Udalbiltza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
56. lerroa:
Udalbiltza berrantolatu asmoz, Donostiako [[Victoria Eugenia Antzokia]]n [[2013]]ko [[martxoaren 2]]an ekitaldia egin zuten Euskal Herriko 600 hautetsitik gora. [[Usurbil]]go alkatea zen [[Mertxe Aizpurua]] hautatu zuten lehendakaritzarako. Berrantolaketak 1.227 hautetsiren (31 Lapurdikoak, 4 Nafarroa Beherekoak, 279 Nafarroa Garaikoak, 392 Bizkaikoak, 100 Arabakoak eta 412 Gipuzkoakoak) eta Euskal Herri osoko 393 udalerriren sostengua izan zuen, haien artean 153 alkaterena.<ref>[http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20130302/udalbiltza-se-reorganiza-hoy-con-la-alcaldesa-de-usurbil-mertxe-aizpurua-al-frente "Udalbiltza se reorganiza hoy con la alcaldesa de Usurbil, Mertxe Aizpurua, al frente"], Naiz.info, 2013ko martxoaren 2a.</ref>
 
2013 bukaeran 1.400 hautetsiren eta 176 alkateren babesa zeukan Udalbiltzak; haien artean [[Trebiñu]]ko alkatearena.<ref>[http://www.noticiascastillayleon.com/noticia/El-alcalde-de-Trevino-se-adhiere-a-la-asamblea-abertzale-Udalbiltza/48801/1/ El alcalde de Treviño se adhiere a la asamblea abertzale Udalbiltza], noticiascastillayleon.com, 2013ko azaroaren 28a.</ref>. [[2013]]ko batzarrean, sorrerako printzipioak berretsi eta lehentasunak ezarri zituzten: lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa, [[Euskal Herria]]ren nazio egituratzean laguntzea, herrien arteko saretzea, Euskal herritartasuna ereitea eta nazioartea lantzea<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1942/002/414904/2014-10-04/egungo_ildoak.htm «»], ''Berria'', 2014-10-04</ref>. [[2014]]ko [[urriaren 4]]an, Udalbiltzak urte politiko hasierako batzar orokorra egin zuen, [[Uztaritze]]n, kohesioa ardatz hartuta. Pirinioetako proiektuaren, herritartasunaren eta itunen balantze bat egin zuen<ref>Enekoitz Esnaola, [http://www.berria.eus/paperekoa/2049/002/001/2014-10-04/kohesioa_ardatz_hartuta.htm «Kohesioa ardatz hartuta»], ''Berria'', 2014-10-04</ref>.
 
[[2014]]ko [[urriaren 4]]an, ''Udalbiltza.eus''en ageri zenez, uneotan 1.424 udalbiltzakide zeuden. 177 alkateak ziren. Egun horretatik aurrera, gehiago izango ziren, Ipar Euskal Herriko martxoko udal bozen ostean Udalbiltzak kide gehiago lortu baitzituen<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001932/002/414904/2014-10-04/1424.htm «1.424»], ''Berria'', 2014-10-04</ref>.
 
== Ikus, gainera ==