Orkatz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orkatzaren altura zehaztu
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-aurkitzen da +dago)
19. lerroa:
 
== Banaketa ==
Mundu mailan, orkatza Europan eta [[iparraldeko Asia]]n aurkitzen dadago, eta iparralderantz eta ekialderantz egin ahala gero eta banako handiagoak aurkitzen dira. Garai batean izan zuen beherakada eta gero, oraingo baldintzekin lehen galdutako lurraldeak birkolonizatzen ari da, eta baita berri batzuk ere gizakiaren laguntzarekin: honen adibide dira [[Leitzaran]]en, [[Pagoeta]]n, [[Aralar]]ren... egiten ari diren birpopulaketak. Naturalki ere zabaltzen ari da Euskal Herrian, [[Landak|Landetatik]] iparraldera; ekialdetik [[Pirinioak|Pirinioetara]]; eta mendebaldetik Araba, Bizkaia eta Nafarroara.
 
== Habitata ==
Orkatza baso [[hostogalkor]], dibertso, sastrakatsu, tartekaturiko zelai ugariko, eta errekasto ugarikoekin lotu izan da beti, baina denborarekin baldintza oso desberdinetako basoetara egokitu daitekeela ikusi da. [[Iberiar Penintsula]]n pagadietan, [[konifero]]en basoetan, [[harizti]]etan, [[artadi]]etan... aurkitzen dadago. Edozein baso egitura egokia izan daiteke orkatzarentzat. Halere hasieran deskribatutako basoak gehiago hautatzen dituzte, eta baso baten baliabide trofikoak ugariagoak direnean orkatz dentsitate handiagoak aurkitzen dira. Bestalde beren populazio-dinamikak ere mugatzen du dentsitatea, baliabideek dentsitate handiagoak baimendu arren, beren lurraldekoitasun eta beste portaeren ondorioz dentsitate baxuagoak aurkitzen dira.
 
== Elikadura ==