, izarra, sekuentzia nagusiko izar bat eratzeko uzkurtzen doan heinean, egoera honetara iristen, 10 eta 100 milioi urte eman ditzakeelarik. T Tauri izarrek, [[errotazio periodo]] laburrak dituzte (hamabi egun inguru, gure [[eguzki]]ak hilabete behar duen bitartean), eta oso aktibo eta aldagarriak dira.
 
[[X izpi]] eta irrati uhinen igorpen bizi eta aldagarriak dituzte, eta askok, [[eguzki haize]] oso indartsuak dituzte. Euren espektruekespektroek, gure eguzkiarena eta sekuentzia nagusiko beste izar batzuena baino [[litio]] ugaritasun handiagoa dute, elementu kimiko hau, 2.500.000 gradu kelvinetik gorako tenperaturetan suntsitu egiten baita.
 
Gutxi gora-behera, aztertutako T Tauri izarren erdiak, [[disko zirkumestelar]]rak dituzte, kasu honetan [[disko protoplanetario]] deituak, gure [[Eguzki-sistema]] bezalako [[planeta-sistema|planeta sistemen]] balizko sortzaileak baitira. T Tauri izar gehienak, [[izar bitar|sistema bitarretan]] daude.