«Siria»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 6 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Iberiar Penintsula +Iberiar penintsula)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Iberiar Penintsula +Iberiar penintsula))
 
=== Islamiar Aroa ===
[[Damasko]]k [[K. a. 3000]]tik du biztanleria jarraia. [[Musulman]]ek [[636]]an konkistatu zuten. [[Muawiyah I.a]], Siriako enperadore arabiarra, inperio sortu berriaren aginpidea eskuratzeko borroketan irabazle atera zen, eta, [[kalifa]] izendaturik, Damaskon ezarri zuen hiriburua, eta [[661]]-[[750]] bitartean [[Omeiatar Kaliferria|Omeiatar inperioaren]] erdigunea izan zen; hortik [[Iberiar Penintsulapenintsula]] eta [[Erdialdeko Asia]]ren tarteko lurrak gobernatzen ziren. 750. urtean, arabiar kalifen [[Abbastar Kaliferria|Abbastar dinastia]] Omeiatar dinastiari nagusitu zitzaion, eta harrezkero, kalifa herriaren hiriburua [[Bagdad]] izan zen, Damaskoren kaltetan, Siria kalifa herriaren probintzia bat besterik ez zela.
 
[[X. mende]]an [[Alepo]]ko hamdaniarrek ez zioten [[Bizantzio]]ren erasoari aurre egiterik izan. Geroago, turkiar [[Seleukotar Inperioa|seleukotarrek]] Damasko eta [[Jerusalem]] hartu zituzten (1076-77). Leku santuak musulmanen mendetik askatzera egindako [[Gurutzadak|gerra joanaldietan]] ([[1099]]-[[1291]]) europar gurutzatuek Mediterraneo itsasoaren kostaldea hartu zuten, baina barnealdeko hiriek, Damasko eta Alepo, musulmanen eskuetan jarraitu zuten. [[1291]]n, [[egipto]]ar [[mameluko]]ek kristauak behin-betiko egotzi zituzten Mediterraneotik; halaber, sortaldetik sartu, eta [[1300]]ean Damasko hartu zuten [[mongol]]ak egotzi zituzten. Hurrengo bi mendeetan, [[Tamerlan]] (Timur Lang) mongolaren inbasioa bitartean izan ezik (1400-01), nolabaiteko bakean bizi izan ziren mamelukoen mende.
9.291

edits